Bilbo-Bordele interkonexio elektrikoak kontrakotasunak eragin ditu Pirinioz bi aldeetan

  • Interkonexio elektriko erraldoia eraiki nahi dute espainiar eta frantses gobernuek, Bordele eta Bilbo artean. Proiektuak, ordea, kontrako iritziak eragin ditu, eta mobilizazioak biderkatu dira Bizkaian eta Landetan. Interkonexio egitasmoak 400 kilometroko luzera izanen du, lurpean eta itsaspean, 400.000 volteko gaitasunarekin.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2023ko irailaren 14an - 08:30
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Horren bidez, bi estatuen arteko energia trukaketak erraztu nahi dituzte. Frantziak energia nuklearra salduko dio Espainiari, eta energia berriztagarriak Espainiak Frantziari. Eraikuntza baimenak bidean dira, eta lanak urrian hasiko direla pentsatzen da 3.100 milioi euroko aitzinkontuarekin. Proiektuak ingurumenari eraginen dizkion kalteez ohartarazteko plataforma bat sortu dute Gatika (Bizkaia) herrian, eta Ipar Euskal Herritik ere CADE kolektiboak hurbiletik segituko du afera.

 


Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...