Galiziako gazte erakundeek independentziaren aldeko manifestazio bateratua deitu dute

  • Galiziako gazte eragile independentista eta ezkertiarrek bat eginda manifestazioa deitu dute independentziaren alde. Iazko uztailaren 24an antolatu zuten lehenengo aldiz mobilizazio bateratua, Espainiako Estatuaren, kapitalaren eta patriarkatuaren aurka eta independentziaren alde. Aurten ere egun berean egingo dute mobilizazioa Santiago de Compostelan.


2014ko uztailaren 2an - 07:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
AGIR, AMI, BRIGA, Comités, Galiza Nova, Isca!, LEG eta Xeira gazte eragileek deitu dute manifestazioa.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

AGIR, AMI, BRIGA, Comités, Galiza Nova, Isca!, LEG eta Xeira gazte eragileek hilaren 1ean egindako prentsaurrekoan eman dute mobilizazioaren berri. Independentziaren alde egiteaz gain, abortuaren lege erreformaren, biolentzia matxistaren, LOMCE legearen eta “Prestige” auziaren sententziaren aurkako mobilizazioa ere izango dela adierazi dute.

Iazko esperientzia errepikatzea erabaki dute, deitzaileen ustez gazteriaren egoerak okerrera egin duelako. Horren erakusgarri diren zenbait datu eman dituzte, besteak beste, 27.000 gaztek alde egin behar izan dutela beren herritik, gazteen langabezia-tasa %35 ingurukoa dela eta bost gaztetik batek baino ez duela gurasoen etxetik ateratzeko aukerarik.

Horrekin batera, emakumeen erabakitzeko eskubidea kolokan geratu dela adierazi eta aurten honezkero zazpi emakume erail dituztela azpimarratu dute. Gogora ekarri dute LOMCE legeak aurrera dirauela eta “Prestige” kasua erantzule politikorik gabe geratu dela.

A mocidade mantendo viva a Galiza. Independência! lelopean (Gazteriak Galizia bizirik mantentzen du, independentzia!) egingo dute mobilizazioa hilaren 24an. Gazte eragileek galizieraz plazaratutako prentsa oharra Herrikolore.org webgunean dago irakurgai.


Utzi erantzuna

Iruzkinik ez

Galizia kanalean gehiago
2024ko abenduaren 4
Lurraldea eta arkitektura
Sir

2024ko urriaren 18
Marcos Maceira, A Mesa pola Normalización Lingüísticaren presidentea
“Oso zaila izango da galiziera leheneratzea PPren hizkuntza politika ez bada zuzentzen”

2024ko maiatzaren 15
Hizkuntza gutxiagotuetako hiztunen begiradatik
Euskararen konplizeak Gasteizen

2024ko otsailaren 21
Materialismo histerikoa
Biharamunik ez

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.