Hezkuntza Legeaz...


2022ko maiatzaren 16an - 11:11
Azken eguneraketa: 2022-11-08 13:39
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

EAEn Hezkuntza Lege berriaren inguruan izan diren eztabaidei begira egon naiz azken asteotan. Ez dut ukatuko aho bete hortz gelditu naizela horietan agertu diren dinamika eta argudioekin eta, oro har, azpian dauden balore eta abiapuntu politikoekin.

Argudio (politiko) batek arduratu nau bereziki, ikastolen mundutik datorren esparru abertzalearen sektore batek defendatu duena: “Publiko-pribatuaren eztabaida gainditu behar da”. Planteamendu interesatu horrek eztabaida luzerako emanen luke; hala ere, bi dira benetan harrigarriak suertatzen zaizkidan elementu kontrajarriak.

"Publiko-pribatu dikotomiaren amaierak neoliberalismoaren baloreak sustengatzen ditu, horrenbeste herrialde eta erkidegok erakutsi diguten bezala"

Batetik, argudioa estatu liberalaren kritikatik abiatzen da, baina are liberalagoa den argudiaketa bat osatzen du: kontrolik ez duten eta pribatuak diren interesei (hau da, denon onurarako pentsatuak ez direnak) erantzuteko xedez, publikoak ez diren ikastetxeek diru publikoa (alegia, denona) libreki kudeatu ahal izatea, publikoak diren ikastetxeekin berdintasunean. Berdintasuna bilatzen duen justizia sozialaren aurka doa, zuzen-zuzen.

Bestetik, alde batera uzten da publiko-pribatu dikotomiaren amaierak neoliberalismoaren baloreak sustengatzen dituela, horrenbeste herrialde eta erkidegok erakutsi diguten bezala; beraz, klase ertainari eta aberatsei besterik ez die on egiten. Argudiaketa berdina erabiliko dugu osasungintza sistema pentsatu eta berrantolatzeko? Edo pentsioena?

Egunetik egunera segregazioa handitzen den lurralde batean, esan daiteke duela hainbat hamarkada sortu zen ikastola eredua diruarekin salbatuko dela pentsatzea inozokeriatik gertu dagoela. Gure gizartea krisi larrian dago, eta etorkizun posible bakarra da egoera horri berdintasuna eta justizia soziala abiapuntu izanen dituen begiradarekin aurre egitea. Beste dena guztion kalterako izanen da, eta gutxi batzuen intereserako bakarrik.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Utzi erantzuna

Iruzkinik ez

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...