Goienerrek 2.500 bazkide gehiagorekin itxi du 2021a eta %24 argindar gehiago merkaturatu du

  • Goienerrek adierazi du "energiaren merkatuaren ikuspuntutik 2021a urte zaila eta ezegonkorra izan dela". Hala ere oso emaitza onak izan ditu aurten 10 urte beteko dituen energia berriztagarrien merkaturatzaileak.


2022ko ekainaren 14an - 08:12

Energia berriztagarria soilik merkaturatzen duen Goiener kooperatibak Batzar Orokorra egin berri du, ekainaren 11n, Gasteizko Armentia Ikastolan. 80 bazkidek hartu zuten parte aurrez aurreko saioan, eta beste askok modu telematikoan.

2021eko emaitza onak

2021ean 2.418 bazkide-berri batu dira Goiener kooperatibara, urtea guztira 15.500 bazkiderekin amaituz. 4.300 kontratu berri kudeatu eta 98,2 GWh merkaturatu ditu Goienerrek eta energia sortzeko proiektu gehiago jarri ditu martxan, besteak beste, bazkideen borondatezko ekarpenei esker.

"Ekitaldi zaila izan dela diogu, mundu mailako krisi ezberdinek eta prezioen igoera ikaragarriak, gure merkaturatzailearen jarduerari ere zuzenean eragin ziotelako urte hasieran. Hala ere, ahalegin osoa egin dugu (eta baita lortu ere) Aparteko Batzarrean bazkideek onartu zituzten neurriak indarrean jarri beharrik ez izateko". Halaxe adierazi du aurten 10 urte beteko dituen Goienerrek. Elkarrizketa honetan azaldu genuen argindarraren merkatu marginalistak gehieneko prezio sabaia igo izanak nola eragin zuen Goiener merkaturatzaile txikian eta zer neurri adostu zituzten batzarrean, beharko balitz aktibatzeko.

 

 

Kontseilu Errektore berritua

Goienerrek bi urtez behin berritzen ditu Kontseilu Errektorearen kide erdiak. Horrela, bost kide irten dira eta bazkideek hautatu dute zein beste bost kide sartu, parekidetasuna bermatuz. Hauxe da bazkideek hautatutako Kontseilu Errektore berritua:


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Peñagarikano Goikoetxea
#2
Zigor Olabarria Oleaga
#3
Estitxu Eizagirre
#4
Gorka Bereziartua
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Energia berriztagarriak
Hamaika

Ez dakit zure herrira helduko den Hamaika diziplina anitzeko proiektu artistikoaren erakusketa.

Artelanekin batera, hamaika lekukotasun. Bertan denetarik dago: beldurra, mina, amorrua, esperantza, etsipena, indarra... Maitasunez idatzitako testigantzak. Garondoan mehatxuaren... [+]


Etxeko lanak

Hauteskunde-kanpainen arteko tarte gero eta estuagoan, komeni da XXI. mendeko urte erabakigarrietan sartu garela gogoraraztea. Adibide bakarra jartzearren, ozeanoen tenperatura-errekorrak etengabe gainditzeak izututa dauzka zientzialariak, eta dagoeneko ez dakite egoeraren... [+]


2024-05-09
Siemens Gamesak "doikuntzak" iragarri ditu eta kezka areagotu da langileen artean

Energiaren sektoreari loturiko konpainiak bere zuzendari nagusia aldatu du, doikuntzak iragartzearekin batera. Euskal Herriko lantegietan ia 3.000 langile aritzen dira eta sindikatuak kezkatuta agertu dira, kaleratzeak ekar litzakeelako erabakiak.


2024-05-06 | ARGIA
Meaka-Irimo herri plataformak kontzentrazioa egingo du maiatzaren 7an Jaurlaritza aurrean

Capital Energy multinazionalak Urretxu ondoan dagoen Irimo mendian zentral eolikorik egin ez dezan eskatzeko egingo dute elkarretaratzea maiatzaren 7 goizean.


Eguneraketa berriak daude