Bart arratsean izan da. Etxekoak gintonikari zurrupaka. Ni aspaldi dibortziatu nintzen gintonikarekin. Ginak oso gogoko ditut, hortz-haginak ur, baina tonikak ezin edan ditut, gozoegi eta burbuila zakar gehiegi.
Garrazkizaleak gara eta etxe buelta guztian, katuaren mugarrien barruan, joaten zaren tokira joaten zarela, era guztietako garrazkiak topatuko dituzu. Sukaldean eltzekoa bixitzeko, edozer jaterakoan gordinean txinparta emateko edo gintonikari grazi asprea eransteko beti dago, zein baino zein, fruitu garratz egokiren bat, denak Citrus generokoak: mandarina (Citrus reticulata), laranja (C. sinensis), limoia (C. limon), lima (C. x aurantiifolia), Rangpur lima-tanjerina (C. limonia), buda eskua (C. medica var. sarcodactylis), yuzua (C. junus), pomeloa (C. x paradisi), kabiar zitrikoak (C. australasica), kumkuat obala (C. margarita), lima-kumkuata (C. x floridana)…
Baldin eta ahozuriren batek gin zelebreren bat ekarri eta bestelako ordenarik ematen ez badu, gurean gintonika Rangpur lima-tanjerinarekin egiten da. Etxe kontra bizi da, oraintxe leihotik ikusten dut, fruitu emale oparoa da eta ezin eskuerago dugu. Bere alearen azala bezalakorik ez dut ezagutzen ginaren mikatzarekin baina batez ere tonika gehienen gehiegizko gozoarekin ezkontzeko. Hiruko hirukote aparta.
Bai ba, hor ari ziren bart etxekoak dzanga-dzanga hirukoari tiraka, eta atentzioa eman zidan kopatzarraren ahotik azaltzen zen landare muturrak. Gaur egun badirudi gintonika ez dela gintonika baldin eta ez badago fruitu, petalo, hazi, edo abarrez hornitua. Adibidez, ipuru aleak (Juniperus communis) gina freskotu eta bizitzen du; kardamomo haziak (Elettaria cardamonum) bixi punttua eta dasta exotikoa eransten ditu; zainmin edo jengibre ehoak (Zingiber officinale) freskotasun min bizia ematen du; iltzeak (Syzygium aromatium) arrasto bero mina ematen du. Kanela hautsak edo zotzak (Cinnamomum verum) zura gogorarazten duen gozotasuna damaio; Brasilgo piperbeltz arrosak (Schinus terebinthifolius) bizipoz sotil eta fina; arabisagar xerrak (Citrus x paradisi) mingots eta garratz freskoa; izpilikuak (Lavandula spp) usain loretsu gozoa; albakak (Ocimum basilicum) txinparta berde bizitxoa; arrosa petalo lehorrak (Rosa spp) ttantta fin eta sotil bat.
Kopatan ageri zen landare muturra ez zen horietako inor, erromania, errumania edo erromeroa zen (Rosmarinus officinalis), amonaren baratze bazterreko landareari kendua. Harro ageri zen koparen ertzean zut, bere eliz usain erretxintsuarekin ginebrak berezkoa duen belar usain nahasketa azpian hartuta.
Jaiegun saldoa dator urteko gau luzeenekin neguko solstizioan, eta gintonikari nahasgarri horietakoren bat erantsi nahi badiozu hemen etekin onenerako bidea: hautatu ginaren araberako gehigarriak, zanpatu usainak lokabetzeko motrailuan eta erantsi ginebrari, bertan utzi ordu laurden batez eta iragazi; bota gin hori kopan izotzetara, gehitu tonika ura bere txinparta ez galtzeko eran eta, ezkontza bat da, erabilitako horien aleren batzuekin edertu eta apaindu kopa.
Erromeroa erabili. Aje gogorrenean ere gertatuak gogoratzen lagunduko dizu; izan ere erromeroa usaintzeak memoria pizten du. Beste Europa batzuetan ezkontzetan maitea gogoratzeko eta fideltasunari eusten laguntzeko nobioek adaxkatxoa zeramaten beti eta baita hil ondoren ere gogoratzeko. Dzanga-dzanga.
Lursailaren jabeak hitzarmena sinatu du Lurgaia Fundazioarekin eta Sagarrak talde ekologistak deialdia zabaldu du landaketara batzeko. Zaraobe Institutuko ikasleak asteartean aritu ziren zuhaitzak landatzen.
