Urko Saenz de Buruaga
Giza zientzia eta komunikazioan lizentziatuta, elikagaien zientifiko eta teknologora birziklatuta. Erortzear zegoen bere aiton-amonen basetxea berpiztu nahi zuen hiriko haurra naiz oraindik. Elikagaien ekoizpena, segurtasuna eta kalitateari buruzko gaurkotasuna aztertzen dut, begi bat industrian eta bestea atzealdeko baratzean jarrita.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- maialen(e)k Nola baretu txileak eragiten duen azkurea? bidalketan
- maider(e)k Elikadura burujabetzaz dokumental euskaldun batean bidalketan
- Urko Sáenz de Buruaga(e)k Haurren desnutrizioari buruzko hitzaldia Gasteizen bidalketan
- maialen(e)k Haurren desnutrizioari buruzko hitzaldia Gasteizen bidalketan
- Ekintza guztiak Sorginen Baratzaren agendan daude | Sorginen baratza(e)k Egutegia bidalketan
Landa inguruneko ekintzaileei laguntzeko jardunaldia
Atalak: Ekintzaileak
Landa ingurunean enpresa proiekturen bat garatzeko ideia duten ekintzaileei laguntzeko asmoz, HAZIk, Eusko Jaurlaritzaren Landa eta itsas ingurunearen garapenerako Korporazioak, jardunaldi bana antolatu ditu Zigoitian (Araba), Gatikan (Bizkaia) eta Abaltzisketan (Gipuzkoa).
“ElkarEKIN pausoz pauso… laguntzeko prest gaituzu” lelopean antolatutako jardunaldia “enpresa munduaren errealitatea hurbiletik ezagutzen eta ekintzaileek landa ingurunean eskura dituzten tresnak ezagutzen saituko da”. “Ekintzaile izatera animatzeko jardunaldi praktikoa eta parte-hartzailea” bezala definitu dute ekimena, eta bere helburuen artean beste proiektu eta beste ekintzaileekin sinergiak eta aliantzak sortzea omen dago.
Jardunaldiaren aurkezpenari erreparatuz, nahiko metodologia irekia erabiliko dela ematen du, networkingean, partehartzaileen zalantza eta proposamenetan edo eskarmentuko beste ekintzaileen azalpenetan oinarrituko baita.
Goizetik arratsalderarte luzatuko da honako toki eta data hauetan:
Izena emateko, formulario hau bete behar da.