Ohiko astelehena zen hura. Arratsaldeko zortzietan tramankuluak prestatu eta ahalak eta leherrak egiteko gogo handirik ez daukazun horietakoa.
Hotzaren etorrera eragozteko babestuta, autotik jaitsi eta han zeuden, larru gastatuaren atzetik ilunpetan zebilen itzal multzo bat. Izukaitz hotzaren aurrean, futbolean ari ziren lurralde ezezagun batean, jaioterritik oso urrun.
Sufrimenduaren izugarrikeriatik abstraitzeko gaitasun hori ikusten duzunean zerbait hausten da zure barnean. Haurrak dira, azken batean; anaien arteko arrakalak areagotuko dituen gerrako erbesteratuak. Makina bat errugabe garbituko dituen buruzagien arteko lehia interesatu baten seme-alabak dira.
Distantziakidetasuna alde batera utzita, bakarrik satrapa batek bidaliko lituzke bere herritarrak heriotza segurua dirudien horretara. Sobietar herrien arteko loturak ehorzteko milaka gorpu. Vladimir Putin, munduaren alde honetako doilor ezaguna, eta Volodomir Zelenski, amaitzetik urrun dagoen borroka honen sustatzaileak.
"Suminduarena egiten dugu haur kurdu baten gorpua ikustean, ondoren gure etxeetako ateak alderik alde ixteko"
Zelenski, aitzitik, Mendebaldeko martiri berria bataiatu dute. Bai, iritzi publikoaren baitan ezarritako propaganda belizista elikatu eta, aldi berean, lotsarik gabe bere herriarenganako atsekabea lau haizeetara aldarrikatzen duen gobernaria. Ziur aski nire aurrean dibertitzen ziren umeei ez die bere denboraren segundo bat bera ere eskainiko.
Ogibidean, gogorra egiten zait egunero argitaratzen den titulu kopuru ikaragarria irenstea. Asko errepikatu egiten da "inbasio" hitza, Ukrainaren eta Errusiaren arteko guda 2014an piztu zen arren, eskuin muturraren matxinadak Euromaidana eragin zuenean. Arkume-larruz jantzitako neonazismoa, finean, Indar Armatuen barruan kamuflatuta bizi dena. Donbassen ongi ezagutzen dituzte talde paramilitar horiek eta Kieveko Gobernuaren erasoen berri eman dezakete. Kontakizunaren garrantziaren ondorioa da; protagonista ugari baztertu dituen istorioaren zama.
Mendebaldeko gizartearen paternalismoa nazkagarria da. Ahoa betetzen zaigu Errusia kritikatzeko orduan, baina beste aldera begiratzen dugu NATOk eta Estatu Batuek lur-globoaren luze-zabalean burututako krimenak salatzerakoan. Zer pentsatuko du siriar gazte batek Europak errefuxiatu ukrainarrak beso zabalik hartzen dituela ikusten duenean? Batasunak zuriak eta ilehoriak ez izateagatik abandonatu zituen. Arrazakeria bere gorenean.
Hedabideek mezu higuingarriekin osatzen dituzte beren azalak, armetan eta mugetan interesik ez duten pertsonak akabatuko dituen liskarra bultzatuz. Banderatxoa jartzen dute, keinu huts horrek nolabaiteko lasaitasun morala emango diela sinetsaraziz.
Munduko gerra bakarra al da? Yemen, Etiopia, Palestina, Afganistan... erosotasunetik, suminduarena egiten dugu haur kurdu baten gorpua ikustean, ondoren gure etxeetako ateak alderik alde ixteko. Hipokritak gara, sekula ez baikara arriskutik nahikoa hurbil egongo.
Arabiarrak, eslaviarrak, ekialdetarrak... inork ez du merezi karga hori bizkarrean eramatea.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Setioa hausteko Palestinara janaria zeramaten aktibista batzuk atxilotuta jarraitzen duten bitartean, honako gogoeta hau:
Bigarren Mundu Gerra hasi aurretik, Hitlerrek beste herrialde batzuetako lurrak konkistatu bazituen ere, Mendebaldeko potentziek ez zuten ezer egiten... [+]
Gaur bi urte bete dira estatu sionistak Palestinako herriaren aurka martxan zuen genozidioa bizkortzen hasi zenetik. Bi urte, non haurrak, eskolak, ospitaleak eta ametsak bonben jomugan egon diren, munduaren isiltasunak krimen horiek estali dituen bitartean.
