Santiago Abascalen familiaren Amurrioko dendan pintaketak egin dituzte

  • Santiago Abascal Vox alderdi ultraeskuindarreko buruzagiraren familiak Amurrion duen dendan pintaketak egin dituzte larunbat gauean eta harriak ere jaurti dizkiote. Horren harira, hainbat alderdik erasoa salatu dute. Ertzaintzak iragarri du gertatutakoa ikertzen ari dela. 


2020ko azaroaren 09an - 09:02
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Santiago Abascal Vox alderdiko presidentearen amak eta arrebak salatu dute Amurrion (Araba) duten arropa dendan pintaketak egin dizkietela eta harriak jaurti dizkietela. 

Abascalek sare sozialen bidez zabaldu du salaketa, dendako irudiak erantsiz. Horietan ikusten denez: "Ea hau gustuko duzun, faxista" esaldia idatzi dute eskuin muturreko alderdiko buruzagiaren familiaren dendan.

EAJk eta EH Bilduk ekintza gaitzetsi dute

EAJk publikoki gaitzetsi eta salatu du erasoa eta "elkartasuna adierazi die erasoetan mehatxatu dituzten pertsonei". Alderdi jeltzaleak "elkarrizketarako konpromisoa" berretsi du, "tresna eraginkorrena den aldetik, desberdinarekiko errespetuarekin, bizikidetzarekin eta bakearekin eta askatasunarekin".

EH Bilduren udal taldeak ere gertatutakoa salatu du sare sozialaren bidez. "Onartezina" dela esan du "udalerriko familia batek bart bere dendan jaso zuen erasoa".

Ordu batzuk geroago, Voxeko buruzagiak erantzun du, esanez eskertzen dituela bere familiaren negozioaren aurkako erasoaren aurrean erakutsitako "elkartasun adierazpenak", baina oraindik bereizten dituela adierazpen horien artean zein diren zintzoak eta zein aldiz bere familia "deabrutzen" aritu direnek "postureo" gisa egindakoak.

PSE-EE eta PPren adierazpenak

PSE-EEko Idoia Mendiak ere gaitzetsi ditu pintaketak. Alderdi politikoen egoitzen eta denda partikularren aurkako erasoak "intolerantzia erakustaldia dira" EAEko lehendakariordearen ustez.

Carlos Iturgaiz EAEko PPko presidenteak, bere aldetik, "eraso nazkagarri eta koldar hau gaitzesten" duela adierazi du sare sozialetan. "Nire babes osoa Santiri eta bere familiari. Denok ezagutzen ditugu lur honetan animalia fundamentalista fanatiko eta kaputxadun horiek, nondik datozen eta nortzuk diren ", adierazi du.

 

 

 

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Amurrio
Eskoletako euskalduntzea “arriskuan” ikusita, Aiaraldeko dozena bat ikastetxek konpromisoen dekalogoa adostu dute

Gordin esan dute Aiaraldeko ikastetxeok: euskalduntzea “arriskuan dago” eta ikastetxeek, bakarrik, ezin diote aurre egin “egoera larriari”. Autokritika egin, eta hamar konpromiso hartu dituzte, hezkuntza komunitateek praktikara eramatekoak. Era berean,... [+]


Arabako Foru Aldundiak ere aurretiko baimena eman dio Larragorriko zentral eolikoari eta "hirigintza irizpideekin bateraezina" dela salatu dute

Arabako Foru Aldundiko Deskarbonizazio zuzendariak aurretiko baimena eman dio Green Capital Energy enpresari, Larragorrin kokatu nahi duen zentral eolikoak aurrera egin dezan. Gauzak horrela, Orozko, Laudioko eta Amurrioko Udalek izango dute azken hitza.


Amurrioko Correoseko langileek mobilizazio gehiago egingo dituzte, zuzendaritzak ez baitu kontrataziorik egin gainkarga konpontzeko

Hiru eguneko greba egin zuten ekainean eta enpresak ez ditu bete adierazitako konpromisoak. Horien artean zegoen udako oporren hutsuneak betetzea, CCOO sindikatuak azaldu duenez.


Amurrioko hizkuntza aniztasunaren elkargunea euskara dela aldarrikatu dute

Aiaraldeko Hizkuntzen Mapa proiektuarekin bat egin dute Amurrioko Amaurre, Zaraobe, Aresketa Ikastola, Mendiko Eskola eta Zabaleko ikastetxeek. Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluarekin elkarlanean udalerrian presente dauden hizkuntzak ikertu dituzte.


Lan heriotzak ez normalizatzeko deia zabaldu du Aiaraldeko Greba Batzordeak

Dozenaka lagun elkartu dira gaur arratsaldean Aiaraldeko Greba Batzordeak (SOS Aiaraldea) Tubos Reunidoseko lan heriotza salatzeko deitutako mobilizazioan. Laneko heriotzen "odolustea" salatu eta egoera ez normalizatzeko deia luzatu dute.


2025-05-27 | ARGIA
Azpikontratatutako langile bat hil da Amurrion teilatutik behera erorita

Tubos Reunidos enpresan ari zen lanean eta teilatutik behera erorita hil da, sindikatuek jakinarazi dutenez. azken honekin 22 dira 2025ean hil diren langileak.


ELAk Guardian taldearen kontrako kereila aurkeztu du, Autoglas-Glavistaren itxieragatik

ELA sindikatuak salaketa penala aurkeztu du Amurrioko Instrukzio Epaitegian Guardian Europako lehendakariordearen eta gai juridikoetako arduradunaren aurka, Autoglas-Glavista enpresan izandako gertakariengatik.


2025-05-20 | Aiaraldea
Etxegabetzea burutu gabe joan da AMA Desokupa enpresa Amurriotik, "herri erantzunari esker"

Airaldeko Greba Batzordeak (SOS Aiaraldea) jakinarazi duenez, larunbatean hartu zuten itzulera hegazkina desokupazio enpresako kideek. 


Larragorriko zentral eolikoa eraikitzeko baimena eman du Eusko Jaurlaritzak eta proiektua gelditzeko eskumena Laudio, Amurrio eta Orozkoko udalen eskuetan geratu da

Green Capital Development enpresak bi urte izango ditu proiektua egikaritzeko, baina aurretik jarduera edota obra udal baimenak eskuratu beharko ditu.


AINTZANE CUADRA MARIGORTA
“Endometriosia gizonek pairatuko bazenukete oso bestelako egoera batean egongo ginateke”

Endometriosiaren Nazioarteko Eguna izan zen, martxoak 14a. AINTZANE CUADRA MARIGORTAri (Amurrio, 1995) gaixotasun hori diagnostikatu zioten urtarrilean, lehen sintomak duela lau urte nabaritzen hasi zen arren. Gaitz horri ikusgarritasuna ematearen beharraz mintzatu da. 


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


2025-02-07 | Aiaraldea
Amurrioko Udal Gobernuari entregatu dizkiete Aiaraldea Komunikabidearen dirulaguntza berrezartzearen aldeko 1.700 herritar eta eragileen atxikimenduak

Komunikabideko hainbat langile eta bazkide bertaratu ziren duela astebete Amurrioko Udaleko plenora, dirulaguntza bigarren urtez ezabatu dela salatzeko. Txerra Molinuevo alkateak ez zuen inolako erantzunik eman.


2025-01-30 | Aiaraldea
Amurrioko Udalak uko egin dio Aiaraldea Komunikabidearen dirulaguntza 2025eko udal aurrekontuetan sartzeari

Ostegun honetako Udal Osoko Bilkuran eztabaidatu eta bozkatuko dira Amurrioko Udaleko 2025erako aurrekontuak eta, beste behin ere, Udal Gobernuak uko egin dio Aiaraldea Komunikabidearen hitzarmen eta dirulaguntza berrezartzeari.


2024-11-11 | Aiaraldea
Langile bat hil da Tubacexen Amurrioko lantegian, bihotzeko baten ondorioz

Langilea eskualdekoa zen eta Zamalloa enpresa azpi-kontratatuarentzat egiten zuen lan.


Eguneraketa berriak daude