Gizarte mugimenduen formazio eta elkarlana, Hegoaren ikastaroen ardatz

  • Honduras, Kuba, Venezuela, Mozambike, Italia eta Euskal Herriko gizarte eragileek parte hartuko dute, besteren artean, Hegoa ikasketa institutuak Bilbon antolatu duen Gizarte mugimenduak eta burujabetze agendak ikastaroan.


2016ko urriaren 28an - 11:54
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Azaroaren 11ra arte luzatuko den egitasmoak helburu bikoitza du. Batetik, parte hartzaileen formazioan sakontzea; bestetik, eragile guztien arteko harremanak sendotu eta lankidetza agenda bateratua osatzea. Internazionalismoa, feminismoa, ekologia, demokrazia parte-hartzailea eta deskolonizazioa izango dituzte aztergai besteak beste ikastaroen bosgarren edizioan.

- Ekimenari buruzko informazioa eta aurtengo egitaraua.

Hauek izango dira jardunaldietan parte hartuko duten hizlariak:
- Denia Mejía (Hondurasko Instituto Ecuménico de Servicios a la Comunidad, INEHSCO)
- Dora Oliva (Hondurasko Comité de Familiares de Detenidos Desaparecidos de Honduras, COFADEH )
- Maura Febles (Kubako GALFISA/Espacio Berta Cáceres)
- Julia Alicia Amarilla Leiva (Paraguaiko Coordinadora Nacional de Organizaciones de Mujeres Trabajadoras Rurales e Indígenas, CONAMUR)
- Josabilt Soto (Venezuelako Crea y Combate)
- Natalia Andrea De las Navas (Argentinako Pañuelos en Rebeldía)
- Simoni Sagaz (Brasilgo Lurrik Gabekoen Mugimendua)
- Clara Armando (Mozambikeko Emakumeen Mundu Martxa)
- Bruno Carvalho (Portugalgo Que Se Lixe a Troika/Alderdi Komunista)
- Teresa Cecere (Napoliko Je so’ Pazzo)
- Curro Moreno (Andaluziako SAT sindikatua)
- Brais García Fernandez (Galiziako Marea Atlántica)
- Alessandro Primavera (Erromako Nodo Tiburtina)


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Herri mugimendua
2025eko abenduaren 17
Lurraldea eta arkitektura
La Sinsorga

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!