Guardia Zibilez jantzitako bi pertsona Puigdemonten Belgikako etxean sartzen saiatu dira

  • Belgikako poliziak bi lagun identifikatu ditu, Guardia Zibileko agentez jantzita Carles Puigdemont bizi den etxera sartzen saiatzen ari zirelako.


2018ko martxoaren 21ean - 11:16
Puigdemonten Belgikako etxea izateaz gain, atzerriko Generalitatearen egoitza gisa ere erabiltzen dute Waterlooko etxea.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

ACN agentziak eman du albistea asteazken goizean: Belgikako poliziak Guardia Zibilez jantzitako bi pertsona identifikatu ditu Carles Puigdemont bizi den Waterlooko “Errepublikaren Etxea”-n sartzen saiatzen ari zirenean.

Vilawebek publikatu duen argazki honetan ikus daiteke bi pertsonak identifikatu dituzten momentua.

Alokatutako auto batean joan dira Puigdemonten etxe ingurura. Argazkian, identifikatu dituzten unea (irudia: Vilaweb).

Poliziak derrigortu ditu uniformea kentzera eta ingurutik aldentzeko eskatu die. Atari kataluniarrak jaso duen informazioaren arabera, alokatutako auto batean zebiltzan bi pertsona horiek.

Puigdemont ez zegoen Waterlooko eraikinean une horretan, joan den asteburutik Genevan dagoelako giza eskubideekin lotutako zenbait ekitalditan parte hartzen –asteazken honetan hitzaldi bat ematekoa da–. Ondoren, Finlandiara bidaiatuko du, hango parlamentuko diputatu batzuekin ekitaldi batean parte hartzeko eta ostiralean Kataluniaren egoerari buruzko hitzaldi bat emango du Helsinkin.


Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.