“Gure hiru urteko alaba ere hil zen mediku batek larrialdietan ikusi gabe”

  • Camila Lopes eta Unai Ordoñezi oroitzapen txarrak berpiztu zaizkie 42 urteko laudioar bat larrialdietan hil ondoren. Izan ere, Helena, euren hiru urteko alaba, 2020an hil zen eta, besteak beste, ez zuen mediku baten diagnostikorik jaso Etengabeko Arreta Gunean.


2024ko urtarrilaren 26an - 06:49
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

2020ko azaroaren 15ean gertakari lazgarria bizi izan zenuten, nola hasi zen?

Dena ostegun batean hasi zen. COVID garaia zen eta PCR proba egin ostean, pediatrarengana jo genuen. Hau ere ez genuen ulertzen, ze positibo emanez gero, ez zuten artatu behar? Dena den, negatiboa izan zen emaitza eta medikuari azaldu genion umeak esaten zuela mina zuela sabelean.

Medikuak aztertu zuen, txizaren proba ere egin zion eta, bere ustez, ez zen inondik inora apendicitisa. Burutik kentzeko esan zigun. Apendicitisa oso mingarria da eta inor ezin da zutunik mantendu. Aldiz, Helenak jolasten zuen, minduta egon arren. Medikuak pilota bota zion eta haurra korrika joan eta jaso egin zuen. Ondorioz, pediatrak baztertu zuen guztiz aukera hori. Txiza proba ere negatiboa izan zen eta bere ustez, mimoak nahi zituen, besterik gabe.

"Larrialdietara joan ginenean ez zegoen medikurik, erizain bat bakarrik, eta esan zigun paracetamola emateko"

Gauean, ordea, sukarrak gora egin zuen. Larrialdietara joan ginen, anbulatoriora. Ez zegoen medikurik, erizaina bakarrik, eta galdetu zigun zergatik ez genion paracetamola eman.

Erizainak berak esan zigun paracetamola emateko eta sukarra jaitsiz gero, ez joateko ospitaleko larrialdietara. Aldiz, sukarrak gora egiten bazuen, ospitaleko larrialdietara jotzeko.

Paracetamola eman zenioten?

Bai, eta sukarra jaitsi zen. Gero pediatrak deitu zigun telefonoz eta erantzun genion tripako mina zuela esaten zuela, eta ez zuela ezer jan nahi. Telefonoz medikuak aipatu zidan agian kakak zituela eta supositorioa jartzeko. Larunbatean supositorioa jarri eta kaka egin zuen.

Gaueko ordu txikitan botaka hasi zen umea. Botatzen zuena beltza zen eta oso goibel zegoen. Korrika atera ginen eta autoz ospitalera jo genuen, baina bidean hil zen. Apendicitisa peritonitis bilakatu zen.

Zer gertatu zen gero?

Medikuak deitu ninduen gero, astelehenean. Hain zuzen, hitzordua genuen berarekin. Esan zidan izugarri sentitzen zuela eta autopsia heldu bezain pronto berarekin elkartzeko, azalduko zidala zer gertatu zen. Edonola ere, ni blokeatuta nengoen eta ez nuen ezta ulertzen ere zer esaten zidan.

Larrialdietan mediku baten arreta jaso ez izanagatik salaketa jartzea baloratu zenuten?

Bai, eta abokatuak galdetu zigun lehenengo gauza izan zen ea psikologikoki prest geunden prozesuari aurre egiteko. Sufrimendu psikologiko izugarria izango zela ziurtatu zigun. Osakidetzak abokatu onenak zituela eta medikuak COVID protokoloa jarraitu zuela aipatu zigun. Printzipioz, Osakidetzak dena zuen bere alde.

"Abokatu batengana jo genuen, baina galdetu zigun lehenengo gauza izan zen ea psikologikoki prest geunden prozesuari aurre egiteko"

Helenaren heriotzak eragina izan du anbulatorioan?

Bai, ama batek aipatu zidan antzeko egoera gertatu zela. Ume txiki bat nire alabaren sintoma berekin heldu zen eta pediatrak –beste batek– berehala bidali zuela ospitalera. Larrialdietan plaka bat egin zioten eta apendicitisa zuen berak ere. Ebakuntza egin zioten.

Laudioko larrialdietan gertatutako azken heriotzak eragina izan du zuengan?

Bai, bizitzak dira. Hau gelditu behar da. Medikuak beharrezkoak dira. Ume batekin joango zara eta ez da egongo? Davidi gertatutakoa pasako zaizu?

Umeei gertatzen zaiena aintzat hartu behar da. Esaten badu buruko edo tripako mina duela, beharrezkoa da azterketa medikuak egitea. Ez bazaio ezer gertatzen, bikain, baina probak egin ostean ziurtatu dezatela.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Osakidetza
Pazienteek 25 egun itxaron behar dituzte, batez beste, Osasun Mentaleko Zentruetan arta jasotzeko

25,6 eguneko batez besteko itxaron zerrendak daude Osakidetzako Osasun Mentaleko Zentruetan. Larrialdi kasuetan, aldiz, 24 eta 72 ordu arteko itxaronaldiak daude. 