Itsason (Gipuzkoa) elkarren ondoan dauden bi baserri dira Urteaga eta Urkulegi, duela zenbait urte elkartu eta proiektu bateratua martxan jarri zutenak. “Bi baserriak elkartu eta ekoizpen proiektua abiatu genuen, eta 2011tik dedikazio osoarekin ari naiz honetan”,... [+]
Sudurrak egia dio. Zaila da sudurra engainatzea. Usaimena saihestea ezinezkoa da. Sudurretik garunerako lotura bidearen ikerketa zirraragarria, liluragarria, zoragarria da makina bat ikerlarirentzat. Usainaren eta memoriaren arteko zubia azkarrena ez bada, bizkorrenetakoa bai... [+]
Duela 180 milioi urte Pangea kontinentea zatitu zenerako ikasia zuen aingirak Thetis itsasoa zeharkatzen. Ordudanik kontinenteak mugituz joan dira, eta aingira espezieak ezberdinduz. Jatorrizko arbaso beretik bereizi diren 20 aingira espezieen artean, gurea da, ibai-aingira edo... [+]
Oporlekuekin soilik lotuko dituzte askok Balear Uharteak, baina agroekologiaren eta kontsumoaren bueltan mugimendu bizia dute Mallorca irlan: Associació de Varietats Locals de Mallorca (tokiko hazi barietateen elkartea) da horren adibide. Abenduaren hasieran, elkarte... [+]
Muturreko lehorte eta euriteak normaltasun berria bilakatu zaizkigu. Areagotzen dituzten kalte ekonomiko eta ekosistemikoen artean, laborantzak pairaturikoak ez dira txikienak. Bereziki, lehorte garaietan zaluegi idortzen diren edota eurite handietan ur guzia xurgatu ezin duten... [+]
Kolore morez margotu dut urteko lehen hilabetea, sormena, irudimena, jakintza eta espiritualitatearen kolorez.
Lagun txiletar batek bere herriko istorio bat kontatu dit, eta ahoa bete inplante utzi nau. Han “quintral” esaten dioten landare batena da, Tristerix corimbosus. Txile eta Argentina hegoaldeko baso epeletan bizi da, eta gure lurralde epeletan hazten den mihuraren... [+]
Urteak daramatza martxan Ipar Euskal Herrian Trebatu elkarteak, laborantzan proiektua abiatu nahi duten pertsonek aurrez trebatzeko aukera izan dezaten. Ipar Euskal Herriko proiektua eredutzat hartuta eta ideia berari tiraka, Gipuzkoan ere izen bereko elkartea sortu dute aurten... [+]
Koloretsuak, distiratsuak, forma xelebre bezain ederrekoak diren heinean, nudibrankioek beste planeta batetik iritsitako izakiak dirudite. Itsas hondoko izaki biluzi hauek 1980ko hamarkadako gandorretako kolore biziak eta Parisko joskintzako izen handien moda arkitektonikoa... [+]
The Guardian egunkariak Épernayn (Frantzia) txanpain-industrian aritzen diren migratzaileen egoera aztertu du. Ikerketak agerian utzi ditu luxuzko xanpaina-marken mahastietan lan egiten dutenen baldintza prekarioak eta legez kanpokoak.
Gero eta nekazaritzako test gune gehiago ditugu inguruan, hau da, nork bere proiektua martxan jarri aurretik nekazaritzan eta abeltzaintzan trebatzeko guneak. Nafarroako Zunbeltz espazioa eta Gipuzkoako eta Ipar Euskal Herriko Trebatu dira horietako zenbait adibide, gurean... [+]
Ugaztun hitza entzutean, askotan burura etortzen zaizkigun lehen ordezkariak tamaina handienekoak izan ohi dira: hartza, otsoa, oreina… Batzuetan etxekotutako katua edo txakurra dira agertzen lehenak, edo urruneko lehoiak eta elefanteak. Ikusgarritasunak lehia irabazi ohi... [+]
Laster urte guztian izango ditugu malko ilar goxoak (Pisum sativum). Oraindik, ordea, negua eta udaberria dira, ia erabat ilar freskoak jateko sasoia; udaberrian jango ditugun azken ilarrak ereiteko garaia orain hasten da. Eta oraintxe jango ditugu urria aldera erein zirenak.
Palestinarren genozidiorako Israelek erabiltzen duen arma nagusietako bat gosea da. Alde batetik, Gazara elikagaiak sartzeko debekuarekin, eta, bestetik, Palestinako elikadura-burujabetza ezabatuta.