‘Francoren bilobari gutuna’ antzezlana estreinatuko da urriaren 31n Luhuson

  • Frankismoari egiten zaion “auzi sinbolikoa” da ‘Francoren bilobari gutuna’ antzezlana, Erika Olaizola aktoresak Uztarrian adierazi duenez. Artedramak, Dejabu Panpin Laborategiak eta Le Petit Théâtre de Painek elkarrekin sortzen duten hirugarren antzezlana da, ‘Errautsak’ eta ‘Hamlet’en ondotik.


2016ko urriaren 19an - 11:08
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Bizirauteko beharrak gaixotuta duen komunitate baten hezurren eta gezurren erradiografia traumatologikoa da antzezlana. Frankismoak utzi zituen aztarnak aztertzen dituela azaldu du Ander Lipus aktoreak, “memoria historikoa berreskuratzeko bidea”, Naizek argitaratu duenez.   Ospitale batean kokatzen da istorioa, eta bertan kateatuko dira pertsonaiak: leuzemia duen hamar urteko umea, gerra zibileko obus baten txatala duen gizona, medikuak…

Ximun Fuchs da zuzendaria, eta Unai Iturriaga eta Igor Elortza egileak. Antzezlariei dagokienez, Ander Lipus, Patricia Urrutia, Pako Revueltas, Erika Olaizola, Manex Fuchus, Zoila Berastegi eta Urko Redondo dira istorioko pertsonaiei izaera emango dietenak.

Urriaren 31n estreinatuko da Luhusoko Herri Xuri aretoan (Lapurdi). Eta udazkenetik maiatzera bitartean 40-50 emanaldi inguru eskainiko dituztela adierazi dute. Ondorengoak dira abendura bitartean ezarri dituzten antzezpenak: azaroaren 2an Gasteizen, azaroaren 4an Azpeitian, azaroaren 9, 10, 11, 12 eta 13an Donostian, azaroaren 17an Bilbon, azaroaren 18an Leioan, azaroaren 19an Donibane Garazin, azaroaren 26an Larresoron, abenduaren 1ean Iruñean, abenduaren 3an Senperen, abenduaren 4an Hondarribian, abenduaren 6an Durangon, abenduaren 9an Sopelan, abenduaren 11n Markina-Xemeinen, abenduaren 16an Zumaian, abenduaren 17an Otxandion eta abenduaren 18an Ataunen.

Informazio gehiago eta sarrerak salgai www.franco.eus webgunean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Antzerkia
Lurdes Iriondo pastorala Sohüta Hokin aurkezturik izan da

Neskenegun arratsan Lurdes Iriondo pastorala Sohüta Hokin aurkezturik izan da herritarrei. Herriko gela gainezka zen eta kargudun ezberdinen hitz hartzeen ondotik herritar bakotxak bere izena eman du izan arizale ala laguntzaile izaiteko.

 


2025-09-28 | Kanaldude
Uda leku
MULTIMEDIA - Antzezlana

Pantzo Hirigaraik idatzi eta zuzendutako antzezlana da 'Uda leku'. Opor garaiko kanpaldi baten istorioa kontatzen du eta 2024ko martxoan Itsasun egindako emanaldia da honakoa, Kanaldudek bideoz grabatua.


Antzerki komunitario eta soziala taula gainean Iruñean, Teatrodix jaialdian

Urriaren 4tik 19ra iraganen da Nafarroako arte eszeniko komunitarioen jaialdia Iruñean, nazioartekotza eta kritika soziala ardatz harturik.


2025-09-14 | Atx Teatroa
Arren ganbara eta emeen sotoa
MULTIMEDIA - Antzezlana

Ganbaran arrak bizi dira, arrek arrentzat sortutako munduan. Sotoan berriz emea, zoritxarreko egun batean sortutako “aka­tsa”. Goian jaun eta jabe. Behean kateak eta iraultza. Gela biak inkomunikatuta daude, ez dago nahasterik. Nola etorriko da orduan, aldaketa... [+]


2025-09-07 | Tartean Teatroa
Pankreas
MULTIMEDIA - Antzezlana

Zer egingo zenuke lagun baten bizia salbatzeko? Zer emango eta zer gordeko zenuke? Komedia honetako hiru lagunek auzi honi eman behar diote erantzuna. Gau zoro batean, ezusteko gertaerak bata bestearen atzetik etorriko dira, fisika modernoaren axioma bati men eginez: gerta... [+]


Barkoxeko pastoralaz

Usaiako "süjetik" gabea, esku andana batek idatzia, errejent multzo batek zuzendua, gertakizun askoren kontari, gisa guzietara kolektiboa da.


