Udazken honetan Legebiltzarrean eztabaidagai izango den Hezkuntza Legearen proiektuak ez du emendakinen beharrik, erretiratua behar du izan. Proiektua pribatizatzailea da eta ez du konpondu nahi sistemaren arazo nagusiena (duala izatearen ondorioz, segregazio sortzaile etengabekoa izatea). Hori horrela da, lege-proiektuaren ildo ideologikoak bi ekuazio faltsu dituelako oinarri.
Lehenengo ekuazio faltsua: zerbitzu publikoa eskaintzen duen oro publikotzat hartu behar da, eta finantzaziorako eskubidea du baldintza batzuk betez gero.
Hezkuntza Legearen proiektu honek Euskal Hezkuntza Zerbitzu Publiko berri bat bultzatu nahi du, “ikastetxe publikoen eta pribatu itunpekoen bidez gauzatzen dena, lege honetan eta beronen erregelamendu bidezko garapenean ezarritako betekizunen bitartez”. Eta gaineratzen du: “Euskal Hezkuntza Zerbitzu Publikoaren barruan ikasketak ematen dituzten itunpeko ikastetxeak oso-osorik finantzatuko dira”. Eta zeintzuk dira betekizun horiek zerbitzu horren parte izan eta %100ean finantzatuak izateko? Proiektuan ez da bat ere zehazten. Baldintzarik ez dago, EHZPren parte izateko printzipioak hain dira lausoak, praktikan ituntze unibertsala betikotuko dela, euskaldundu ez eta adoktrinatzen duten ikastetxeak barne.
Sare kontzertatuak ez ditu inoiz Hezkuntza Itunei buruzko araudiak zerrendatzen dituen baldintzak bete, ez kuotei, ez ikasleen sarbideari, ez laikotasunari dagokienez. 1987tik, doakotasunaren eta laikotasunaren printzipioak bete gabe. Beteko al dute orain?
Hezkuntza Legearen proiektua bi sareak osagarriak direla dioen tesian oinarritzen da, biek zerbitzu publiko bat eskaintzen dutelako. Horrela, publikoa dena pribatuarekin berdintzen du ("Publikoa eta pribatua izan daitekeenetik harago joan behar da", Jokin Bildarratz, 2022ko otsaila, Onda Cero). Sare pribatuaren errebindikazio historikoa jasotzen du lege proiektu honek, eta lege pribatizatzailea bihurtzen da. Etsigarria da ezkerreko alderdiek “zerbitzu publiko” horren tesia bere egiten dutela ikustea.
Guk argi dugu, %100eko finantzazioa nahi duen ikastetxeak publifikatu egin behar duela.
Bigarren ekuazio faltsua: ikastetxe kontzertatuak doakoak izanda, eskola-segregazioa bukatuko da.
Ez, inoiz ikusiko ez dugun doakotasun hori balego ere, ez litzateke eskola-segregazioaren arazoa konponduko, familia asko zentro horietara joateko oztopatzen duten beste faktore batzuk daudelako
Bigarren ekuazioak dio itunpeko ikastetxeen doakotasunaren bidez, automatikoki inklusioa etorriko litzatekeela, ikasle guztiek edozein ikastetxe publiko edo pribatutan matrikulatzeko aukera izango luketelako eta, horrela, gure hezkuntza-sistema dualak sortzen duen eskola-segregazioaren indizea murriztuko litzatekeelako. Hartara, lege-proiektu hau defendatzen duten alderdiek itunpeko irakaskuntzaren eskaera historikoa erosten dute, hau da, sare pribatua ezin dela doakoa izan finantzaketa nahikorik ez duelako, eta uste dute segregazioa gertatzen dela familia behartsuenak ez direlako zentro horietara joaten beren kuotei aurre egin ezin dietelako. Behin doakoak izanda, joango lirateke, eta akabo arazoa. Erraza, ezta?
Baina itunpeko ikastetxeak ez dira inoiz doakoak izango, hori beren nortasunaren eta sare publikoarekiko bereizteko beharraren aurka doalako. Merkatuak agintzen du eta horren menpe daude. Irakaskuntza pribatuko patronalen adierazpenak argiak izan dira: "Euskadiko itunpeko ikastetxeek 1.500 euro gehiago eskatzen dizkiote ikasle bakoitzeko Hezkuntzari kuotak kentzeko", "ikastolek, finantzazioa ziurtatzeko, beharrezko kuotak mantendu beharko dituzte". Eta hala adierazi zuen Bildarratz sailburuak: “Zentro kontzertatuek ezingo dute kobratu guk finantzatzen dugun inolako kuotarik, baina posible izango dituzte kobratu gu sartzen ez garen kontuak, erregulatuko ditugunak". Hau da, hezkuntzako beste "zerbitzu" batzuengatik kobratzen jarraituko da. Adierazpen horiek agerian uzten dute itunpeko ikastetxeek doakoak ez izaten jarraituko dutela orain arte bezala eta ezkutuan kobratuko dutela autofinantzatzen jarraitzeko, eta ordaindu ezin duten familiak kanpoan uzteko. Kontrakoa pentsatzea inozokeria edo konplizitatea da lege-proiektua defendatzen dutenen aldetik.
