Gaur 83 urte fusilatu zuten Osasunaren fundatzaile Eladio Zilbeti

  • Urtarrilaren 17an, duela 83 urte, fusilatu zuten Eladio Zilbeti, Osasunaren fundatzaileetako bat. 1920an, Osasunaren sorreran parte hartu zuen, eta berea izan zen taldeari euskarazko izen hori jartzearen ideia. Aurretik, Osasuna osatu zuten bi taldeetako kidea izan zen, bai Iruña Football Clubekoa, baita Sportivakoa ere.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2020ko urtarrilaren 17an - 12:38
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Nafarroako Oroimen Historikoaren Ondare Dokumentalaren arabera, 1936ko abenduaren 21ean atxilotua izan zela irakur daiteke. 42 urte zituen eta Joakina Sanchez Cayuelarekin ezkonduta zegoen. Etxauri inguruko bide bazter batean hil zuten. Fusilamenduaren aitzakia "mugimenduaren aurka" egotea izan zen. Zilbeti EAE-ANV alderdiko kide eta sustatzailea zen.

Iruñeko Udalak 2017ko irailaren 16an, Osasunzaleen egunaren barruan, kale bat eta omenaldia eskaini zion Sadar auzoan. 1937ko urtarrilaren 16an frankistek Etxauri inguruan fusilatu zuten.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Oroimen historikoa
2025eko azaroaren 26
Garbiketa

Eguneraketa berriak daude