Gipuzkoako babes ofizialeko etxebizitza batzuen sustapenen egoera aztertzeko eskatuko diote Arriola sailburuari

  • Donostian 550 familia inguru daude ziurgabetasun egoeran, putre funtsen mehatxupean.


2020ko urriaren 26an - 09:02
Andia kaleko Jaurlaritzaren ordezkaritza aurrean agerraldia egin dute. (Argazkia: Inaxio Esnaola)

Iñaki Arriola Etxebizitza sailburuari babes ofizialeko etxebizitzen zenbait sustapenen egoera aztertzeko eskatuko diote Alokairu, Inquilinos Azora eta Kaleratzeak Stop taldeek. Agerraldia egin dute Andia kaleko Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean larunbatean, eta Gipuzkoako babes ofizialeko etxebizitza batzuen sustapenen egoera aztertzeko eskatuko diote gutun baten bidez.

“Elkarrekin salatuko ditugu putre funts hauek indarrean dagoen HELa ez aplikatzeko dituzten jardunbide eta maniobrak kontratuak berritzeko garaian; alokairu sozialak mantentzea aldarrikatuko dugu babes-aldia amaitutakoan; aldi horiek amaitzean aurreikusten diren abusuzko errenta-igoerak eta salmentak salatuko ditugu; eta Euskal Etxebizitzaren Legea funtsezko gaietan aplikatzea eta garatzea eskatuko dugu”, azaldu dute.

Bentaberriko familien egoera

Aste honetan, Bentaberriko Alokairu plataformak jakinarazi du, auzoko babes ofizialetan bizi diren bizilagunek Testa-Blackstone putre funtsak eta UTE Benta Berrik sinatutako eskutitz bat jaso dutela. Eskutitzean, laster kontratua amaitzen dutenei kontratua sei hilabete luzatu dietela jasotzen da, baina luzapen hori “ezohikoa” dela eta hura amaitzean kontratua “automatikoki bukatuko” dela nabarmentzen du. Baina plataformak adierazi duenez, kontratu horiek automatikoki berritu beharko litzaizkieke ordaintzaileei, kontuak egunean daramatzatenei eta gatazkatsuak ez direnei, besteak beste.

Egoera ikusita, hainbat bizilagun erakundeekin harremanetan jarri ziren, eta haiek esan zieten “akats bat” izango zela, eta “aurreko kontratuari heldu diezaioketela”. Hala ere, hau ez da idatziz jaso. Gertatutakoa ikusita, Alokairu BBk “abusu egoera” salatu nahi izan du.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Etxebizitza eskubidea
Elkarretaratzera eginen dute Baionan, Frantziako Ekonomia eta Etxebizitza ministroen bisitaren kari

Guillaume Kasbarian Etxebizitza ministroa eta Bruno Le Maire Ekonomia eta Finantza ministroa Baionan egonen dira ostiral honetan. Etxebizitza eskubidearen aldeko elkarretaratzera deitu du Herrian Bizi plataformak.


Etxebizitza bazterkeriak gora egin du Nafarroan

Pobreziaren eta gizarte-bazterketaren kontrako Nafarroako sarearen arabera, Nafarroan bizi diren pertsonen %17,2 bazterketa edo pobrezia egoeran dago.


Etxegabetzeak 48 ordutan burutu ahal izateko lege aldaketa proposatu du EAJk

EAJren asmoa da legezko aldaketa azkar bati ekitea, 48 orduko epean etxegabetzeak egin ahal izateko etxebizitzak okupatzen diren kasuetan.


Sei urteko espetxe zigorra eskatu dute bizkaitar baten aurka, etxegabetze bat gelditzen saiatzeagatik Bartzelonan

Bi lagunen kontrako epaiketa hasi da gaur, otsailaren 29ean, Bartzelonan. Akusatuetako bat Zeberiokoa (Bizkaia) da, eta bestea Esplugueskoa (Bartzelona). 2020an Bartzelonan etxegabetze bat gelditzen saiatzean, Esquadra Mossoak bortizki oldartu ziren han bildutakoen kontra... [+]


Eguneraketa berriak daude