Hamaika hizki, hamaika eragile eta hizkuntza ohiturak aldatzea helburu

  • Arrasateko euskalgintzako norbanako eta eragileak batzen dituen Geike ekimenak bideoa kaleratu du Euskaraldia dela-eta. Hainbat bidelagun izango ditu Arrasateko Euskaraldiak eta hori definitzeko egin dute bideoa elkarlanean, Goienaren laguntzaz. "Ohiko harremanetan euskara gehiago erabiltzeko sortua izan den Euskaraldiak ariketa sozial erraldoia du helburu", diote.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko maiatzaren 17an - 09:07
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Bideoan, AEK, EHE, Txatxilipurdi, Ekin, AED, Udala, Arizmendi Ikastola, Arrasate Herri Eskola, MU, Emun, Goiena eta Arrasate Institutuak hartu dute parte.

AhoBizi edo BelarriPrest izateko gonbidapena luzatu diete arrasatearrei: "Behin Euskaraldian izena emanda, AhoBizi edo BelarriPrest izateko aukera izango duzu. Zer da AhoBizi izatea? Ulertzen duenari euskaraz egitea, hark erdaraz erantzun arren. Ezagunei lehen hitza, gutxienez, euskaraz egitea eta hizkuntza ohiturak aldatzeko hautua egitea. Eta BelarriPrest izatea? Egidazu euskaraz, nik ulertzen dut eta. Agian, erdaraz erantzungo dizut, baina zuk niri euskaraz egitea nahi dut. Bidea erraztuko diot horrela, euskaraz egin nahi duenari".

Albiste hau Goienak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskaraldia
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!