Hassanna Aalia sahararraren kanporaketa bertan behera utzi dute

  • Espainiako Auzitegi Nazionalak Hassanna Aaliak errekutsoarekin aurkeztutako kautela neurriak onartu ditu eta epaiketa amaitu arte kanporaketa bertan behera geratu da. Twitter bidez jakinarazi dute berria.


2015eko martxoaren 28an - 14:37
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Orain Espainiako Auzitegi Nazionalak asilo politikoa ematen dion aztertu beharko du, baina kasuaren ezagutza duten iturriek kasua luzatzea espero dute, ARGIAri jakinarazi diotenez.

2010ean sahararrek antolatutako Gdeim Izik “duintasunaren kanpamendua” deitutakoan parte hartzeagatik bizi osoko kartzela zigorrera kondenatu zuen tribunal militar batek 2013an, beste hogeita lau kiderekin batera. 2011n ireki zuen sumarioa tribunal militarrak, eta Hassanna Aalia atxilotzeko agindua eman zuten. Egun haietan Euskal Herrian zegoen gaztea, eta bertan geratzeko erabakia hartu zuen.

2012ko urtarrilean eskatu zion Espainiari asilo politikoa, tribunal militarraren sententzia atera aurretik, eta hiru urte beranduago iritsi zaio erantzuna. Ezezkoa.

Euskal Herrian mobilizazio ugari egin dira Hassanna Aaliari asilo politikoa emateko eskatuz.

Ikusi Topatu.info-ren bideo hau kasua kokatzeko:

Eragile eta artista ugarik Aaliari babesa adieraziz bideoa egin zuten.
 

Mendebaldeko Sahara kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.