Gasteizko etxegabeentzako zentroa itxi du udalak, isilpean eta agindutako ordezko proiekturik gabe

  • Uztailaren 15ean itxi du udalak zentroa, bertan geratzen ziren 20 etxegabe ingururi ordu bete lehenago jakinarazita. Erabiltzaileak errekurtso ezberdinetara bideratu dituzte azken asteetan, eta batzuk euren kabuz alde egin dute, aterabide bat itxoiteaz nekatuta. Udalak eta Gurutze Gorriak “inklusioa” ahalbidetuko zuten “plan” pertsonalizatuak agindu zituzten Lakuako etxegabeentzako. ARGIArekin hitz egin duten erabiltzaileek salatu dute ez dutela hitz emandakoa bete.


2020ko uztailaren 17an - 13:46
Gasteizko Udaleko eta Gurutze Gorriko arduradunek Lakuako frontoia bisitatu zuten maiatzean, Gorka Urtaran alkatea buru. Argazkia: vitoria-gasteiz.org.

Martxoan Espainiako Gobernuak konfinamendua ezarri zuenean etxerik gabeko gasteiztarrentzako zentroa ireki zuen Gasteizko Udalak, lehenbizi Pio Baroja ikastetxean eta ondoren Lakuako frontoian. Bataz beste 50 lagun inguru hartu dituen frontoiak ateak itxi ditu uztailaren 15ean. Azken asteetan eta itxiera eguna bitarte zentroko erabiltzaileak errekurtso ezberdinetara bidali dituzte udalak eta Gurutze Gorriak –errekurtsoa munizipala da, baina Gurutze Gorriak kudeatu du–. Udalak ez du itxieraren berri eman, eta ARGIAk erabiltzaileen bidez ezagutu ditu itxiera eta azken asteetako gertaerak.

Sei pertsona Ibaiondoko aparthotel batera bidali dituzte, apartamentuetan binaka banatuta. Zortzi-hamar lagun inguru udalaren ohiko larrialditarako zerbitzuetan daude: Aterpean eta Harrera Sozialerako Udal Zentroan (HSUZ). Hamar Gasteizko aldirietan kokatuta dagoen Ibaia kanpinera eraman zituzten aste parea dela, hiru bungalowetan banatuta. Itxieraren egunean bertan hamasei erabiltzaile Prado kaleko eraikin batera igorri zituzten. Espazioko lau gelak launaka konpartitzen dituzte bertan, literetan lo eginez. Gehienei esan diete egokitu zaien errekurtsoa sei hilabeterako dela. Ondoren zer gertatuko den, inork ez die azaldu. Zortzi erabiltzaile inguruk zentrotik alde egin dute euren kabuz azken egunetan, ziurgabetasunaz eta heltzen ez zen irteera bat itxoiteaz nekatuta.

"Gehienei esan diete egokitu zaien errekurtsoa sei hilabeterako dela. Ondoren zer gertatuko den, inork ez die azaldu"

“Ez dute hitza bete”

Erabiltzaileen esanetan, Udaleko eta Gurutze Gorriko ordezkariek bi gauza agindu zizkieten Lakuako frontoian bertan egindako bileretan: batetik, zentrotik etxebizitza arruntetara irtengo zirela, kidetasunaren arabera haiek aukeratutako pertsonekin batera eta norbere gela propioarekin; bestetik, etorkizunerako proiektu bat garatuko zutela, inklusioa helburu eta pertsona bakoitzaren beharrak eta ahalak oinarri. Bi promesetako batekin ere ez dutela konplitu salatu dute erabiltzaileek.

Apenas dago errekurtso berrietan gela propioa duen gasteiztarrik, eta inork ez du nora edo norekin joan hautatzerik edo proposatzerik. Oro har, egun bateko denbora tarteaz jakinarazi zaie Lakuako zentrotik irtengo zirela, kasu batzuetan nora zihoazen ere azaldu gabe. Iragan astean, zentroa aste honetako asteazkenean (15ean) itxiko zela esan zitzaien oraindik bertan jarraitzen zuten 20 erabiltzaile ingururi. Aste honen hasieran oraindik ez zekiten zein zen gizarte zerbitzuen edo Gurutze Gorriaren asmoa. Astearterako deitu zuten bilera informatiboa bertan behera utzi zuten arduradunek ordu batzuk lehenago, inongo azalpenik eman gabe. Hurrengo egunean, asteazkena, ordu bateko tarteaz jakinarazi zieten beren gauzak jaso behar zituztela zentroa itxi egingo zutelako, eta nora bideratuko zuten pertsona bakoitza. Etorkizunerako birgizarteratze plan pertsonalizatuen berririk ez du inork.

