Hernaniko Udalak Fiare elkartearekin hitzarmena sinatu du

  • 1.800 euroko laguntza eman dio Hernaniko Udalak banka etikoa sustatzen duen Fiare elkarteari. Herritarrengan oinarritutako kreditu-kooperatiba sortzea da helburu eta dagoeneko hainbat Udalek eman diote babesa.


2013ko apirilaren 18an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Hernaniko Udaleko ordezkariak eta Fiarekoak akordioa sinatzen (argazkia: Hernaniko Kronika).
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

“Banka herritarra da Fiare, herrian oinarritzen den banku sistema, eta hori bul¬tzatu nahi dugu. Oraindik eta gehiago, gaur egun bizi dugun krisi egoeran. Beste eredu bat posible dela erakutsi nahi dugu”. Luis Intxauspe Hernaniko alkatearen hitzak dira, Hernaniko Kronikaren gaurko edizioan jasoak.

Beñat Irasuegi Oarsoaldeko Fiareko kidearen hitzak ere jaso ditu Hernaniko egunkariak: “Uste dugu instituzioek paper garrantzitsua dutela Fiare bezalako proiektuetan, babesa eta legitimitatea ematen dute. Banketxea herritik hastea ez da erraza, beraz, babesa garrantzitsua da”.

Donostiako Udalak, Errenteriakoak eta Azpeitikoak ere sinatu dituzte akordioak Fiarerekin lehenago. Eredua zabaltzeko taldeak sortzen ari dira herriz herri.

Informazio gehiago:

"Pertsonen zerbitzura dagoen ekonomia" erreportajea ARGIAren 2.293. zenbakian.


Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!