Jaurlaritzako Osasun Sailak lantaldea berregituratu du, “arreta modernizatzeko eta kalitatezko zerbitzu publikoa ziurtatzeko”

Kargua hartu eta urtebetera, Alberto Martínez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak lantaldean aldaketa batzuk egin dituela iragarri du, "etorkizuneko osasun sistema publikoaren eraldaketari" ekiteko: besteak beste, Gontzal Tamayo Medel sailburuorde berria... [+]


2025-07-23 | Civio
Hiru melanomatik batean erratu eta azal iluneko pazienteak alboratzen dituen algoritmoa

Osakidetza lanean ari da Asisa aseguru-etxe pribatuaren filial baten Quantus Skin sistema osasun-zentroetan ezartzeko, 1,6 milioi euroko inbertsioa eginda. Adituek kritikatu egin dute adimen artifizialeko sistema hori, emaitza "eskasak" eta "arriskutsuak"... [+]


2025-07-16 | Jone Gartzia
Osasun-langileak falta dira, ala borondate politikoa?

Azkenaldian osasun publikoaren egoera kaxkarra justifikatzeko erakunde publikoek gero eta sarriago aipatzen dute mediku eta espezialisten premia dagoela. Ez omen dago eskaria asetzeko nahikoa langilerik. Eusko Jaurlaritzak ardura osoa Espainiako Osasun Ministerioari egozten dio,... [+]


2025-07-15 | Angula Berria
Osasun Bidasoak salatzen du urologia-patologia duten pertsonekiko arretaren gabezia larria

Eskualdeko ospitaleko zerbitzua ixtearen ondoren, ez dira Donostiako Ospitalean ere artatzen. Haurren larrialdietako arreta gabezia ere dirau. Lehen mailako arretako pediatria kolapsatuta dago eta ez dago haur-psikiatrarik.


2025-07-14 | Sustatu
Ez fidatu Osakidetzan ‘Quantus Skin’ azterketa egiten badizute

Civio fundazioak salatu duenez, Osakidetzak darabilen AA sistema batek (Quantus Skin) kontratuan agindutakoa baino askoz efikazia gutxiago dauka. 1.6 milioi euroko inbertsioa da, larruazalaren melanoma minbiziak detektatzea du helburu, eta bere emaitzak eskatu zuen %85eko... [+]


“Pazienteen segurtasuna kolokan jartzen duena euskaraz ez dakien osasun profesionala da”

Hizkuntzak osasun arretaren kalitatean duen eragina aztertu dute EHEk eta EHUk. Jon Zarate Sesma EHEko kide eta EHUko ikertzaile doktoreak emaitzen xehetasunak eman ditu.


Sexu bidezko infekzio kasuak bikoiztu dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

GIB / HIESA kasuak mantendu dira, baina klamidia, gonorrea eta sifilis kasuak bikoiztu dira. "Osasun publikoko arazo" direla ohartarazi du Jaurlaritzako Osasun sailburuak, "gorakada nabarmena" izan baitute.


2025-06-26 | Aiaraldea
Arartekora jo dute, “Osakidetzak ez dielako osasun sistema publiko eta duinaren aldeko 5.646 sinadurei erantzun”

Iazko udazkenean egin zuten sinadura bilketa, eta abenduaren 12an entregatu zituzten atxikimendu guztiak Osakidetzaren Gasteizko zerbitzu zentraletan. 


Galdakao-Usansoloko eta Gernika-Lumoko ospitaleetako “prekaritatea” salatu du ESK-k

Sindikatuak adierazi du bi ospitale horietan behin-behinekotasunean daudela langile gehienak, eta ordezkapenak ez direla bermatzen; ondorioz, langileen lan-karga areagotzen dela. Gehitu du larrialdi zerbitzuetan “gainkarga” dagoela.


Ea hurrengorako ikasten duzun...

“Ea hurrengorako ikasten duzun…”. Horrela agurtzen zuen amak onkologoa, kariñoz eta lotsarik gabe, kontsultatik ateratzen ginen bakoitzean. Hamar bat kontsulta egingo genituen bospasei urteren bueltan, eta agurra beti bera izaten zen. Emakume atsegina... [+]


Osasungintzak guztiz publikoa izan behar duela exijitu du OPA Plataforma Herrikoiak

Jose Ignacio Martinez Ortegak, OPA Herri Plataformako bozeramaileak, salatu du  Eusko Jaurlaritzak “azkar” itxi nahi duela osasun mahaiko eztabaida.


Osakidetzak gazteleraz eskaintzen dizkie saioak Gasteizko Zabalgana auzoko D ereduko haurrei, eta bi ikastetxek uko egin diote zerbitzuari

Hainbat urtetan jarduera hezitzaileak gazteleraz jaso ostean, bi urte direla Zabalgana ikastetxeak euskara hutsean ematea eskatu zion auzoko osasun zentroari. Osasun zentroko arduradunek diote ez dutela horretarako baliabiderik. Osakidetzak egoera ikasturte honetan... [+]


Osakidetzako hautaketa prozesuen egoera salatzeko elkarretaratzeak deitu dituzte sindikatuek

Hautaketa prozesuetako kudeaketa “geldirik edo kaosean murgilduta” dagoela diote elkarretaratzearen deitzaileek.


2025-06-04 | ARGIA
Osasun arreta euskaraz bermatzeko zortzi eskaera egin dituzte EHEk eta Aintzatek

Osasungintzako 501 langilek bat egin dute zortzi eskaera zehatz dituen manifestuarekin. Helburua, osasun arreta euskaraz eskaini, eman eta bermatzea, “edonon eta edonoiz, maila guztietan eta ahoz zein idatzizko harremanetan”.


Eguneraketa berriak daude