"Ordu bateko tarteaz jakinarazi zieten beren gauzak jaso behar zituztela zentroa itxi egingo zutelako, eta nora bideratuko zuten pertsona bakoitza"

Asken asteetan Lakuako zentroko bizigiroak okerrera egin duela adierazi diote erabiltzaileek ARGIAri. Gurutze Gorriaren langile eta boluntario kopuruak behera egin du, eta aurreko hilabeteetan zentro barruan antolatzen zituzten jarduerak desagertu dira. Informaziorik gabe, egun batetik bestera kideak tantaka beste errekurtso batzuetara bidaltzen zituztela ikusirik, etorkizun hurbilarekiko ziurgabetasun erabatekoan, urduritasunak eta tentsioak gora egin du. “Atsekabea, tentsioa, isiltasuna”, deskribatu du erabiltzaileetako batek frontoiko giroa. Langile eta boluntario askoren artean ere gertatzen ari zenarekiko kezka, inpotentzia edo haserrea nabarmenak zirela dio.

Udalaren promesak

Erabiltzaileek aipatutako promesa horiek publikoki egin dituzte udaleko eta Gurutze Gorriko arduradunek hilabeteotan. Gizarte Politiken saileko buru Jon Armentia zinegotziak hainbatetan errepikatu du konfinamendu garaian “ez dugu inor atzean utziko” leloa, bazterkeria egoerei buruz. Maiatzaren 8an Gasteizko Udaleko eta Arabako Gurutze Gorriko arduradunek Lakuako zentroa bisitatu zuten. “Egunotan bizi dugun krisian inor ez atzean uztea posible da, besteak beste, erakunde, pertsona partikular eta Gurutze Gorria bezalako entitateei esker, barruan duten onena ematen ari baitira. Hor ikusten da nola ulertzen dugun elkartasuna Gasteizen, laguntza beharrean direnei betiere onena ematen dien hiri honetan”, adierazi zuen alkateak. Armentiak lehentasuna “kolektibo ahulenak eta zaurgarrienak artatzea” zela adierazi zuen, eta horregatik ari zirela “pertsona horiei egoera honetatik irteten lagunduko dien gizarte-armarri handi eta sendo bat” eraikitzen. Lakuako zentroa “pertsona horien egoera guztiak eta bakoitza aztertu, eta bakoitzarentzako irtenbide egokiena definitu arte” ez zela itxiko gaineratu zuen.

Ekainaren 9an udalak eta Gurutze Gorriak prentsaurrekoa egin zuten, Lakuako etxegabeentzako “prestatzen ari diren plana” aurkezteko. “Pertsona horiei etorkizun bat eskaintzeko lanean ari gara, kaletik ateratzeko, inklusioa ahalbidetuko duen laguntza emanez”, adierazi zuen Armentiak, besteak beste.

"Itxieraren inongo jakinarazpen ofizialik gabe desagertu da Lakuako etxegabeentzako zentroa. Uztailaren 17an idatzia argitaratu zuten zentroko etxegabeek. Konfinamendua amaitzean “berriz ere mespretxura eta ahanzturara” ez kondenatzea eta aukera bat ematea eskatu zuten. Orduko deiak gaurkotasun osoa du"

Promesak prentsaurrekoetan, itxierak ezkutuan

Zentroa itxi dute, baina agindutako planaren berririk ez du inork, gaur gaurkoz. Pentsatzekoa da ez dagoela proiekturik, “prestatzen ari zen” plan batek prentsaurrekoa merezi bazuen, behintzat beste horrenbeste mereziko bailuke plan zehaztu batek. Aldiz, itxieraren inongo jakinarazpen ofizialik gabe desagertu da Lakuako etxegabeentzako zentroa. Uztailaren 17an idatzia argitaratu zuten zentroko etxegabeek. Konfinamendua amaitzean “berriz ere mespretxura eta ahanzturara” ez kondenatzea eta aukera bat ematea eskatu zuten. Orduko deiak gaurkotasun osoa du.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bazterkeria
2025-04-30 | Jone Arruabarrena
Loueila Sid Ahmed Ndiaye:
"Atzerritarren Legearen erreformak asiloari uko egitera behartuko ditu pertsona zaurgarrienak, erregularizatu ahal izateko”

Maiatzaren 20an indarrean sartuko da Espainiako Atzerritarren Legearen erreforma berria. Loueila Sid Ahmed Ndiaye sahararrak (Tinduf, Aljeria, 1990) egunero ikusten du lege horrek pertsona migratzaileen bizitzetan duen eragina. 1999an iritsi zen Kanaria uharteetara Saharatik,... [+]


Iruñeko Paris 365 jantokia
Familia bat, aurrera egiten jarraitzeko

Bazterkeria egoeran dauden pertsonen elikadura beharrei erantzuteko, Paris 365 jantoki solidarioa martxan jarri zuten Iruñean, 2009an. Ordutik, euro baten truke egunero hiru otordu bero ematen dituzte. Urtarrilaren 27an iragarri zuten aurrez aurreko afariak emateari... [+]


