Herriko festetan bigantxak nahi dituztela esan dute oraingoan Zizur Nagusiko herritarrek

  • Pasa den martxoan egindako galdeketaren emaitza irauli dute zizurtarrek. Parte hartu duten herritarren  %62ak baiezkoa eman die bigantxei, herri kontsultaren errepikapenean. Martxoan emandako emaitza onartu ez eta galdeketa berri bat eskatu zuen zizurtar talde batek. Parte hartze handiago izan da oraingoan, %23koa.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko azaroaren 26an - 09:57
Argazkia: @fm983irratia
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Datorren urteko festetan Zizur Nagusiak bigantxak berreskuratuko ditu. Aurtengo jaietan ez zen horrelakorik egon, martxoan egindako herri galdeketak festetako egitarautik kentzea erabaki baitzuen. Orduan %18ko parte hartzearekin 50 botoko aldea egon zen ezezkoa eta baiezkoaren aldean. Iraileko festetan txozna berriak eta kontzertuak programatu ziren bigantxen ibilbidea zegoen tokian. Emaitzarekin ados ez eta sinadura bilketa egin zuten galdeketa berri bat eskatzeko. Udal batzarrak baiezkoa eman zion eskariari.

Atzo, azaroaren 25ean, herri kontsultaren errepikapena egin zen Zizur Nagusian. Zenbait eragilek abstentzioa deitu bazuten ere, 2851 herritarrek parte hartu zuten, martxoan baino 632 gehiago. Horietatik 1774k baiezkoa eman zioten festetan bigantxak izateari, €62a alegia. 1037k ezezko bozka eman zioten.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Zezenketak
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!