Sortu da Hazi Hezi, etxekoentzako heziketa aldizkaria. Etxea era zabalean ulertuta, komunitate osoa hartzen duela: gurasoak, aitona-amonak, izebak, osabak, zaintzaileak... Duela hamazazpi urte, haurraren eta gaztearen heziketan lagun zezakeen tresna bat sortu zuen irakasle talde batek: Hik Hasi aldizkaria. Baina, irakasleen premia hori asetzen hastean, agerian gelditu ziren etxeko heziketaren premiak: etxeko heziketak eskolakoarekin batera joan behar zuela, eskolako heziketak etxekoa osatu behar zuela, biek norabide berean joan behar zutela... Horretarako, etxerako beste tresna bat sortu behar zela ikusi zen.
Urte horietan guztietan, hemengo eta kanpoko hainbat ikerketek eta errealitateek zera erakutsi digute: etxea eta eskola elkarrekin ari direnean emaitzak askoz ere hobeak direla, arlo guztietan. Izan ere, eskola eta familia helburu bera duten bi instituzio dira. Haurraren edo gaztearen garapen integrala da bien helburua: garapen fisikoa, kognitiboa, psikikoa, emozionala, soziala… Azken finean, haurra eta gaztea ongi sentitzea, bai beren buruarekin eta bai jendartean, hau da, zoriontsu izatea.
Aldaketa handiak izan ditugu denbora gutxian, arlo guztietan, bizitzeko abiadan batez ere. Horrek, aldaketa handiak ekarri dizkiete jendartea eta familia ulertzeko moduari, harremanei, irakasteko erari... Horregatik, eredu berriak behar dira, eta jende sortzailea eta aldaketaren aurrean irizpideak, iritzi propioak izango dituena, kontzientziaren arabera jokatuko duen... Jada, ez da nahikoa jendea ikasketetan prestatua eta zintzoa izatea, pertsona arduratsuak behar dira. Eta hori, etxetik hasten da.
Haurraren garapenaz eta heziketaz gero eta gehiago arduratzen dira gurasoak. Gero eta galdera gehiago dituzte haurraren heziketaz. Baina, Interneten, liburuetan, komunikabideetan eta kalean inoiz baino informazio gehiago dagoen honetan, premiazko ikusten da iturri fidagarri eta kalitatezkoak zein diren identifikatzen laguntzea. Izan ere, oinarrizkoak diren jarraibide batzuk azaldu behar dira, hankak ondo finkatzen laguntzeko, norberari segurtasuna emateko eta gauzak ondo egiten ari garela ikusten laguntzeko.
Euskal jendartea hobetu nahi bada, ona litzateke munduko ekarpenei gure betaurrekoekin begiratzea, eta egokia den hura, gurera ekartzea. Baina, oinarrizkoago litzateke gure hausnarketa propioari eta zintzoari kasu egitea.
Euskarazko hedabideen sarea handitzera dator Hazi Hezi aldizkari berria eta elkarlanean arituko da, denon artean euskal komunitatea sendotzeko asmoz. Hasteko, Irrien Lagunak eta guraso.com taldeekin elkarlanean jaio da.
Fiskalak eta akusazio partikularrak zazpi auzipetuen zigor eskaerak berretsi dituzte, 46 hilabeteko kartzela zigorra eta 56.000 euro enpresei egindako kalteen ordain gisa. Auzipetuen abokatuek absoluzioa eskatu dute. Epailearen eskuetan geratu da erabakia.
231.000 panel jarriko dituzte, Arabako hego-mendebaldeko ehun hektareatan zehar: Armiñonen. EUskal Herriko bigarren eguzki parke handiena izango da.
PPk Senatuan proposatu du, gainera, euskal preso politikoek damua erakutsi behar izateko xantaia areagotzea.
Maiatzaren 22an EAEko Legebiltzarrak mila milioi euro zorpetzeko lege proiektua onartu du “zientzian, teknologian, enpresan eta industria sektorean eragiteko”. Naiz hedabideak jakitera eman duenez, Eusko Jaurlaritzak KPMG Asesores SL enpresari eskatu dio plana... [+]
Donostiako Parte Zaharreko maizter batek 11 hilabeterako alokairu kontratua bost urterako legezko kontratu bihurtzea lortu du.
Washingtonen Israelek duen enbaxadako bi langile tiroz hilda agertu eta gero egin ditu adierazpenak Netanyahuk. Israelgo Gobernuak zuzenean lotu ditu Washingtongo erasoak eta Europako zenbait gobernuburuk Gazako sarraskiaren aurka egindako adierazpenak.
Maiatzaren 21ean bidali diote gutuna Elisabeth Borne Frantziako Hezkuntza ministroari Ipar Euskal Herriko sei parlamentariek. Dagoen ikasle kopurua ikusita, ikastoletarako aurreikusi dituzten lanpostuak "aise gutxiegi" direla deitoratzen dute gutunean. Kexua adierazteko... [+]
Eibarko San Juanetara begira, Eibarko jai batzordeak udal-gobernuaren eta alkatetzaren aldetik jasotzen ari duen jarrera salatu du. JHH Jaixak Herrixak Herrixandakoak batzordeak luzatu proposamenak "arrazoirik gabe" errefusatu dituztela deitoratzeaz gain, Udalak... [+]
Ehun konpainia multinazional baino ez daude baliabide naturalen erauzketarekin lotutako gatazka guztien % 20aren atzean, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoak egin duen ikerketa baten arabera. Ikerketak agerian utzi du iparralde globaleko herrialdeetako konpainiak baliabideez... [+]
Mireia Centeno Gutierrez psikopedagogoak haurren elikaduraren inguruko zenbait gako eman ditu; hala nola jatera behartzeak eta jakiak debekatzeak dituen ondorioak aipatu ditu.
Ostegunean auzipetuek deklaratu dute, eta haien adierazpenetatik honakoa laburbildu liteke: Lekarozko plazan edo akanpadan biltzen ziren herritarrek taldean erabakitzen zuten zer egin; oro har, obren eremura joan eta makinen aurrean era pasiboan jarri.