Gasteizen, eskaleak soberan daude

Duela aste batzuk, Diputazio kalean, Gasteizko erdigunean, bi gizonek etxerik gabeko pertsona bat bota zuten lo egiten zuen lokalaren kanpoaldeko eskailera-buru txikitik. Bota ez ezik, berehala metalezko baranda bat ere jarri zuten lonjaren aurrean. Lokala luzaroan hutsik egon... [+]


2025-02-26 | Roser Espelt Alba
Trumpen ispilua

Trumpen itzulera pizgarri izan da sendotuz doan eskuin muturreko erreakzionarioen mugimenduarentzat. Izan ere, historikoki, faxismoaren gorakada krisi ekonomikoekin lotuta egon da, baita sistemaren zilegitasun politiko eta ideologikoaren krisiarekin ere. Gaur egun, geldialdi... [+]


Bi futbol taldek planto egin dute irain arrazisten aurrean Bizkaian eta partiduak bertan behera geratu dira

Gaztelueta C -Berango C gazteen futbol partidua bertan behera geratu zen Larunbatean. Jokatzen ari zirela Gaztelueta C taldeko gazte batek aurkariari "beltz zikin madarikatua" deitu zion. Gorengo erregional mailako Otxarkoaga-Iturrigorri partiduan ere... [+]


“Udala legez kanpo ari da errolda ukatzen gasteiztar behartsuenei”

Erroldarik gabe izaterik ez ekimenak Gasteizko Udalaren bi barne dokumentu eman zituen argitara urtarrilaren 30ean. Udalerrian erroldatzeko irizpide murriztaileak jasotzen dira bertan, “bidegabeak eta ilegalak”, eragilearen esanetan, herritar baztertuenen kaltetan... [+]


Mikel Urabaien (Paris 365): “Erakundeek erantzukizuna aldamenekoari pasatzen diote”

Paris 365 jantokiak ez ditu martxora arte aurrez aurreko afariak emango eta erakundeei inplikazioa eskatu die konponbidea lortzeko.

 


ANALISIA
Lanbide eta kriminalizazioaren jatorria

Pobretuak kriminalizatzeko Jaurlaritzaren politika albiste izan da, berriz ere, azaroan. Salaketa anonimorako postontzia sortu du Lanbidek, herritar zintzoek Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen duten herritar potentzialki iruzurtien “jardun irregularren edozein... [+]


Errenta baxua, suizidiorako arrisku faktore
Ikerketen arabera, errenta baxua dutenen pertsonen suizidio-tasa errenta ertaina edo altua dutenen bikoitza da. Nafarroako Osasun Sareak nabarmendu du baldintza sozioekonomikoetan arreta jarri behar dela. 

Haritu: “Familia batzuek sei hilabete daramatzate hotel batean”

Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Harituk Iruñeko Udalak etxegabeentzat eskaintzen dituen baliabideak kritikatu dituzte: "Ogi apurrak dira", adierazi du Martin Zamarbide Harituko kideak. Behin behineko zenbait "aukera" ematen... [+]


2024-04-11 | Irutxuloko Hitza
Donostiako belodromoaren arkupean “hesi lotsagarriak” jarri izana salatu du Harrera Sareak

Donostiako Harrera Sareak belodromoko arkupean oztopoak jartzea salatu du. Zehazki, azken egunotan jarri dituzten hesien aurka egin dute sare sozialetan. Zabaldutako adierazpenetan adierazi dutenez, udala muga horiek jartzen dabil etxerik gabeko donostiarrek bertan lo egin ez... [+]


Manu Agirre. Ume itsuekin akordatzen?
“Gu ez gara Euskal Herri politiko eta instituzionalean bizi”

Kolorea eta argia ez ditu bereizten, ez du itsu ez garenok bezala ikusten, bestela baizik. Ez gaitu ikusten, ez dugu bera ikusten. Itsu gara bata bestearentzat. Hizketan hasi orduko ikusi dugu elkar, haren euskara segiduari gozo segitu diogu, hikarik naturalenean. Berak ekarri... [+]


Unibertsitateko ikasleak, bazterkeria arriskuan dauden haurren bidelagun

Gizarte-bazterkeria arriskuan dauden 10 eta 14 urte arteko haur migratzaileak eta haien mentore izan nahi duten ikasle helduagoak (goi mailako ikasketak egiten ari direnak) elkartzen ditu Urretxindorra proiektuak. Proiektuaren bederatzigarren edizioa abiatu berri da eta 37... [+]


2022-10-17 | Lide Iraola
Galtzak janzteagatik Basauriko sokatira txapelketatik kanpo utzi dutela salatu du emakume batek

Sokatirarako jantzi ofizialei buruzko arauek diote emakumeek gona jantzi behar dutela, eta gizonek prakak. Emakumeak hori amaitzeko eskaera egina zuen, baina aurten ez diote utzi galtzekin lehiatzen. Eztabaida "luze" joango dela erantzun diote.


Eguneraketa berriak daude