Gdeim Izikeko 22 preso sahararren askatasuna aldarrikatuko dute ostiralean Bilbon

  • Marokok 22 sahararri ezarritako lau urte eta bizi osora arteko kartzela zigorrak salatuko dituzte eta presoen berehalako askatasuna aldarrikatuko dute Marokoko kontsulatuaren aurrean.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko uztailaren 27an - 17:30

Uztailaren 28an ostirala, Gdeim Izikeko saharar presoen askatasuna aldarrikatuko dute Marokoko kontsulatuaren aurrean elkarretaratuz. Askatasuna saharar preso politikoentzako lelopean Marokoko Saleko Helegite Auzitegiak lau urtetik bizi osora arteko ezarritako kartzela zigorrak salatuko dute. Elkarretaratzea 12:00etan egingo dute Errekalde Aldapa kaleko 27. zenbakian.

Gdeim Izikeko auziperatuak

Gdeim Izikeko presoak zazpi urte daramatzate kartzelan, 2011tik, eta auzitegi militar batean epaituak izan ostean, bide zibiletik epaitu zituzten berriz joan den astean. Zortzi laguni bizi guztirako kartzela zigorra ezarri zieten, hiruri 30 urteko kartzela zigorra, bosti 25 urtekoa, eta beste hiruri 20koa.

Gdeim Izik kanpalekua eraitsi zutenean, 2010eko azaroan, 11 poliziaren heriotzaren erantzuletzat jo dituzte, egile edo konplize gisa, zehaztu gabe nork hil duen nor, hala nola indar publikoei eraso egiteaz eta hilotzak mutilatzeaz.

Albiste hau Bilboko Uriolak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Mendebaldeko Sahara
2024-03-24 | Reyes Ilintxeta
Kristina Berasain. Sahararekin kateatuta
"Palestinakoa ikusita, zer egingo du orain Marokok Sahararekin?"

Arnas luzeko kazetaritza maite du Kristina Berasainek. Kazetaritza pausatua. Haimaz haima ibili da sahararrekin hizketan, kontakizunak eta testigantzak bilduz, gero horiek guztiak liburu eder batean harilkatzeko. Pasioz eta pazientziaz, ia 50 urte erresistentzian daraman saharar... [+]


2023-12-22 | Euskal Irratiak
Saharari buruzko euskarazko lehen kazetaritza kronika idatzi du Kristina Berasainek

Sahara, herri bat erresistentzian liburua argitaratu du Kristina Berasainek. Urte luzez jarraitu du Mendebaldeko Saharako gatazka, 2005ean BERRIA egunkariko kazetari gisa lurralde okupatuetara lehen aldiz bidaia egin zuenetik.


'Saharari kantari' diskoaren kontzertu solidarioa egingo dute Donostian

Mendebaldeko Sahararen alde egingo dute kontzertua hilaren 22an, Kursaalean. Bertan izango dira Oreka TX, Eñaut Elorrieta, Mikel Urdangarin, edo Minatu Embarek, Nayat Hosseinek eta Hayuh Ramsik artista sahararrak, besteak beste. Sahararrak gerran daudela ez dela ahaztu... [+]


Palestinan bezala Mendebaldeko Saharan ere, okupatzailea beti espoliatzaile

Mendebaldeko Saharako Smara hirian urriaren 29an jaurtigaiekin izandako eraso ezezagun batek gorenean jarri du Fronte Polisarioaren eta Marokoko armadaren arteko gerra. Gaza bezala, harresi luze batez inguratuta dago herrialde osoa, eta Israelek palestinarrekin egin bezala,... [+]


2023-07-19 | Leire Artola Arin
Israelgo Gobernuak formalki onartu dio Marokori Mendebaldeko Sahara euren menpe dagoela

Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak gutun bat bidali dio Marokoko Mohamed VI.a erregeari, "harremanak sendotzeko" pausoa emateko. Astelehenean baieztatu du asmoa dutela okupatutako Mendebaldeko Saharako Dakhla hirian kontsulatua irekitzeko.


Eguneraketa berriak daude