Frantzia iparraldeko Calais hiriko etorkinen kanpamentua husten hasi dira

  • Calaiseko kanpamentua husten hasi da Frantziako Gobernua. 6.000 pertsona baino gehiago mugitu nahi ditu aste batean, etorkin kanpamendutik Frantziako harrera zentroetara.


2016ko urriaren 24an - 12:25
Calaiseko kanpamentua husten hasi da Frantziako Gobernua. (Arg.: Jack Taylor, Getty Images)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

6.000 migratzaile eta errefuxiatu baino gehiago bizi dira Calais (Frantzia) hiriko kanpamenduan, Erresuma Batutik 40 kilometrora. Horren utzaraztea abiarazi dute astelehen honetan Frantziako agintariek.

Goizeko 6:00etan irten da lehenengo autobusa, Calaisetik harrera zentroetara bidean. Guztira 145 autobus antolatu ditu Frantziako Gobernuak, astebetean kanpamendua guztiz husteko. Horietatik 60 bete nahi ditu astelehenean, bakoitza 50 pertsonarekin.

Hustuketa gorabehera barik egiten ari da. Igande gauean, aldiz, istiluak izan ziren migrante eta poliziaren artean. Horien lekuko izan ziren hainbat kazetarik poliziaren jarrera salatu dute, gas negar eragilea erabili baitzuten kanpamenduko etorkinen kontra. Protestak ekiditeko asmoarekin, 2.000 polizia bidali ditu Frantziako Gobernuak bertara.

Migratzaile eta errefuxiatuetako batzuk pozik azaldu dira Calaiseko oihana uzteagatik. Beste hainbat, aldiz, ez. Mantxako kanala gurutzatzeko nahia mantentzen dute askok.

Zuzeneko irudiak ematen ari da RT telebista errusiarra.

Argazki galeria segidan.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Errefuxiatu krisi globala
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!