Antzerkia
(Des)eroso

Marmarra
Dramaturgia: Jon Gerediaga/Atx Teatroa
Zuzendaritza: Atx Teatroa
Noiz: Uztailaren 4an                                                   ... [+]


2025-07-20 | Tartean Teatroa
Zergatik, Jamil?
MULTIMEDIA - Antzezlana

Kolpe bat jaso eta memoria galdu berri duzu. Dakizun bakarra, poliziak esan dizulako, zera da: bere ohean zetzan elbarritu babesgabe bat tiroz akatu duzula; duela gutxirarte maitekiro zaintzen zenuen gizona, hain zuzen. Zeure burua duin eta zintzotzat duzu, eta hala ere,... [+]


Atera daitezela herriko plazara

Ekain amaieran iragan da Banka eta Urepeleko eskola publiko uztartuetako urte hondarreko ikusgarria. Eskola gehienetan bezala, Bankako ama-eskolako irakasleak eta Urepeleko lehen mailako bi irakasleek, hirurek elkarrekin, urtero antolatzen dute haurren emanaldi nagusia:... [+]


2025-07-13 | Atx Teatroa
Fakiu
MULTIMEDIA - Antzezlana

Gosea, txizalarria, maitasuna, gorrotoa, egarria, sexua, beldurra... eta zelan ez... biolentzia. Besteak beste, gure instintoetako batzuk dira hauek. Haiei esker bizi gara historiaurretik gaur egun arte. Oinarrizko tresnak izan dira, badira eta izango dira bizitzan aurrera... [+]


Irrintzi bat ezpataren aurrean

Bigarrenez Aresti etorkizunaren aurrean
Nork: Ekida Arte Ekimena.
Noiz: ekainaren 20an.
Non: Azkoitiko Baztartxo antzokian.

------------------------------------------------------------------

50 urte dira Gabriel Aresti euskal idazle marxista hil zela, eta Ekida arte... [+]


2025-07-06 | Tartean Teatroa
Ez dok hiru
MULTIMEDIA - Antzezlana

Euskal musikaren imajinario kolektiboan murgilduko gaituen ikuskizuna da “Ez dok Hiru”. Euskal Herriko kantutegian oinarritutako ikuskizun teatrala.

Eoa, deskonzertantea eta irrigarria azalez, baina azal horren poro bakoitzari geure musikarekiko maitasuna dario... [+]


2025-07-03 | Ximun Fuchs
Etorkizuna gibelean da

Maiatzean Korsikan egon nintzen topaketa batean, hezkuntza artistikoa eta hizkuntzen irakaskuntza aipagai, gure antzerki taldean hezkuntza eta antzerkia anai-arreba bikiak baitira ekinean. Ikastaroan, luzaz mintzatu ginen linguista batekin, etorkinei frantsesa eta ingelesa... [+]


Miss Karaoke
MULTIMEDIA - Antzezlana

Miss Karaoke-k abesti bat kantatzeko enkargua jaso du, eta urduritzen hasia da. Zer kantatuko du Ebento Handian, Antolatzaile Handiaren enkarguz, Jende Guztiaren aurrean? Are gehiago, zein hizkuntza aukeratuko du? Gutxiengo gutxitu, gehiengo gutxitu, gutxiengo... [+]


'Artxibo biluzia'
Memoria indibiduala, memoria kolektiboa eraikitzeko

Artxibo biluzia
Nor: Intza Alkain eta Javi Barandiaran (Metrokoadroka).
Non: Lemoako Kotxepin aretoan.
Noiz: ekainaren 2an.

-------------------------------------------------------

Lemoan independentzia eguna ospatzen ari dira. Kotxepin kultur etxearen alboan,... [+]


Eguneraketa berriak daude