Gasteizek ere planto egin dio LOMCEri

  • Datozen lerroetan, 11 egun hauetan gertatutako laburtzen ahaleginduko naiz; Cristina Uriarte kontseilaria haserretu duen hori hain zuzen ere.


2015eko ekainaren 09an - 12:13

Lehen Hezkuntzako 3.mailako ikasgela batzuk izan ziren aukeratuak proba hau egiteko, baina maiatzaren 28tik ekainaren 8ra zentro ugaritan emandako erantzuna txalotzekoa izan da. Datozen lerroetan, 11 egun hauetan gertatutako laburtzen ahaleginduko naiz; Cristina Uriarte kontseilaria haserretu duen hori hain zuzen ere.

Guztira 8 ikastetxe izan ziren aukeratuak proba egiteko, baina soilik bik egin dute. Maiatzaren 28an eta 29an Arantzabela eta Salburua proba egitera deituak ziren, baina biek egin zioten planto. Ekainaren 2an eta 3an Samaniegok eta Luis Doraok egin behar zuten azterketa, baina hauek ere planto egin zioten. Azkenik, aurrekoak bezalako beste bi ikastetxe publikok, Lopez de Genereñuk eta Migel de Cervantesek ez dute azterketarik egin.

Probara deituak izan ziren Urkide eta Corazonistas-ek hau egitea erabaki dute arrazoi ezezagunengatik. Guztira: zortzitik bik egin dute proba. Txarto, oso txarto, atera zaio jokaldia Hezkuntza sailari.

Zabalganako eskolan egindako prentsaurrekoa, maiatzaren 21ean.

Nola egin planto?

Prozedura lehenago hasi zen, maiatzaren 21ean hain zuzen ere. Zurrumurruak soilik ziren, baina bazirudien hasiera batean Zabalgana ikastetxea aukeratua izango zela azterketa egiteko. Zentro honek, 21ean bertan, prentsaurreko bat eman zuen guraso, irakasle eta ikasleekin. Bertan, LOMCEri planto egiteko jarraitu beharreko prozedura azaldu zuten lau puntutan, eta beste zentroei ere aplikatzeko gonbitea luzatu zieten.

1) Hirugarren mailako guraso guztiekin bilera informatibo bat egin. Bileran bertan, guraso askok euren seme-alabek azterketa ez egiteko baimena sinatzen dute.

2) Gaia eskolako kontseiluan jorratu. Hau da, eskola kontseiluan gurasoen iritziaren alde agertu eta azterketaren aurka egin.

3) Hezkuntza saila abisatu, jakinaren gainean jarri. Aurretik jasotako gurasoen baimenak eta eskola kontseiluko akta ordezkaritzara eraman. Gainera, zuzendariek ISEI – IVEI institutuari (proba prestatu duen institutuari) gutun bat bidaltzen diote jakinarazteko zein den gurasoen asmoa.

4) Planto egiteko eguna prestatu: prentsaurrekoak, mobilizazioak, argazkiak eta beste zentro batzuen elkartasun keinuak izan dira gehien erabili diren ekintzak.

Paradoxikoa dirudien arren, Zabalganako zentroak ez zuen azkenik probarik egin, baina plantoa aurrera eramatea erabaki zuten beste zentro guztiek Zabalganako prozedura jarri zuten martxan. Eta ederto atera zaie, emaitzak ikusi baino ez da egin behar.

Garaipena, aise

Baina hemen, guzti hau aurrera eramateko, bi agente dira protagonistak: familiak bere osotasunean eta guraso elkarteak ezinbestekoak dira plantoa ondo ateratzeko. Bi hauek, ardura guztia bere gain hartu dute. Zentro bakoitzaren tipologiaren arabera aritu dira, eta kasu batzuetan, zuzendaritzaren laguntza oso garrantzitsua izan da informazioa pasatzeko, Samaniegoko zentroan kasu.

Nahiz eta ikasle batzuek ez duten euren gurasoen baimena lortu azterketa ez egiteko, planto egin duten zentroetako ikasle batek ere ez du azterketarik egin. Arrazoia: proba ikasleei pasatzeko ikasle kopuru minimo bat behar da, eta kopuru hori 10 da.

