Hilabeteko greba berria deitu dute Gipuzkoako zahar etxeetan

  • Aurreko ikasturteko greba dinamikekin jarraituko dute langileek. Gogor kritikatu dute Gipuzkoako Foru Aldundia eta “aitona-amonekin negozioa” egitea egotzi diete.


2019ko irailaren 06an - 10:19
Gipuzkoako zahar etxeetako langileen aurreko mobilizazio bat. Argazkia: ELA.

Gipuzkoako zaharren egoitzetan 30 eguneko greba deitu du ELA sindikatuak. Iraileran 19an hasi eta urriaren 18an amaituko da protesta, eta irtenbiderik lortu ezean deialdi berriak egiteko prest azaldu dira langileak. Iazko ikasturtean ere greba ugari egin zituzten langileek Gipuzkoako zaharren egoitzetan: ELAk 88 greba egun deitu zituen, eta LABek beste 20.

Langileek Foru Aldundiaren ardura nabarmendu dute Donostian egindako prentsaurrekoan: “Propaganda instituzionala egiteaz harago, Foru Aldundiak negozioa egin nahi du gure aitona-amonekin eta ezin dugu ahaztu milaka gipuzkoarrengan eragin zuzena duela sektore honek". Zahar etxeen %90a itunpekoa da Gipuzkoan.

Prekarietatea eta matxismoa

Gatazkan prekarietatea eta genero ezberdintasuna gurutzatzen direla salatu dute langileek: “Aldundiak gizon eta emakumezkoen arteko soldata arrakala eta genero desberdintasuna erabili ditu negozio tresna gisa eta euren mesedeetara dauden enpresarien alde”. Feminizatutako sektoreetan prekarietatea handiago dela gogorarazi dute. Hori frogatzeko, gizonezko langileak nagusi diren azpikontratazio bidez egiten diren beste zerbitzu batzuekin alderatu dituzte haien lan baldintzak. Kaleko garbitzaileenarekin, esaterako. Emakume eta gizonen arteko soldata arrakala %30ekoa dela ziurtatu dute.

Langile eta erabiltzaileen ratioak kritikatu dituzte langileek. Zentzu horretan, Eusko Jaurlaritzari ere zuzendu diote kritika, uztailaren 31n ratioak “okertzen” dituen dekretua onartzeagatik: "Badirudi euskal erakunde guztiek Gipuzkoako Foru Aldundiak egiten duen apustu bera egiten dutela: adinekoen sektorea negozio iturri erraza bilakatu".

Bi urte gatazkan

Badira bi urte Gipuzkoako zaharren egoitzetan gatazka piztu zela, eta konponbiderik gabe jarraitzen du. ELAk du ordezkaritza zabalena langileen artean, %60a, eta ondoren LABek, urrunetik, %20a. Sindikatuen artean ez dago ekinbide bateraturik. Patronalaren eta sindikatuen mahaitik alde egin zuen ELAk gutxieneko baldintzarik ez zegoela argudiatuta. Patronalarekin mahaitik kanpora negoziatu du, ordea. Martxoan ELAk jakinarazi zuen akordio batera heldu zela patronalarekin, baina aldundiak horren gauzatzea trabatu zuela salatu zuen. Irailaren 20an bilduko da berriz ere patronalaren eta sindikatuen arteko nagoziazio mahaia, eta LABek horren ondoren erabakiko ditu bere hurrengo urratsak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gipuzkoako zahar egoitzetako gatazka
"Haiek milionario, gu prekario"

Zahar etxeeetako langileak Zinemaldiaren alfonbra gorrian sartzen saiatu dira (irailak 25), baina Poliziak geldiarazi egin ditu.


2021-06-14 | ARGIA
Gipuzkoako zahar egoitzetako langileek 250. greba eguna dute

Gipuzkoako egoitzetako langileek hiru urte daramatzate greba egunak egiten. Ekainaren 14koa 250garrena izango da. Langileen lan baldintzak eta erabiltzaileei eskaintzen zaien zerbitzua hobetuko lituzkeen hitzarmen kolektiboa lortzea dute helburu.


2020-10-06 | ARGIA
Jaurlaritzak %100eko gutxieneko zerbitzuak ezarri ditu zahar etxeetan, gaurko greba egiteko eskubidea galeraziz

Otsailaren 6an greba deitua dute LAB eta ELA sindikatuek, bakoitzak bere aldetik, Gipuzkoako zahar etxeetan. Bi sindikatu hauek salatu dute Jaurlaritzak gutxieneko zerbitzuak %100ekoak ezarri dituela eta beraz, greba eskubidea ukatu diela 5.000tik gora langileri. Greba egunean... [+]


2020-09-28 | ARGIA
Araba eta Gipuzkoako zahar etxeetako langileak grebara

Urriaren 6an, ELAk pandemiaren ondorioz gelditutako greba luzea berriz hasiko du Gipuzkoan. Egun berean LABek grebara deitu du. Araban, ELA, LAB, UGT eta CCOO sindikatuek hiru eguneko greba deialdia egin dute adinekoen egoitza pribatuetan.


2020-09-24 | ARGIA
Urriaren 6an grebari ekingo diote Gipuzkoako zahar-egoitzetako langileek

Pandemiak erantzukizunez jokatzea eskatzen ziela ondorioztaturik, martxoaren 13an bertan behera utzi zuten greba Gipuzkoako zahar-egoitzetako langileek. Ordutik beren egoerak okerrera egin duenez, berriz ere grebari ekitea erabaki dute, urriaren 6an.


Eguneraketa berriak daude