Herrialde Katalanak: hiru gobernu aurrerazaleak, hizkuntzazko murgiltze sistemaren ehorzleak

Argazkia: Vilaweb.

2022ko otsailaren 14an - 08:21
Azken eguneraketa: 09:33

Egoera ezohikoa bezain iraingarria da. Balearretako parlamentuan, eztabaidatzen ari dira erkidego honen historian lehena izango den hezkuntza legea, zeina hil honen (otsailaren) 22rako onartu behar den. Hizkuntzari dagokion atalean, hortxe lehenengo ezustekoa: Jaume Matas PPko gobernuburuak aspaldi hartan onartutako minimoen dekretu polemiko hartan oinarritzen da. Ondorioz, eskola orduetan katalanak eta gaztelaniak %50na ordu izango dituzte, ordu kopurua erdira banatuta, beraz. Zirrikitu bat uzten du irekia, klaustro borrokalariren batek katalanaren orduak gehitu nahiko balitu, horretarako aukera izan dezan. Era horretara, Irletako gobernu aurrerazaleak, zeinetan parte diren Més per Mallorca abertzaleak, lege izaera emango dio PPk katalanaren murgiltze sistemaren aurka asmatu zuen neurriari.

Eta zer gertatzen da Valentziako Erkidegoan? Ikasturte honetan, “hizkuntza aniztasunaren lege” bezala ezagutzen den 4/2018 legean jasotako neurri linguistikoak  indarrean sartu dira bigarren hezkuntzan, eta horrek eragin du katalanaren irakaskuntzan atzera egitea eskolan eta institutuetan. Zehazki esateko, Hizkuntza Anitzeko Heziketa Programaren erruz, katalanez ari ziren eskolek gaztelaniaz ere aritzera pasa behar izan dute, horretara behartu dituztelako, PPk eta Ciudadanos-ek nahi zuten bezala, eta katalan hutsez ari ziren eskoletan %40a gaztelaniaz da orain. Eta Balearretan bezalaxe, PPk egitea lortu ez zuena egin du gobernu aurrerazale batek, zeinetan parte hartzen duen Compromis alderdiak, eta bere ardurapean duen Hezkuntza Saila.

Eta hori guztia nahikoa ez, eta Printzerrian ere ERC eta Junts alderdiek osatutako gobernu aurrerazale eta independentistak iragarri du hezkuntza plan berri bat idazten ari dela. Plan berria, zeina Espainiak ezarri duen %25eko inposaketari aurre egiteko erreakzio gisa agertzen den, baina praktikan botere judizialak agindutako murgiltze sistemaren heriotza ekarriko duen.

Egoera, beraz, katastrofikoa da. Hizkuntzaren ikuspegitik ez ezik, baita ikuspegi politikotik ere. Esango diguzue zein panorama dugun, beren burua aurrerazale eta abertzaletzat duten hiru gobernu autonomikoek, hirurek, PPk diseinatutako murgiltzearen kontrako politikak ahalbidetzen badituzte. Zertarako balio du, beraz, haiei botoa emateak?

Hainbesteko adostasunak azalpen batzuk behar ditu. Eta kasu honetan beldurraz hitz egin behar dugu, Espainiako erakundeek egiten duten presioa izugarria da eta inolako lotsarik gabe animaleko kanpainak egiten dituzte herritarren atxikimendua lortzeko. Baina, arrazoi horrez gain, uste dut esan egin beharko genukeela, baita ere, maisu-maistren sektore batek dimititu egin duela. Eta, bereziki azpimarratu beharko genuke, halaber, gazte abertzaleen belaunaldi oso batek boterea dastatu berri duela, boterearen besaulkietan eroso sentitzen dela eta ahantzi egin duela urte batzuk lehenago defendatzen zutena. Eta, areago, hitz egin beharko genuke, baita ere, haien ezgaitasun politikoaz eta hasiberrien hutsegite izugarriez. Orobat esan behar da abertzale eta independentista askok hanka sartze handia egin dutela azken urteotan gure nazioaren osaketan katalanak duen leku zentrala gutxietsita. Premiazkoa da, beraz, “teorizazio” interesatu horiei maskara kentzea, salatzea, haien aurka borrokatzea eta zuzendu araztea. Ziurrenik, lehentasunez egin beharreko lana dugu hau.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Katalana
2024-02-18 | Cira Crespo
Júlia Ojeda, literatura-kritikaria eta UOC-eko ikertzailea
"Globalizazioaren oldarraldi handiei aurre egiteko diskurtsoak falta zaizkigu"

Júlia Ojeda literatura-kritikariaren ahotsa garrantzitsua da gaur egungo Kataluniako hedabideetan, eta prozesu independentistaren osteko Katalunia birpentsatzen ari den ardatz ugarietako batera hurbiltzen laguntzen digu. Matriotes-eko kide ere bada, “feminista eta... [+]


Bat, txikia eta librea

Carme Junyent hizkuntzalari katalana hil zen pasa den irailean. Hizkuntza-politikari buruz esaten zituenak arretaz segitu ditugu hemen, haren proposamen batzuk noizbait gurean aplikatzera ausartuko ginelako itxaropenez-edo, beharbada. Aho-bizarrik gabe jarduten zuen. Aldizkari... [+]


Europar Batasunean katalana ofizialtzea lehenetsiko du Espainiako Gobernuak, euskararen eta galizieraren aurretik

Manuel Albares Atzerri Ministroak erabilitako arrazoiak dira, besteak beste, katalana lehenesteak prozesua arinduko duela eta katalanak beste bi hizkuntzek baino hiztun gehiago dituela.


Carme Junyent hizkuntzalari katalana hil da

Irailaren 3an zendu da pankreetako minbiziaren ondorioz. Katalanak desagertzeko dituen arriskuez zorrotz hitz egin izan du hizkuntzalariak eta haren mezu gordinek deserosotasun ugari sorrarazten zuten. Azken unera arte borrokatu da bere hizkuntzaren alde. Bizitzako azken uneetan... [+]


2023-08-31 | Ilargi Manzanares
Andorrak gutxieneko katalan maila eskatuko du bertan bizitzeko

Andorrako katalanaren defentsarako lege berriak katalanaren oinarrizko maila eskatuko du bertan bizi eta lan egin ahal izateko. A2 titulua baino maila baxuagoa eskatuko dute.


Eguneraketa berriak daude