Herri galdeketen araudi berria prest izango da Donostian martxorako

  • Donostiako udal gobernuak aurkeztutako herri galdeketen araudiaren proposamena onartu da ostegunean egindako bilkuran. Martxoan behin betiko onarpena ematen bazaio, herritarren ekimenez sustatutako galdeketak ez dira udal batzarretik pasa beharko.


2015eko urtarrilaren 29an - 12:15
Azken eguneraketa: 22:36
Ekimenaren bultzatzaileak iragan irailean, Donostiako udaletxean egindako agerraldian. (Arg: Donostiako Udala)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Abenduan aurkeztutako araudi proposamena prozesu sozial baten bitartez landu du udal gobernuak, eta Donostian erreferendum izaera ez duten hiritar kontsultak arautzea du helburu.

Araudia indarrean jartzen bada, herritarrek hiri mailako, auzune nahiz auzoetako galdeketak deitzeko eskumena izango dute, udalbatzarrera jo beharrik gabe. 16 urtetik gorako biztanleek botoa eman ahal izango dute eta galdeketa deitu ahal izateko, nahikoa izango da 16 urtetik gorakoen %5eko babesa izatea (auzoetan %8koa).

Martxora arte da herritarren alegazioak aurkezteko epea

Herritarrek proposamenari alegazioak egiteko aukera izango dute martxora arte eta hauek ontzat joko balira, araudian txertatu eta behin betiko proposamena onartuko litzateke martxoko edo apirileko udalbatzarrean. Axier Jaka Partaidetza zinegotziak iragarri duenez, denbora tarte honetan hiritarrez osatutako kontraste taldearekin elkartuko dira "euren balorazio ezagutzeko”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Herritarren parte hartzea
2021eko abuztuaren 11
Energia komunitateak Nafarroan
Bost herri txiki energia trantsizioan tiraka

Eguneraketa berriak daude