Ez, inoiz ikusiko ez dugun doakotasun hori balego ere, ez litzateke eskola-segregazioaren arazoa konponduko, familia asko zentro horietara joateko oztopatzen duten beste faktore batzuk daudelako (gizarte arlokoak, jarduerengatiko ordainketa etengabeak, ikastetxearen konfesionaltasuna...). Segregazioa amaitzeko itunpeko ikastetxeen doakotasuna planteatzea neurri gisa sinplista bezain faltsua da, ez du Katalunian funtzionatu (hortik inportatu da ideia), eta ez du funtzionatuko EAEn, sintomari heltzen zaiolako, eta ez segregazioaren kausari, sare pribatuaren proportzio izugarriari, hain zuzen.
Bi ekuazio faltsu horien gainean eraiki nahi da datozen 30 urteetarako indarrean izango den Hezkuntza Legea. Beste 30 urteetarako iruzurra sartu eskoletan. Orain arte bezala, desorekan oinarritutako sistema dualari eusteko legea ezarri nahi digute, sare publikoa bazterrean utzi eta sare pribatua diru publikoz bete. Horregatik esaten dugu proiektu honek ez duela emendakinik behar eta erretiratua behar duela izan.
Euskal Eskola Publikoaz Harro Topagunearen izenean, Estibaliz Magrach Pardo, Eneko Sierra Ortiz de Urbina
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]
Aurtengo ekainaren 25ean Eutanasiaren legeak laugarren urtemuga bete zuen. Nire iritziz, lege hori hainbat biztanleren lanari esker lortu da, eta, nolabait, pentsa dezakegu merezitako saria izan dela; izan ere, lege hori lortu bitartean pertsona askok erailketa salaketak,... [+]
2023ko uztailean jaso genuen berria antzuolarrok. Irimon bi aerosorgailu erraldoi jartzeko proiektu bat aurrera eramateko eskaera jaso zuela Udalak. Hasieran zalantzak eta galderak: nor zegoen proiektuaren atzean? Zein zen proiektuaren benetako helburua? Zein izango... [+]
Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.
Izan... [+]
Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.
1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]
Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]
Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]
Duela gutxi, Netanyahuren gobernuak, AEBen baimenarekin, legez kanpoko jarduerarekin jarraitzea erabaki du Gazan, eta zerrenda osoaren kontrola hartzea. Historia pixka bat egingo dut ez zaidalako zuzena iruditzen komunikabide edo kazetari batzuek Gazan gertatzen ari dena 2023ko... [+]
Abuztuaren 15ean Vladimir Putin eta Donald Trump Alaskan bildu ziren. Ofizialki, Ukrainako gerrari amaiera emateko bidean beste urratsen bat emateko. Baina Gazan milaka pertsona hiltzeko gupidarik ez duen politikariak serio esan al dezake penagarria eta tristea dela Ukrainan... [+]
Duela egun gutxi 6.000 alegazio baino gehiago aurkeztu dira Azantzan eta Sarbilen poligono eoliko berri bat eraikitzeko proiektuaren aurka. Antzeko beste proiektu batzuetan bezala, herritar eta talde antolatuen ahaleginari, antolaketari eta lanari esker egin da alegazioendako... [+]
Artikulu bati zer nolako izenburua jarri ez da aise hautatzen, ezta? Hasiera batean, “euskaldun gezurti, tranpatiak” bezalako izenburua idazteko asmoa nuen, baina inor mintzeko gogorik ez dudanez, goikoari eutsi diot, ene gogoetaren muina hobeto ulertaraziko... [+]
2025ean hazkunde ekonomiko txikia (%0,6) ez da gai izango langabezia-tasak %8ko muga gainditzea saihesteko; Zor Publikoak bi bilioi euro (BPGren %115) gainditzen ditu EK-k ezarritako %60aren oso gainetik, eta Gastu Publikoak estratosferan jarraitzen du.
Horri gehitu behar... [+]
Eskubide linguistikoen ikuspegi integratzaile baten eskaintza dugu gaurkoa.
Espainiako supremazismo linguistikoa osasuntsu eta bizkor ageri zaigu, “hooligan” samalda anitz baten babesaz eta komunikabide indartsuez sustatua. Azken aurreko lagina Santi Martinezena... [+]
Euskal Herri osoan —beste herrialdeetan bezalatsu— jairik ez da falta. Negu giroan ere asko badira ospatzen direnak, uda-garaian ez da festa gabeko egunik. Egun-argi luzeak eta gau epelak jendea etxe zuloetatik kanpora, kalera ateratzeko aproposak dira eta jai giroan... [+]
Azken asteetan bolo-bolo dabil Poliziaren eta, zehatzago esanda, Ertzaintzaren gaineko eztabaida. Tamalez, eztabaida piztearen arrazoia ez dira horiek Euskal Herri Langilearen kontra erabiltzen dituzten biolentzia eta jazarpen sistematikoa. Horren ordez, Ertzaintzaren eta bere... [+]