Nafarroako Gobernuak gasen efektuak %80 murrizteko konpromisoa hartu du munduko beste 100 eskualderekin batera. Horren harira, gaia aztertu eta erabakiak hartzeko batzorde bat eratzea eskatu dio Sustrai Erakuntza Fundazioak Nafarroako Gobernuari. Helburua 2050.urtera bitartean lortu beharko litzateke.
Nafarroako azken balantze energetikoaren (2013) arabera, garraiobidea eta industria dira lurraldean energia kontsumo handiena eragiten dutenak. “Horiek sorturiko gasak dira berotegi-efektua delakoaren eragile nagusiak”, Fundazioko kide Pablo Lorentek Ser kateari azaldu dionez.
Akordio horrekin, Nafarroako Gobernuak bat egin du aldaketa klimatikoari aurre egin nahian Parisko Nazioarteko Gailurrean sinaturikoarekin. Berotegi-efektua murriztera bidean, bio-hondakinen %75 birziklatzea, baso azalera finkatzea, energia berriztagarriaren aldeko apustua egitea eta mugikortasun sostengarria bilatzea lirateke neurri nagusiak.
Hedabideetan azaldu denez, Gobernua prest legoke trenbide garraioari buruzko azterlana egiteko; garraioaren eskari eta ahalmena, nazioarteko zabalerako trenen zirkulazioaren aukerak eta Iruñeko egungo geltokiaren etorkizuna leudeke aztergai, besteak beste. Sustrai erakuntzak uste du “trenbidea garraio publiko eta sozialerako oinarri” nagusi dela. Hala ere, ez ditu begi onez ikusten egun martxan dauden trenbide proiektuak: “Egungo trenbide proiektuek ez dute behar bezalako planifikaziorik, diru asko xahutzen da”. Horren aurrean, “garraiobideen sektorea aztertuko duen batzordea” osatzea eskatzen dio Legebiltzarrari.
Garraioaren garrantzia
Nafarroan garrantzia handia du garraiobideen sektoreak, muga-lurraldea den aldetik; baina Lorenteren aburuz “ez da eredu” mugikortasunaren eta garraiobideen gaietan: “Inoiz ez du pertsona zein salgaien garraiorako eredua planifikatu. Horren eraginez azpiegitura asko eraiki nahi izan dira, gastu publikoa handia izan dutenak”.
Horren guztiaren aurrean, “bestelako merkataritza-harreman bat” eratzea iradokitzen du Sustrai Erakuntzak: “Pertsonen beharren araberako planteamendua sortu behar genuke, eta ez kapitalaren araberakoa”. Gasen efektuak murrizteko akordioa erdiesteko, garraiobideen sektorea murriztu behar dela iritzi du Lorentek.
Nafarroako garraioaren etorkizunari begira, oraindik zintzilik da AHT proiektua. Urtarrilean, Nafarroako AHT egitasmoaren egoeraren inguruko txostena kaleratu zuen Sustrai Erakuntzak.
Astearte honetan egin da Valle de Odietako makroetxaldearen aurkako epaiketa Iruñeko Justizia Jauregian. Epaileak ebatzi behar du ea 2021ean haien lur sailetan egindako isuri baten ondorioz, lur eremu horiek larri kutsatu zituzten ala ez, eta nork eragin zuen. Aditu... [+]
Abuztuan 411.000 hektarea baso eta lursail erre dira León, Asturias, Ourense, Cáceres eta Zamoran. Bizkaiko eta Gipuzkoako azalera osoa beste. Irmotasunez esan dezakegu muturreko baldintza meteorologikoek sutu zituztela suteak, berotze global antropogenikoaren... [+]
Plastikoaren kutsadura saihesteko azken gailurra porrot izugarriarekin amaitu da Suitzako Geneva hirian, abuztuan. Hori zuten bilatzen petrolio-herrialdeek, plastikoa milioika tonatan sortzen jarraitzeko. Birziklapena da beraien tekno-soluzioa, baina gero eta garbiago dago... [+]
Euria ari du. Ekaitza. Egun beroegi baten ondorengo bustialdia. Eta tenperatura jaitsiera bedeinkatua. Ez dakit Galizia aldean euririk egin duen azken aldian, ez dakit suteak itzalita diren jada, eta etxetik irten behar izan zutenak itzuli ahal izan diren.
Komunikabideetan... [+]
Irailean aurkeztu zuen enpresak Caparrosoko makroetxaldea handitzeko eskaera, eta ingurumen baimena argitaratu du gobernuak astelehenean. Asteartean hasi da makroetxaldearen aurkako epaiketa lurrak nitratoz kutsatu dituela leporatuta, eta akusazio partikularra osatzen duten... [+]
Irailaren 2an hasi da epaiketa Iruñeko Zigor Arloko 2. epaitegian, ustez 2021ean makroetxaldeak haren inguruko lurrak minden hondakinekin kutsatzeagatik. Sasoi hartan Valle de Odieta makroetxaldeko administrazio kontseiluan ari ziren bost pertsona epaituko dituzte. ARGIA... [+]
Urtebetean %0,8 handituta (165 milioi euro gehiago), Espainiako zentral nuklearrak itxi eta hondakin erradioaktiboa tratatzeko aurrekontua 20.367 milioi eurokoa da jada, Enresa enpresa publikoak emandako datuen arabera. Diru-partidaren zatirik handiena (17.520,5 milioi euro)... [+]
Lanbidean urteak daramatzagun basozainok, gogoan ditugu 1989. urtean Euskal Herria bortizki kolpatu zuten mendiko sute handiak. Urtarriletik luze zetorren lehorte latza udazkenean lehertu zen haize bortitzen bultzadaz. Dozenaka sutek beltzez jantzi zuten lurraldea, bereziki... [+]
6,0 graduko lurrikara bat eta hainbat erreplika izan dira igandetik astelehenerako gauean. Kalte oso larriak eragin ditu herrialdearen ekialdean. Ehunka etxe suntsitu ditu dardarak.
Ez naiz aparretsia, orraztearen aparretsia, ezta gutxiagorik ere. Baina ikasturte berriari ekiteko, zer den ez den, lakarra zuzen-zuzen ederki asko eginda nator zuregana.
Historikoki, artzaintzari eta abeltzaintzari guztiz lotuta egon den bailara da Erronkaribarrekoa, baina azken hamarkadetan nabarmen eraldatu da eta turismoa bihurtu da jarduera nagusia. “Ekonomia horrela aldatu da, eta hamarkadaz hamarkada ardi, behi eta behor kopurua... [+]
Odolustea uztailaren 10ean hasi zen. Hamar buru hil zaizkigu harrezkero: hazarkume bat, ahari bat eta zortzi ardi. Odol analisiek baieztatu dute mingain urdinaren gaitzaren ondoriozko heriotzak izan direla denak ere.
Bizitza azkar pasatzen dela entzun eta esaten dugu maiz. Hala ere, gizakiok urte dezenteko bizi-itxaropena daukagu. Hainbat urte izan ohi ditugu ongi garatu, bizi eta ugaltzeko. Badira, ordea, hori guztia denbora askoz ere laburragoan egin behar duten gu bezalako ugaztunak:... [+]