Partikula elemental guztien jatorria azalduko lukeen ‘Higgsen bosoia’ izan daitekeena aurkitu dute zientzialariek

  • CERN laborategiko zientzialariek Higgsen bosoia izan daitekeen partikula aurkitu dutela iragarri dute gaur goizean. 1960ko hamarkadan Peter Higgs fisikari britainiarrak esan zuen partikula elementalen artean beste guztien jatorria izango zen partikula bat existitu behar zela, eta bosoi deitu zion. Orain arte ez da frogatu halakorik zegoenik. Zientziaren argotean “Jaungoikoaren partikula” ere esaten zaio Higgsen bosoiari.


2012ko uztailaren 04an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 13:51
Higgsen bosoia izan daitekeen partikula, CERNen arabera.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Partikula hori aurkitzea da, hain justu, 1.800 milioi euro kostatu den LHC partikula-azeleragailuaren helburu nagusietakoa.

Informazio gehiago:

Álvaro de Rújula CERNeko fisikariari Unai Break ARGIAn egindako elkarrizketa (2009-01-11). Besteak beste Higgsen partikulaz eta LHC azeleragailuaz mintzo da De Rújula.


Eguneraketa berriak daude