Getxoko HAPOari jarritako helegiteen erantzunak non dauden galdetu dute dozenaka auzokidek

  • Getxoko hainbat herritarrek ia 2.000 helegite aurkeztu zituzten orain dela lau hilabete Udalak aurkeztutako HAPOa egokitzeko. Ordutik, baina, gobernu-taldearen erantzunik jaso ez dutela deitoratu dute eta, horregatik, dozenaka auzokide Udalaren Hirigintza zerbitzua hartzen duen eraikinera gerturatu ziren, erantzunen berri izatera. Berririk izan ez zutenez, iragarri dute helburu bera izango duen elkarretaratzea egingo dute bihar, barikuan, San Nikolas plazan, arrastiko 19:00etan.

Adi Hapo! plataformako kideek egindako elkarretaratzea. © ADI HAPO

2023ko maiatzaren 26an - 07:43
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Adi HAPO! plataformako hainbat kidek protesta egin zuten atzo, eguaztenean, Getxoko Udalaren Hirigintza zerbitzua hartzen duen eraikinean hirigintza-planari jarritako ia 2.000 helegiteen inguruko erantzunik jaso ez dutela salatzeko. Ekintzaileek gogoratu dutenez, ia lau hilabete igaro dira gai horrek sortzen dituen "beldur eta kezkak" erakusten duten helegiteak aurkeztu zituztenetik. Ordutik, ekintzaileek jakinarazi dute bilera bat eskatu ziotela gobernu-taldeari (EAJ eta PSE-EE), "baina ez digute erantzun ere egin".

Hori dela eta, atzo, protesta egin zuten helegiteen inguruko informazioa jasotzeko asmoz. "Zergatik Udalak ez du oraindik bat bera ere erantzun?", galdetu dute plataformakoek. Era berean, azaldu dute jakin gurako luketela ea plana aldatzeko asmorik dagoen, "auzokideen kezkei kasu eginez", edo planagar aurrera jarraituko duten.

Hala, atzoko protesta egiteaz gainera, bihar, barikuan, elkarretaratze bat egingo dute Algortako San Nikolas plazan, 19:00etan: "Zeren zain dago Getxoko Udala helegiteei erantzuteko? Ez al ditu hauteskundeen aurretik herritarren zalantza, kexa eta proposamenak erantzun nahi? Zergatik ez du 3.000 pertsonako manifestazio bat antolatu zuen elkartearen bilera proposamena erantzun?".


Hirigintza kanalean gehiago
2026ko martxoaren 4
Lurraldea eta arkitektura
Denise Scott Brown

2026ko otsailaren 4
Lurraldea eta arkitektura
Kexak

2025eko azaroaren 5
Lurraldea eta arkitektura
Aukera bat da

2025eko urriaren 8
Lurraldea eta arkitektura
Argiztapena

2025eko abuztuaren 19
Auzo ibilbideak (III)
Txantrea: konfliktiboa, eta zer!

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.