ARGIA.eus

2020ko uztailaren 06a

Hesi gehiago Afrikan Europarako "ametsa" zapuzteko

  • Marokoko gobernuak Argeliako mugarekin daukan hesia luzatzen ari den bitartean, Tunisia immigranteei Europarako bidea oztopatuko dien langa berria eraikitzen hasiko da Libiako mugarrian.

Martin Mendizabal Garai @mendigarai
2015eko uztailaren 09a
Marokok Argeliarekin mugan daukan hesia handitzen ari da (Argazkia: Commons Wikimedia)

2014. urtean Marokoko mugak “babestuko” zituen barrera eraikitzen hasi zen Marokoko Oujda hiri mugakidean. Hasiera batean 40 kilometroko luzera eta 1,5 metro altuera zuen hesia bazen, barrera 140 kilometro eta 3 metroko luzerara handitzen ari dira. Horrek Europara iristeko zailtasunak asko areagotzen ditu: bai ekonomikoki baita segurtasun aldetik ere. Zenbait adituk diotenez, urte hasieratik lau pertsona hil dira zonalde horretan.

Hala ere, muga zeharkatzea kontu ekonomikoa da. Etorkinek diotenez “dirua baldin badaukazu pasa egiten zara”. Oujdanen jende asko merkantzia eta pertsonen kontrabandoari esker bizi da, eta hesia eraiki izanak negozio horretan dabilen pertsonen etekinak handitu ditu. Lehen muga pasatzea 20 euro balio baldin bazuen, egun 50 edota 60 euroko kostua izan dezake.

Tunisian hesi berria

Tunisiako gobernuak 168 kilometroko hesi baten eraikuntza iragarri du. Ekainaren 26an Tunisiako Susa zonalde turistikoan Estatu Islamikoan bere gain hartu zuen atentatuan 38 pertsona hil ziren. Hau oinarri hartuta, Habib Essid, lehen ministro tunisiarrak esan du langa “terrorismo yihadistaren mehatxuarengatik” altxatu dutela. Tunisiako agintariek adierazi dute proiektua 2015eko bukaeran amaituko dutela.

Joan den larunbatean Essidek emergentzia estatua iragarri zuen. Neurria gogor kritikatu du Human Right Watch elkarteak, segurtasunak ezin duelako “tunisiar herritarren eskubideak sakrifikatu”.

Mediterraneo itsasotik Europara iristen diren ontzietako asko Tunisiatik abiatzen dira. Azken hilabeteotako etorkinen hondoratzeak Europar Batasunaren alarmak piztu ditu: Dimitris Avramopoulos Barne eta Immigrazio komisario europarrak iragarri zuen, Tunisia etorkinen fluxua kontrolatzeko herrialde estrategikoa zela adierazi zuen. Hala ere, soilik 2014. urtean Mediterraneo itsasoan Europara iristeko saiakeran 3.500 pertsona hil ziren.

 

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Errefuxiatu krisi globala  |  Maroko  |  Libia  |  Tunisia

Errefuxiatu krisi globala kanaletik interesatuko zaizu...

Azkenak
EGILEA
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude