Harresirik Gabe egitasmoa: Lampedusa ezagutzetik, Europa eraldatzera

  • Abuztuaren 22an Errenteria-Oreretako Mikelazulo elkarteko 14 lagun Lampedusa uhartera joango dira. Bidaiaren helburua irlako egoera zuzenean ezagutzea da, elkartasun loturak indartzearekin batera.


2016ko abuztuaren 19an - 12:22
Egitasmoan parte hartuko duten pertsonak Mikelazulon elkarturik (argazkia: Harresirik Gabe).
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Izan ere, hainbat arrazoirengatik dauka garrantzia Lampedusak gaur egun. Batetik, bidaian parte hartuko dutenek nabarmendu dutenez, “turismo garestiaren gune seinalatua” da, “aberatsek beren erreserba egin dute”. Gainera, azken urteotan migrazioarekin lotutako tragediengatik egin da ezagun. “Bizirik iritsi direnen kontzentrazio eremua” dela salatu dute Mikelazuloko kideek.

Azkenik, uhartea militarizatuta dagoela ere seinalatu dute: NATOk, Frontex-ek eta Italiako armadak “gerrarako atonduriko leku estrategikoa” bihurtu dute.

“Europako lotsagabekeriaren sinboloa da”, azaldu dute Harresirik Gabe egitasmoko partaideek. Uhartea bisitatuz horri buelta ematen hasi nahi dute, “Europa berri desberdin” baten alde ekiteko.

Egitasmoari buruzko informazioa, argazkiak eta bestelako materialak argitaratuko dituzte Harresirik Gaberen webgunean eta sare sozialetan ere izango dute presentzia, Twitter eta Facebook bidez.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Errefuxiatu krisi globala
Eguneraketa berriak daude