Hildako kazetarien kopurua berriz ere goranzko bidean: 57 izan dira aurten

  • Mugarik Gabeko Medikuek 2022ko balantzea argitaratu dute, eta espetxeratutako, hildako, bahitutako eta desagertutako kazetarien goranzko joera nabarmendu dute. Inoiz baino gehiago dira estatuek espetxeratutako kazetariak: 533.


2022ko abenduaren 16an - 09:45
Aurten 57 kazetari hil dituzte, %12 emakumezkoak. /Argazkia: DW

Mugarik Gabeko Kazetariek, urteroko moduan, asteazkenean argitaratu 2022an hildako, espetxeratutako, bahitutako eta desagertutako kazetarien datuak, eta iazkoak gainditu dituzte: inoiz baino kazetari gehiago dauden kartzeletan, eta geroz eta gehiago dira emakumezkoak. 533 espetxeratuetatik 78 dira, duela bost urte zirenaren bikoitza. 

Txina da kartzelan kazetari gehien dituen herrialdea (110), eta atzetik Myanmar (62), Vietnam (39), Bielorrusia (36) eta Iran (47). Azken honetan, joera nabarmendu da Poliziak Mahsa Amini hil osteko protesten harira. Haietako bi emakume, Nilufar Hamedi eta Elahe Mohammadi, heriotza zigorrera kondenatuta daude. Pablo Gonzalez ez dute zerrendan sartu; haren kontrako delituak jakin arte itxarongo dutela esan du erakundeak.

Hortaz gain, 57 kazetari hil dituzte aurten, -iaz 46 izan ziren-. Ukrainan, gerra hasi zenetik zortzi hil dituzte; hala ere, %65 bakean kontsideratutako herrialdeetan gertatu dira: gehienak Mexikon (11). Bestalde, 65 kazetari bahituta daude, eta 49 desagertuta. 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kazetarien aurkako jazarpena
Jesús Rodríguez kazetariak erbestera jo du Auzitegi Nazionalaren jazarpenaren aurrean

Joan den azaroaren 6an Espainiako Auzitegi Nazionaleko Manuel García-Castellón epaileak hamabi pertsona auzipetu zituen Tsunami Democratikoa auzia dela eta. Ostegun honetan ezagutu zen hiruk atzerrira ihes egin dutela, tartean Jesús Rodríguez La... [+]


2024-03-01 | Axier Lopez
Prentsa askatasunaren aurkako sokak ez du etenik: oraingoan AraInforen kontra jo dute

Enpresa batek kereila jarri du Aragoiko AraInfo hedabidearen eta haren bi kazetariren aurka, baita Zaragoza en Común-eko zinegotzi baten aurka. Zaragozako Udalak enpresa horri emandako dirulaguntzen inguruan, komunikabide independenteak argitaratutako informazioari... [+]


2024-02-22 | Gedar
Absolbitu egin dituzte 'Cubainformación'-eko kazetari bat eta Euskadi-Cuba elkartea

Aurreko astean, Madrilen epaitu zituzten José Manzaneda kazetaria eta Euskadi-Cubako legezko ordezkaritza, artikulu baten harira: AEBen blokeoaz hitz egiten zen idatzian. Sei urteko espetxe-zigorra eta 70.000 euro inguruko zigor ekonomikoa eskatzen zituen akusazio... [+]


2024-02-16 | Axier Lopez
Pablo González kazetariari espetxealdia luzatu diote zortzigarren aldiz

Hilaren 28an bi urte beteko ditu Poloniako kartzelan Euskal Herriko kazetariak. Poloniako justiziak ostegun honetan erabaki du beste hiru hilabetez luzatzea behin behineko espetxealdia.


Cubainformación eta Euskadi-Cuba elkarteko kideei sei urteko kartzela zigorra ezarri nahi diete

Akusazio partikularrak 50.000 euroko kalte-ordaina ere eskatu du Cubainformacióneko José Manzaneda kazetariaren aurka, erreportaje batean emandako edukiagatik.


Eguneraketa berriak daude