Herritarren segurtasunerako legeak, iragarri baino isun txikiagoak

  • Espainiako Gobernuak Barne Ministerioari eskatu dio herritarren segurtasunerako legeak aurreikusten dituen isunak leuntzeko, Eldiario.es agerkariak jakinarazi duenez.


2013ko azaroaren 27an - 07:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Instituzioen aurrean baimenik gabeko elkarretaratzea egiteak ez luke 30.001-600.000 euro arteko isuna jasoko, 1.001-30.000 euro artekoa baizik. (Argazkia: Diario de Avisos)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Jorge Fernandez buru duen Ministerioak gaur eramango du proposamena gobernu bilerara, eta litekeena da bertatik testu berria –"leunagoa"– ateratzea.

Zirriborroak isun txikiagoak jasoko lituzke. Arau-hauste zerrenda, ordea, bere horretan mantenduko litzateke.

Delitu "oso larri" bezala sailkatutako batzuk delitu "larri" gisa hartuko lirateke, eta isun txikiagoak jasoko lituzkete. Esaterako, instituzioen aurrean baimenik gabeko elkarretaratzea egiteak ez luke 30.001 eta 600.000 euro arteko isuna jasoko, 1.001 eta 30.000 euro artekoa baizik.

Era berean, delitu "larri" batzuk delitu "arin" gisa hartuko dituzte. Hala, segurtasun indarretako kideak “iraintzeak”, adibidez, ez du 1.001 eta 30.000 euro arteko isuna jasoko, 1.001 euroz azpikoa baizik.

Pedro Agueda kazetariak dioenez, zirriborroa Ministroen Kontseilutik pasa ostean –ostiralean–, eta parlamentuko tramiteak abiatu baino lehen, Barne sailburua sindikatu polizialekin bilduko da berriro. "Zigorrak murrizteak, poliziak "babestera" bideratutako neurriei dagokienean, sutea piztu dezake Barne Ministerioan, eta, zehazki, Polizia Nazionalean", dio Aguedak.

Informazio gehiago:

Zer zigortu nahi du Espainiak lege berriaren bidez? (2013-11-21)


Mozal legearen mehatxua kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.