100 urte pasatxo... [+]
Gazako genozidioak presioa areagotu du entitate sionistaren kontra arlo askotan, eta sionisten konplizeetara ere heldu da. Shapir enpresa israeldarraren eskutik CAF Jerusalemgo tranbiaren proiektuan sartzea salatu du hasieratik BDZ mugimenduak. Sei urte pasatu dira jada. Gazako... [+]
Asilo-leku sakratua Erdi Aroko lege bat zen, zeinaren bitartez justizia atzetik zituztenek elizaren eta monasterioen babesari hel ziezaieketen. Akaso, bi mila urtetan ongia egin zuten apurra. Eta, jakina, ahal bezain azkar, lege hura desegitera jo zuten, desagertu zen arte. A ze... [+]
Bilboko Udalak iragarri du Lancor-Elgorriaga eta Consonni pabiloiak berehala eraitsiko dituela, eta segidan, Udalbatzan aurkeztu du lan horiek bizkortzeko proposamena, kontuan hartu gabe 80 pertsona inguru bizi direla bertan baldintza negargarrietan: euren ondasun urriak... [+]
Palestinan gertatzen ari dena ikaragarria dela erraten du jende orok karrikan barna, “Onartezina da! Genozidioa da!” bilakatu dira azken aldiko entzunenak. Egoera salatzeko elkarretaratzea egin, ordea, eta bidegabekeria dela pentsatzen duten hamar horietatik lau... [+]
Eusko Jaurlaritzak "Eskola inklusibo, ekitatibo eta kalitatezkoaren aldeko mahai" berria osatu duten gizarte-eragileei Euskadiko eskola-segregazioaren hasierako diagnostikoa eta erantzuna izeneko txostena banatu die, eztabaidatu eta adostasunak lortzeko. Debateak, beraz,... [+]
Udan zehar, mobilizazio sozial handia izan da eta herritarren plataformak sortu dira Lizarraldean biometanizazio-plantak direla eta: Viana, Lodosa, Los Arcos, Mendabia... Horietan guztietan erraz identifika daitezke gako berberak: 1/ Nafarroako Aldizkari Ofizialean proiektuak... [+]
Abuztua da. Iratxen bildu gara Jurramendi igotzeko. Gudarienetik baino, gurutzeen bidetik (via crucis) ekiteko gomendatu digute. Berbagai, Gazako egoera. Israelek, genozidioa gauzatzeaz gain, horren kontaketa ere isilarazi nahi du: ia 300 kazetari erail ditu, Al Jazeerako Anas... [+]
Pasa den asteburuaren atarian, eta, oraingoan bai, hainbat hedabidetan Bernedoko udalekuetan gertatutakoa (Dutxa hotz bat denontzat) masiboki hedatu ostean, iritsi zen hezitzaileen adierazpena. Bertan, beraien “oinarri ideologikoak argitzea” eta “egiteko moduen... [+]
Euskal Udalekuetan egondako haur eta gazteen guraso edo/eta tutore legal gisa, babes osoa adierazi nahi dizuegu Bernedoko begiraleoi. Guztiz gaitzesten ditugu hezitzaileak jasaten ari zareten jazarpena eta sare sozialen bidez, publikoki zein maila pribatuan, egin zaizkizuen... [+]
Gure alaba nagusia Euskal Udalekuetara joan zen lehen aldian, 2019an, eraldatuta itzuli zen. 15 egunetan hazi egin zen, eta ez fisikoki bakarrik; arrunt pozik zetorren, hunkituta eta bere abenturak kontatzeko gogo handiz; ezin genion jarraitu, horren azkar hitz egiten zuen... [+]
Gauza garrantzitsu asko gertatzen ari dira Palestinan, Euskal Herrian eta munduan. Espantu israeldarraren aurrean Euskal Herrian inteligentzia kolektiboa martxan dago, inoiz baino indartsuago. Jende ezberdin asko, toki ezberdin askotan, gauza ezberdin asko egiten ari da... [+]
Palestinan gertatzen ari diren gizadiaren aurkako krimenak “berariaz gaitzesten ez dituzten” Israelgo erakundeekin harremanik ez izateko 2024ko apirilean EHUko Gobernu Kontseiluak hartu zuen konpromisoaz gain, beste urrats bat eman du euskal unibertsitate publikoak... [+]
Aurtengo uda garaian 46 gradutara iritsi da tenperatura Espainia eta Portugaleko leku batzuetan. Europako beste leku batzuetan ere 40tik gorako tenperaturak izan dituzte, baita Euskal Herrian ere. Iaz baino tenperatura altuagoak izan ditugu eta aspalditxo izan ditugun handienak... [+]