Gookapi, haurrentzako euskarazko lehen plataforma interaktiboa

  • Gookapi.eus euskal ekoizpeneko marrazki bizidunen 1.000 minutu baino gehiago daude eskuragarri. 10 urtetik beherako haurrei zuzenduta dagoen euskarazko lehen plataforma interaktiboa da.


2023ko abuztuaren 22an - 06:31
Azken eguneraketa: 2023-08-23 08:42
Mithy esploratzailea. Argazkia: Gookapi.eus
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Plataforma interaktiboa eta doakoa da, haurrei zuzendua. Jatorrizko bertsioa euskaraz dago eta nahi izanez gero aldatu daiteke gaztelaniara. Eskainitako edukiek iraunkortasunarekin, ingurumenarekin eta Garapen Iraunkorreko Helburuekin bat datozen gaiak jorratzen dituzte.

Hainbat animaziozko telesail interaktibo gozatu daitezke plataforman: hala nola Mithy esploratzailea, Pintxo klima aldaketaren aurka, Lizen sormen tailerra edota Iratxoen kantu sekretuak. Istorioetan aurrera egiteko hainbat bide daude, eta eduki batzuk 360 graduko ikuspegia dute, kapituluen edukia edozein angelutik jarraitzeko.

Webgunearen bitartez erabilgarri dago plataforma, eta gailu mugikorretan, Google Play eta App Store-n deskargatu daiteke aplikazioa.

Marrazki bizidunekin batera, ipuina

Mezularik argitaratutako Iratxoak eta basoko sorginkeria ipuina aurkeztu dute. Ipuinean, testuez eta marrazkiez gain, abestiak, bideoklipak eta errealitate areagotua aktibatu daitezke mugikor edo tabletean.


Marrazki bizidunak kanalean gehiago
2021eko martxoaren 11
'Disney plus euskaraz' ekimena
Haurren paradisu txikiak erdaraz egiten du

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.