Gasteizko ‘Korre 127’ eraikina hutsarazi du Udaltzaingoak hainbat lagun zaurituz

  • Blokeak hamar urte zeramatzan hutsik baina abuztuan okupatu zuten: abenduaren 14an egin behar zuten inaugurazioa. Eraikinaren jabe Ensanche 21ek, ate irekien berri izan ostean, salaketa jarri du epaitegietan eta desalojatzeko agindua eman du epaileak. Udaltzaingoak hainbat gazte zauritu ditu.

Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko abenduaren 15ean - 09:02
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Iragarri bezala, abenduaren 14an inauguratu behar zuten Gasteizko ‘Korre 127’ bloke okupatua. Ekitaldi sorpresa bat zuten bizilagunek eraikinean prest, merienda eta hainbat kolektiboen edo norbanakoen esposaketekin batera. 

Baina inaugurazioaren orduan, Udaltzaingoa agertu da bloke azpira, desalojo aginduarekin. Ensanche 21 elkarteak, ate irekien berri izaterakoan, salaketa bat jarri du aste honetan Gasteizko epaitegietan. Epaileak, orduan, “arriskua” aitzaki, blokea behin-behinean desalojatzeko agindua eman du. Gazteei eraikinetik jaisteko esan diete poliziek, baina hauek ukatu dira. Agindua ikusi ostean, bloketik atera dira: 24 ordu baino gutxiago dituzte objektu guztiak ateratzeko.

 

 

 

Argazki oina

 

 

 

Orduek aurrera egin ahala, gero eta gazte gehiago hurbildu dira bloke okupatuko bizilagunei babesa ematera. Poliziei dagokienez, Udaltzaingoa egon da hasieran, baina 21:00ak aldera Ertzaintza agertu da. Gutxienez, zauritu bat dago -hatzamarra apurtu omen diote- eta poliziak gogor oldartu dira kaleko gazteen aurka. Borra bat ere hautsi dute gazte bat kolpatu dutenean.

Hilabeteetako lanak

Orain dela lau hilabete Gazte Emantzipaziorako Sarea (GES) kolektiboak ‘Korre’ kaleko 127.blokea okupatu zuen. Abuztutik gaur egun arte, etxe honetako kideak lanean ibili dira etxea txukuntzen eta baldintza onetan jartzen.

Blokeak hamar urte zeramatzan hutsik. Izan ere, 2008. urtean, ARICH (Agencia de Revitalizacion Integral del Casco Historico) enpresa sortu eta etxebizitza honen tankerako blokeak kudeatzen hasi zen. Hala ere, nahaspila  urbanistiko ugari sortu zituen enpresa honek, eta egun, zorrak kitatu gabe ditu oraindik.

Etxebizitza honen desjabetze prozesua ulertzeko luze jo behar dugu atzera. ARICH enpresak, tutoretzapeko apartamentu batzuk sortu nahi zituen, baina ez zen inolako mugimendurik egon. Ezarritako datak igarota, proiektu honen eskumena Ensanche 21en eskuetara igaro zen eta 2012. urtean, arrazoi ekonomikoengatik, kudeaketa bertan behera geratu zen.

 

 

Albiste hau Hala Bedi irratiak argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Okupazioa
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!