'Gasteizen Friday's for Future' asanblada egonkor batean bilakatzailea erabaki dute

  • Martxoaren 15eko mobilizazio arrakastatsuaren ostean, Gasteizen Friday’s for Future asanblada egonkor bat osatzea erabaki dute sustatzaileek. Gasteizko Udaleko ingurumen-politika salatzeko, eraztun berdean bildutako zaborra Udaletxe atarian utzi dute.

Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko apirilaren 09an - 08:53

Aurreko martxoaren 15eko klima-aldaketaren aurkako mobilizazio arrakastatsuaren ostean, Gasteizen Friday’s for Future asanblada egonkor bat osatzea erabaki dute sustatzaileek. Asanblada berri hau aurkezteko asmoz, aurreko apirilaren 6an Eskibel inguruan bildu ziren inguruko baso, erreka eta landetan zegoen zaborra biltzeko.

Astelehenean, ordea, asteburuko ekintza borobildu zuten bildutako zaborra Udaletxeko atean utziz. “Era honetan instituzioek emergentzia klimatikoari aurre egiteko duten erantzukizuna azpimarratu nahi dugu. Benetan katastrofe egoera bat ekidin nahi badugu instituzioek neurri sakonak martxan ipini beharko dituzte eta”, azaldu dute osatu berri den asanblada egonkorretik.

Salatu dutenez, nahiz eta Gasteizko Udaletik behin eta berriz aipatu “Green Capital” hitzak, “azkenengo urteetan ez da ia-ia aurrera egin klima aldaketaren aurkako borrokan“. Adibidez, kasu batzuetan ingurugiroan eragin oso negatiboa duten proiektuak ere ez direla geldiarazi gaitzetsi dute, Subijanako gas putzuak kasu. “Proiektu hau bertan behera geldituko litzateke Udalak ezezkoa emango balio bertako lurrak berkalifikatzeari”.

Hala ere, sustatzaileen ustez, dena ez da negatiboa udal barruan. Bertako hainbat teknikari “lan ederra” egiten dabiltzla uste dute, esate baterako, aurreko ostiralean Gasteizko potentzial fotoboltaikoari buruzko txosten bat aurkeztu zutenek. Universidad Politécnica de Madrideko bi ikertzailek egindako txosten honek azaltzen zuen legez Gasteizko teilatu guztietan eguzki-plakak instalatuko balira, hiriak autosufizientzia energetikoa lortuko lukeela.

“Zergatik Udalak ez du iniziatiba hartu eta energia enpresa publiko bat sortzen plaken instalazioa sortzeko?”, galdetu dute Friday’s for Future Gasteiz ekimenetik. “Aldaketa klimatikoaren aurka hainbat neurri jar daitezke martxan, noski: hondakinak, elikadura, garraioa… Eta Udala bakarrik ez, baizik eta erakunde guztiak barnebiltzen dituzten neurriak”. Zentzu honetan, laster egingo dute publiko neurri zerrenda zabalago bat, beste instituzio batzuk ere interpelatuz.

Albiste hau Hala Bedik argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ingurumena
2024-04-25 | Sustatu
'Mendiurrena': Euskal Mendizale Federazioaren mendeurrena

Maiatzean beteko dira 100 urte Euskal Mendizale Federazioa (EMF) sortu zela, orduan ere oihartzun handia izan zuen eta Elgetan izan zen ekitaldi batean (1924ko maiatzaren 18an). Mendeurren hau ospatuko du EMFk logikoki, eta izen aproposa ere asmatu diote: Mendiurrena.


2024-04-23 | Euskal Irratiak
Indarrak biltzeko eguna antolatu du Erdiz Bizirik-ek Elizondon

Erdizko meategiaren kontrako plataforma herritarrak aldarrikapen eta besta eguna antolatu du joan den larunbatean Elizondon. Heldu diren asteetan epaiketa ukanen dute Magnesitas Navarra enpresaren kontra. Hain zuzen, auziak eraginen dituen gastuei buru egiteko sustengu... [+]


2024-04-22 | Ahotsa.info
Sakanak tren publiko eta sozialaren aldeko apostua egiten du

Manifestazio jendetsua egin dute Altsasun AHTren lanak gelditzea eta gaur egungo trenbidea hobetzea eskatzeko.


Eguneraketa berriak daude