 

ZENTROA IKASLE KOPURUA BAIMENA BAI BAIMENA EZ
Salburua 41 39 2
Arantzabela 50 47 3
Luis Dorao 28 20 8
Samaniego 36 33 3
Cervantes 28 24 4

 

Elkartasuna eta zigorren beldurrik ez

Hasieran aipatu bezala, elkartasuna itzela izan da Gasteizko beste zentro askotan. Ezohiko klaustroak egin dira Toki Eder, Abendaño, Adurtza, Barrutia edota Landazurin, elkartasuna adieraziz manifestu ezberdinen bitartez eta elkarretaratzeak egiten klase aurretik zentro ezberdinetan azterketa burutzekoa zenean. Aipatzekoa da, nola alde zaharrean kokaturik dagoen Ramon Bajo ikastolan ekintza alternatiboak eraman zituzten aurrera guraso, ikasle eta irakasleen artean, LOMCE-ren salaketa auzo guztira zabalduz.

Samaniegoko eta Lopez de Gereñuko langileak batera.

 

Zigorren berririk ez dago eta badirudi ez dela ezer esanguratsua gertatuko. Izan ere, azterketa ez egiteak ez dauka inolako eraginik ikasleen espediente akademikoan. Familiei-eta dagokienez, ezin zaie ezer leporatu eta langileek, irakasleek eta zentroko agente ezberdinek, soilik euren lana bete dute: informazioa familiei helarazi.

Nahiz eta Uriarte haserre agertzen ari den, Gasteizko Gure Hezkuntza plataformak informazio guztia helarazi dio bera burua den sailari, eta bera ere konturatu beharko litzateke gizarte guztiari eragiten dion arazo baten aurrean gaudela, ez soilik zentro edo ikasle jakin batzuei kalte egiten diona. Zentzu honetan, eta emaitzak ikusita, familiak azterketa egitera animatzeak ez dauka ez hankarik ez bururik, eta momenturen batean erabakitzeko marran jarri beharko da: Wert ministroarekin edo gure etorkizuneko belaunaldi berriekin.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: LOMCE legea
Batxilergoko bost modalitate ezarriko ditu Lomloe lege berriak datorren ikasturtean

Espainiako Gobernuak abenduan onartu zuen hezkuntza lege berria, eta 2022-2023 ikasturtean aplikatuko da bigarren hezkuntzako eta batxilergoko maila bakoitietan. DBHn, hautazko ikasgai gehiago eskainiko dira, eta batxilergoan, arteari lotutako bi modalitate eta beste modalitate... [+]


LOMLOE, trileroen jokoa

"... hezkuntzako gastu publikoa barne-produktu gordinaren gutxienez ehuneko 5 handitzea..." Alderdi sozialistak erabili ohi duen eta LOE aldatzeko Lege Organikoaren Proiektuan jasotako dialektika tranpati horren beste esaldi bat da. STEILASentzat, hezkuntzan inbertsio... [+]


2020-11-06 | ARGIA
Lomce legearen ordezkoak ez ditu diruz lagunduko ikasleak sexuaren arabera bereizten dituzten ikastetxeak

LOMLOEn, LOMCE ordezkatuko duen legean, zuzenketa bat onartu du Espainiako Kongresuak: diru laguntzarik ez ikasleak sexuaren arabera banatzen dituzten ikastetxeentzat. Neurriak EAEko eta Nafarroako hainbat ikastetxetan izango du eragina, baina horietako batzuek... [+]


LOMCE indargabetuko duen Hezkuntza Legeari argi berdea eman dio Espainiako Gobernuak

Hego Euskal Herriko ikastetxeetan eragingo duen Hezkuntza Legea onartu du Espainiako ministroen kontseiluak. Bertan behera geratuko dira LOMCEk ezarri zituen errebalida polemikoak eta ibilbide espezializatuak, eta Erlijioa ez da notarako izango, besteak beste.


Bizi ala iraun?

“Esan gezur bat mila aldiz. Errepikatu hitzez hitz. Handik gutxira ikusi, egia bihurtzen. Haien ahotan ikusi, egia bihurtzen.” Horixe abesten du Gorka Urbizuk Berri Txarrak taldearen kontzertuetan. Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuarekin gertatzen ari denaren... [+]


Eguneraketa berriak daude