Herri kontseiluak eta auzapezak aukeratzeko azken eguna dute gaur Ipar Euskal Herriko 142 herritan

  • Martxoaren 15ean egin zuten Ipar Euskal Herrian auzapezak eta herri kontseiluak aukeratzeko hauteskundeen lehen buelta. Bigarren buelta bertan behera utzi behar izan zuten, pandemia zela eta; ekainaren 28an ospatuko dute. Hala ere, zenbait herritan, 142tan, lehenengo bueltan nahikoa boto lortu zituzten zenbait zerrendak, eta ez dute bigarren bueltarik egin beharko. Gaur da azkeneko eguna auzapezak eta herri kontseiluak eratzeko herri horietan.


2020ko maiatzaren 28an - 10:54
Martxoaren 15eko hauteskundeetako bozken kontaketa. Argazkia: ARGIA.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Maiatzaren 18an hartu zuten kargua Ipar Euskal Herriko hauteskundeetako lehen bueltan boto nahikoa eskuratu zuten hautetsiek. Orduz geroztik, herri kontseilua eta auzapeza aukeratzeko prozesuan diraute, eta gaur aurkeztuko dituzte.

Gehiengora heldu ez ziren gainontzeko 38 herriek, ekainaren 28an erabakiko dituzte beren herri kontseiluak eta auzapezak, hauteskundeen bigarren bueltan. Kontseilu Zientifikoak onartu egin du hauteskundeak egitea, baina segurtasun neurri zorrotzak eta hauteskundeen aurreko astean "arrisku epidemikoa" neurtu beharra ezarri ditu. Bere aldetik, Cristophe Castaner Frantziako Barne ministroak, jende pilaketak saihestekotan, kanpaina birtuala egiteko eskatu die hautagaiei.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Herri bozak 2020
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!