ARGIA.eus

2021eko abenduaren 02a

Geure kulturaz jabetu gaitezen

  • Guk Geuk plataformak kulturaren gaineko gogoetara deitu du bigarrenez. Otsailaren 27an Durangon eginiko topaketan azaldu ziren ideiak ordenatu eta bahetik pasa ondoren, txostena osatu du batzorde eragileak. “Euskal kultur sistema osasuntsuago eta sendoago baten aldeko premiazko neurrien egitasmoa” zehaztera deitu dute ekainaren 12rako.

Garbine Ubeda Goikoetxea @garbineubeda
2014ko ekainaren 03a
Guk Geuk topaketaren irudia.

Kulturak gure herrian bizi duen egoera larriagatik kezkatuta, zenbait eragilek Guk Geuk topaketa antolatu zuten otsailaren 27an, Durangon. Sentsibilitate eta arlo ugaritako 150 lagun batu ziren orduko hartan, gune irekia deritzon metodologian hausnarrean. Nor bere jardunetik mintzatzea eta aurrera begira adostasunera heltzeko bidea bilatzea helburu hartuta, egundoko ideia erauntsia gertatu zen egun beteko jardunaldi hartan, eta hari denari forma ematen hasteko, batzorde eragilea osatu zen, aurrera begirako gidoia landu zezan. Besteak beste, ekarpenak ordenatu eta gaika sailkatu dituzte.

Otsailaren 27ko hartan bezala, ekainaren 12an berriro topaketan biltzea proposatu du batzorde eragileak. Ez da hura bezain irekia izango, aurretik finkatutako gaiez eta nabarmendutako ideia nagusi batzuen inguruan jardun nahiko lukete. Hona hemen puntu batzuk: kulturgintzaren artikulazioa; sortzaileen baldintzak; hezkuntzaren eta kulturaren arteko harremana; azpiegiturak; ikus-entzuleen edo kontsumitzaileen garrantzia; kulturartekotasuna...

Finean, premiazko neurrien egitasmoa zehaztea da helburua, eta horretarako hainbat galderari erantzutea. Esate batera, zelan lortu sortzaileak gizartean duen garrantzia onartzea; nola lortu sorkuntza eta euskal kultura hezkuntzaren bidez landuko direla bermatzea; zelan lortu komunikabideek, batez ere EiTBk kultur edukiei tarte handiagoa eskaintzea...

Parte-hartzaileen iritziak ekainaren 12a baino lehen jaso nahi dituzte (webgunean fitxa bat dago eskuragarri, horretarako), eta egunean bertan, berbagaien eta proposamenen araberako lan taldeak osatuko dira.

Dagoeneko kultur eragile eta sortzaile ugarik erakutsi dio atxikipena topaketari.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal honetan artxibatua: GEUK plataforma

GEUK plataforma kanaletik interesatuko zaizu...
2021-04-25 | Peru Iparragirre
Artistaren Estatutua: zer berri?
Arauak nola moldatu artisten eta kultur langileen lanera, duina izan dadin

Artistaren Estatutua eratzeko sortutako azpibatzordearen txostena onartu zuen 2018an, aho batez, Espainiako Diputatuen Kongresuak. Hamarkadetako eskaerei erantzuten die txostenak, eta abiapuntu garrantzitsua da. Euskal Herriaren hegoaldean ere aspalditik ari dira kultur... [+]


GEUK eta EKKI
Kulturaren ekosistema berrasmatzeko haziak

Zerbait mugitzen ari da. Iaz plazara irten ziren bi egitasmok –sortzaile ugari batu dituen GEUK plataforma eta egile eskubideak kudeatuko dituen EKKI agentzia– urrats berriak iragarri dituzte otsailean. Agenda diferenteak dauzkate, kezkak berriz, antzekoak: nola... [+]


Funtsean, zer behar du Euskal Herriko kulturgintzak?

“Premiazko neurriak” hartzeko eskatu dio GEUK plataformak Kulturaren Euskal Kontseiluari, “kulturaren ekosistemaren endekatze progresiboari” aurre egiteko asmoz.


2014-06-29 | Myriam Garzia
GUK GEURE KULTURAZ
Neurriak eta erabakiak hartzeko unea

Euskal Herriko kultur komunitateak, kulturak bizi duen gainbeheragatik kezkatuta, neurriak eta erabakiak hartzeko unea heldu dela uste du. Otsailean lehen bilera egin ostean, ekainaren 12an elkartu ziren berriro sortzaileak, kudeatzaileak, eragileak eta beste, Guk Geure... [+]


Guk gEUre Kulturaz
Kulturaren ekosistema egituratu dadin, oinarri bila

Kulturaren egoeraz eta etorkizunaz kezkaturik, otsailaren 27an egun beteko jardunaldian parte hartzeko deialdi zabala egin zuten zenbait eragilek, tartean, Ahotsenea, Eskena edo Kulturalive zeudela. Sentsibilitate eta arlo guztiak elkartzeaz gainera,
nor bere jardunetik... [+]


Irakurrienak
Azken albisteak
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude