Herri galdeketei buruzko araudi proposamen aitzindaria aurkeztu du Donostiako Udalak

  • Donostiako udal gobernuak herri galdeketen araudiaren proposamena aurkeztu du astelehenean. Prozesu sozial baten bitartez landu du araudia eta Donostian erreferendum izaera ez duten hiritar kontsultak arautu nahi ditu.


2014ko abenduaren 02an - 09:51
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Irailean, Donostiako udaletxean egindako agerraldian. (Arg: Donostiako Udala)

Otsailean edo martxoan onartu nahi dute proposamena. Berriak jaso duenez, toki izaera eta interes publikoa duten gaiei buruz herritarrek galdeketak antolatu ahal izango dituzte, udal eskumenekoak badira, beti ere.

Galdeketak antolatzeko erraztasunak

16 urtetik gorako herritarrek bozkatu dezakete kontsultetan, eta urtean gehienez bi galdeketa egin ahal izango dira.

Galdeketak antolatzeko, aski izango da Donostian erroldatutako 16 urtez gorako biztanleen %4en sinadurak biltzea, gaia hiri osoari buruzkoa bada. %8a ordezkatzen duten sinadurak beharko dira, aldiz, hiriaren eremu zehatz bati buruzko galdeketak antolatzeko.

Aldi bakoitzean gai bat baino gehiago jarri ahal izango dira kontsultapean.

"Diskriminaziorik eza" bermatzeko konpromisoa

Udal gobernuak edo udalbatzarrak emango du galdeketa egiteko baimena.

"Gardentasuna, erakunde neutraltasuna eta diskriminaziorik eza" bermatu beharko ditu, besteak beste, eta ez du onartuko “pertsonen duintasuna, funtsezko eskubideak nahiz askatasun publikoak zalantzan” jartzen dituen kontsultarik.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Herritarren parte hartzea
2023-06-20 | Ilargi Manzanares
Zuberoko trenbide zaharra errepide bihurtzearen aurkako protesta ibilaldia egin dute

Ekainaren 17an egin dute ibilaldia ‘Les Voix du Saison’ taldeak antolatuta, eta errepidearen aurka proiektu alternatiboa aldarrikatu.


2022-11-27 | Jon Torner Zabala
Emun kooperatibak 25 urte
Tailerrak euskalduntzetik, gai sozialetan eragitera

Emun lan mundua euskalduntzeko helburuarekin sortu zen 1997an. Genero berdintasuna, parte-hartzea, gizarte erantzukizuna... beste hainbat esparrutan ere eragile da gaur egun, berrikuntza sozialaren hariari tiraka. Kooperatibako lau langilek haien bizipenak kontatu dizkigute, eta... [+]


2022-10-24 | Lide Iraola
Baztango alkateek herri galdeketa antolatu dute azaroaren 20rako, Erdizko lurrak meatzaritzarako erabiltzeari buruz

Magna meatze enpresak lurrak okupatzeko eskaera ari dira eztabaidatzen Nafarroako Parlamentuan. Baztango alkateek salatu dute herritarrei dagokiela erabakia. Espainiako Gobernuak jada bi aldiz debekatu diete herri galdeketa aurten.


Gero eta udalerri gehiago batzen ditu Herri Hezitzaileen Sareak

Hezkuntzaren ardura konpartitua dela eta familiaz eta eskolaz harago herria bera eremu hezitzailea dela, herritarrak hezitzaile ere badirela ulertzen du Herri Hezitzaileen Sareak. Otxandiok (irudian) bat egin berri du sarearekin eta dagoeneko 36 herri direla jakinarazi dute.


Eguneraketa berriak daude