Hezkuntza ituna sinatu du Nafarroako sare publikoak

  • Ostiralean sinatu dute Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Sailak eta STEILAS, LAB, Afapna, CCOO, ANPE eta UGT sindikatuek hobekuntzak egitearen aldeko ituna. ELAk ez du bat egin, itunak ez dituela murrizketak atzera botatzen iritzita.

Nafarroako eskola publikoa

2018ko abuztuaren 24an - 09:59
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Joan den urteko martxoan hasi ziren negoziazioak eta hamabost hilabeteren ondoren iragarri zuten itun bat martxan jarriko zutela. Akordio berriaren eskaeren artean daude zuzeneko irakaskuntza orduen murrizketa, ordezkapen-prozesuak bizkortzea eta ratioak txikitzea, besteak beste.

LAB, Afapna, CCOO, ANPE eta UGT ziren itun berriaren aldekoak. STEILASek abuztuaren 23an iragarri zuen berak ere sinatuko zuela. ELAk murrizketek indarrean jarraitzen dutela salatu du eta ez da akordiora bildu.

Bai, baina

LAB sindikatuaren hitzetan, "baiezko baldintzatua" eman dio akordioari, "akordio horrek erregimenaren murrizketak geldiarazi eta etorkizuneko hezkuntza sistema eraikitzeko lehen urratsak ezartzen dituela iritzita". Sindikatuak azpimarratu du eskaera garrantzitsuak hartu dituela aintzat itunak: hala nola, irakastorduak bi ordutan jaitsea Lehen eta Bigarren hezkuntzan, ordezkapenak lehen egunetik bideratzen hastea edota ratioak murrizketen aurreko egoerara jaistea.

STEILASek ere "babes kritikoa" eman dio itunari, bertan jasotako neurriak baliagarriak izan daitezkeela uste baitute irakasleen lan baldintzak eta Nafarroako hezkuntza publikoaren egungo egoera hobetzen hasteko. "Hala ere, oraindik neurriok zehaztea falta da, eta haietan sakontzea, lortu nahi ditugun emaitzak erdiesteko".

ELAk berriz, ezetz esan dio akordioari. Sindikatutik adierazi dutenez, "UPNk ezarritako ratio berdinak mantentzen dira; ez dira irakasleen ordezkapenak zehazten, ezta bermatzen ere; ez da langileen egonkortasuna bermatzen; eta erosteko ahalmena berreskuratzeko neurririk ez dago".

 

 


Utzi erantzuna

Iruzkinik ez

Euskal eskola publikoa kanalean gehiago
2026ko martxoaren 4
Gurasoen federazioa ere atera da segregazioaren kontrako mahaitik
"Ondorioak eztabaidaren aurretik ezarrita daudela dirudi"

2025eko azaroaren 26
Saioa Mujika Sierra. Pedagogia mugimenduan
"Herritartasuna bueltatu behar diegu, hori da umeekin daukagun zorra"

Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.