Greziako Moria errefuxiatu zelaian beste sute bat jazo da

  • Sute berri bat piztu da asteazken arratsaldean Moriako errefuxiatuen gunean, orain arte erre gabe geratzen ziren lekuetan. Bigarren sutea 24 ordu baino gutxiagoan gertatu da, migratzaileen zentro gehiena suntsitua geratu ostean.


2020ko irailaren 10an - 10:24
Moriako sutea. Argazkia: AlJazeera

Beste sute bat piztu da asteazkenean Moriako (Lesbos) errefuxiatuen gunean, 12.000 pertsona baino gehiago zeuden lekuan. Aurreko sutean kanpin-dendak erre ez zitzaizkien errefuxiatuak geratzen ziren bertan, baina bigarren sutearekin ihes egin behar izan dute, askok haurrak besoetan zituztela.

Garrek ke beltz handiz estali dute zerua, eta larrialdi zerbitzuetako taldeak bertaratu dira itzaltzera. Dirudienez, jendea berehalako arrisku gunetik irten den arren, ezin izan da Mitilene hiribururaino joan. Izan ere, hiriko sarrera guztiak blokeatzen dituen polizia-hesia dago bertan, koronabirusa zabaltzea saihestearen aitzakipean.

Ihes egin behar izan duten pertsonak beste milaka migratzailerekin elkartu dira, eta haientzat behin-behineko ostatu gisa karpak edota itsasontziak baliatzea espero dute. Hiru itsasontzi, ferry komertzial bat eta armadako bi ontzi Lesbosera iristea espero da, mila lagun inguru etxerik gabe geratu baitira.

Gobernuaren asmoen arabera, gainerako pertsonak Moria inguruan geratu beharko lirateke, beste uharte batzuetatik ekarritako karpetan. Asteazkeneko sutean zelaiko barrutiaren %80 suntsituta geratu zen, baina inguruko olibondo asko salbatu ahal izan dira, migratzaile gehienak bertan bizi baitziren.

COVID-19 kasuak

Zelaiak astebete zeraman berrogeialdian, errefuxiatu somaliar batek COVID-19an positibo eman ostean. Harekin harremanetan jarri ziren 35 pertsona ere isolatu egin zituzten. Greziako gobernuak emandako azalpenen arabera, agintariek pertsona horiei isolatu egin behar zituztela jakinarazi zien, eta horren ostean piztu zen sutea. Hori horrela, gobernuak nahita eragindakoa izan denaren ustea zabaldu du. Dena den, nahita eragindakoa izan bada, ez dakite nork eragin duen.

Notis Mitarakis Migrazio ministroak arratsaldean jakitera eman duenez, orain arte 35 pertsona horietatik zortzi baino ez dituzte aurkitu agintariek. Gainerakoak nahasita daude, antza, landatik ihes egin zuten gainerako herritarren artean. Mitarakisek azaldu duenez, Morian zeuden 13.000 pertsonetatik 3.500 inguru etxerik gabe geratu dira, esparru itxian zeudenak, hain zuzen ere. Gainerakoak olibondo artean sakabanatuta bizi ziren.

Lesboseko herritarren jarrera

Lesboseko bizilagunek bizkarra eman diete suteetatik ihes egin duten errefuxiatuei. Hirigunerako sarrerak itxi dituzte, migratzaileak bertara sar ez daitezen. Ez da lehen aldia irla horretan hainbat herritarrek errefuxiatuen sarrera oztopatzeko neurriak hartzen dituztela, izan ere, duela hilabete batzuk talde ultraeskuindarren presentzia nabarmendu zen bertan.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Errefuxiatu krisi globala
Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Migratzaileei sarrera gogortzeko ituna onartu du Europako Parlamentuak

Europar Batasunean migrazio politika gogorragoa ezartzeko ituna onartu du euroganberak, zortzi urtetako negoziazioen ondoren. Hala, eskuin-muturraren ideiei men egin eta arau baztertzaileak erabili ahal izango dituzte hemendik aurrera herrialdeek, kontrola areagotzeko eta... [+]


2024-02-29 | Euskal Irratiak
Otsailean 600 migratzaile lagundu ditu Irungo Harrera Sareak

Migratzaileen kopurua anitz emendatu da Irun eta Hendaia arteko pasabidean. Irungo Harrera Sareak ohartarazi duenez, otsailean 600 pertsona lagundu dituzte, iaz, urte osoan 2.700 izan zirelarik. Iragan urtarrilean, 2.700 etorkin heldu dira Kanariar Uharteetara, egunero 80... [+]


Egunean hemezortzi migratzaile hil ziren bataz beste iaz Espainiako Estatura iristeko ahaleginetan

Caminando Fronteras gobernuz kanpoko erakundeak “Monitoreo Derecho a la Vida” txostenaren edizio berrian egindako balantzea da: 6.618 hildako izan dira mendebaldeko Muga Euroafrikarrean; horien artean, 384 haur.


2023-09-29 | ARGIA
Frantziako Gobernuak Bidasoako muga ixtea ez dela zilegi berretsi du Europako Auzitegiak

Europako Justizia Auzitegiak (EBJA) erabakia hartu du mugako barne-kontrolak berrezartzeko Frantziako Gobernuaren politikari buruz. Bidasoaren mugan ohikoak diren zenbait praktika. hala nola muga igarotzeko debekuak eta berehalako itzulketak, ez direla legearen araberakoak... [+]


Eguneraketa berriak daude