Donostiako Udalak Fiare bankuarekin akordioa sinatu du

  • Donostiako Udalak Fiare banku sozialarekin bat egin du eta erakunde horretan kontu bat irekiko duela iragarri du. Atzo eman zuten jakitera Donostiako alkate Juan Karlos Izagirrek eta Fiareko EAEko Garapenerako Zuzendari Nagusi Juan Garibik Donostiako Udalean emandako prentsaurrekoan. Joan den hilabetean Errenteriako Udalak ere antzeko akordioa sinatu zuen banku etikoarekin.


2012ko azaroaren 06an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Donostiako alkatea Fiareko kidearekin. Argazkia: Kattalin Miner (Irutxuloko Hitza)

Donostiako Udalak dirua jartzeaz gain, lokalak erabiltzeko aukera emango dio Fiareri. Izagirrek adierazi zuen dirua "era etikoan" erabili behar dela "eta ez armen salerosketarako, etxebizitzen espekulaziorako edo giza eskubideak urratzen dituzten ekintzetarako".

Garibik bestalde, banku tradizionalen alternatiba direla esan zuen. Azaldu zuenez, Fiaren pertsona bakoitzak badakie bere diruarekin zer egiten duen; eta erabakiak hartzeko eskubidea dute bezeroek, bakoitzak boto bat baitu bezero izateagatik, ez bankuan sartu duen diruaren arabera.

Garibik ziurtatu zuen beraien bankuko mugimenduak gardentasunez egingo direla eta webgunean kontsulta daitekeela dirua zeini eta zertarako ematen zaion.

Izagirrek nabarmendu zuen gizartearekin, ingurumenarekin edo bidezko merkataritzarekin lotutako egitasmoak bultzatuko dituela Fiarek eta horrek gure bizi kalitatea hobetzeko balio dutela.

Fiarek, gaur egun 3.500 bazkide ditu eta herena Hego Euskal Herrikoak dira. Fiareko kide izateko 300 euro sartu behar dira gutxienez, pertsona juridikoa izanez gero 600 euro eta elkarte, erakunde edo entitate bat izanez gero 1.800 euro. Garibik akordio hau  beraientzat "oso  garrantzitsua" dela esan zuen, udal baten konfiantza izateak inguruko jendea beraiengana hurbiltzea erraztuko dielako.

Informazio gehiago:

ARGIA astekariaren 2.293. zenbakian banku etikoari buruzko erreportajea argitaratu genuen: Pertsonen zerbitzura dagoen ekonomia

ARGIA astekariaren 2.111. zenbakian Fiare bankuaren sorrerari buruz Daniel Udalaitzek idatzitako erreportajea: Europako banku etikoen sorburua? 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Fiare
Banku etikoak hiru bider errentagarriagoak dira ohiko bankuak baino Lehman Brothers erori zenetik

Europako parlamentuan aurkeztu duten txosten batek erakusten ditu finantza etikoen azken hamar urteetako hazkunde datuak.


Microcredits from Fiare Ethical Bank against Social Exclusion

Andoain Town Council (Gipuzkoa, Basque Country) has signed an agreement with Fiare. Socially excluded citizens, and those in danger of being so, will be able to ask for loans from the ethical bank without the guarantees required by traditional banks.


Sabadell Bankuan zituen 209.201 euroak Fiare banku etikora eraman ditu Mañariko Udalak

Mañariko Udalak Banco Sabadellen zituen 209.201 euroak Fiare banku etikora eramatea erabaki du. Ebatzi horren bidez, “gizartea eraikitzeko bidean ­—gizartean balio justu, solidario eta humanoak sakontzeko bidean— gure harritxoa jarri gura izan... [+]


2016-03-20 | Lander Arretxea
Finantza etikoak
Eta zure aurrezkiek, zer sustatzen dute?

Sinplea dirudi: ohiko finantza erakundeek gure aurrezkiak baliatzen dituzte maileguak eman eta inbertsioak egiteko. Hori dute lehengai eta botere iturri. Gure ekarpena ezinbestekoa izanagatik ordea, inoiz gutxitan dakigu jarri ditugun sosek zein ibilbide egiten duten. Ez al dugu... [+]


Eguneraketa berriak daude