Grande Americak laga duen erregai orbaina euskal kostaldera iristeko arriskua dago


2019ko martxoaren 29an - 16:21

Ekologistak Martxan-ek zabaldutako informazioaren arabera, Grande America itsasontziaren isurketak Bizkaiko golkoan utzi duen orbaina oso handia eta kaltegarria da. Hala berean, orbaina geldiarazteko izan diren saiakerak ez direla eraginkorrak izan adierazi du.

Talde ekologistak dioenez, “euskal kostaldea kutsaturik suertatzeko arrisku larria dago”. Fuel-isurketak “itsasoaren ekosistemak mehatxatzen ditu, baita bertako jarduera ekonomikoak ere: arrantza, itsaski-bilketa, turismoari eta aisialdia”.

Atzo, martxoaren 28an, isurketa kostaldetik ehun miliatara zegoen. Orbainak 100 km koadro inguruko zabalera zeukan. Bere ezaugarriak aintzat hartu ezean, itsas-agintariek gertatuaren larritasun eta arrisku mailarik goreneko istriputzat hartzeko unea dela dio taldeak.

Ekologistaren iritziz, Estatuko Erantzun Plana martxan jartzea erabat beharrezkoa da. Grande Americak 2.200 tona fuel zeramatzan eta ehunka tona azido kloridrikoa, olioa, erretxina, fungizida eta beste hainbat sustantzia kutsagarri. Gehiena itsasontzia erre zenean isuri zen, eta besteak milaka metrotara daude itsas sakonean.

Alabaina, aurreko katastrofeetan gertatu bezala, itsasontziak pixkanaka fuela isurtzeko proportzioa oso handia da. Horregatik, Ekologistak Martxanek eskatzen du ikerketa eta zigor espedienteak ireki daitezela lehenbailehen. Eneko Aierbe, Ekologistak Martxaneko itsas saileko koordinatzailearen hitzetan “itsas ingurunearen baloreak eta beraiei lotutako jarduera ekonomikoen egoera berreskuratzea ezinbestekoa da”.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ekologistak Martxan
Uztailaren 28tik 30era Bizkaian barrena ibiliko da Ekomartxa

Planeta freskoago baterako mugikortasun iraunkor, sozial eta egituratzailearen alde ekomartxa egingo dute, Ekologistak Martxan taldeak deituta. hamairugarren edizioa izango da aurtengoa. Uztailaren 28an Balmasedan sartu eta 30ean Barakaldon amaituko da.


2023-02-16 | Axier Lopez
Zuhaitzak mozten eragozten saiatzeagatik epaitegietan deklaratu du Barakaldoko ekologista batek
Ekologistak Martxan Bizkaia taldeko aktibista batek epaitegietan deklaratu behar izan du, desobedientzia larria eta agenteen aurkako atentatua egotzita. Irailean atxilotu zuten Barakaldoko Serralta auzoko 40 zuhaitz moztearen aurka protestan zela. Eremu horretan etxebizitzak... [+]

2022-12-01 | Lide Iraola
Espainiako Estatuan saltzen den elikagaien %35 plagizidaz kutsatuta dago

Ekologistak Martxan elkarteak ikerketa egin du 2020ko plagiziden erabilera datuekin. Elikagaien %35etan atzeman dute pestiziden hondarrak; gehienbat frutan, barazkietan eta arrainean. Espainiako Estatuko erakundeei informazio falta egotzi diete, eta debekatutako... [+]


Eguneraketa berriak daude