Francisco Franco fundazioak Vox alderdi ultraeskuindarra ekonomikoki bultzatzen duela agerian geratu ostean, galdera automatikoki pizten da: nondik ateratzen du dirua Espainiako diktadore faxista goresten duen elkarte horrek? Azken hamarkadetan erakunde publikoetatik jaso dituen laguntzak dira finantzazio iturrietako bat.
Zeresana ematen ari da azken egunetan Vox alderdi ultraeskuindar espainiarrak Francisco Franco fundazioaren eskutik jasotako diruaren afera. Alderdiko Leongo presidentea zen Carlos Portomeñek kargua utzi du diktadorearen omenezko fundaziotik dirua jaso zuela argitaratu ostean: astelehen honetan Ser irrati kateak publiko egin duen grabatutako elkarrizketa batean Portomeñek esaten du Jaime Alonso Franco fundazioko bozeramailearekin elkartu dela eta honek laguntza ekonomikoa ziurtatu diola.
Diktadore faxista espainiarraren fundazioak eta Voxek duten lotura harago doa grabazio horren arabera, Alonsok “egunean hiru aldiz [Santiago] Abascalekin hitz egiten” duela adierazten baitu. “Alonsok ekonomikoki lagunduko digu eta ez nago prest laguntza horiei uko egiteko”, entzuten da grabazioan.
Alderdi ultraeskuindar berriak eta Espainiako diktadurari gorazarre egiten dion fundazioak loturaren bat izan zezaketela aurreikustea ez zen zaila agian. Baina, nondik ateratzen du Vox finantzatzeko dirua Franco fundazioak?
Diru-laguntza publikoak dira elkarte horren finantzazio iturrietako bat. Jose Maria Aznar buru zuela PP Espainiako Gobernura gehiengo osoarekin iritsi zenetik, erakunde publikoak diru iturri emankorra izan dira Francoren fundazioarentzat. 2000. urtetik 2003ra bitartean 150.000 euro jaso zituen fundazioak Aznarren exekutibotik, artxibategietako proiektuak egiteko “irabazi asmorik gabeko erakundeei” bideratutako diru-laguntzetan. 2017an atera zen argitara datua, Podemosek Espainiako kongresuan egindako galdera baten ondorioz.
Baina auzia lehenagotik zen ezaguna: 2002. urtean Begoña Lasagabaster EAko diputatuak orduko Hezkuntza eta Kultura ministroaren agerraldia eskatu zuen, fundazio horrek jasotzen dituen diru-laguntzak ze kriterioren arabera ematen diren jakin nahian. Lasagabasterrek esan zuen “onartezina” dela Espainiako Gobernuak laguntza publikoak ematea “oinarrizko eskubideak urratu zituen diktadore bati gorazarre egiten dion” fundazio bati.
Ez dirudi salaketa horiek eten zutenik Franco fundazioak erakundeen eskuetatik jasotzen duen finantzazioa. Lasagabasterrek azalpenak eskatu ostean, eta PP izan ezik alderdi guztiek diru-laguntza horiek kritikatu ondoren, 2003. urtean, beste 26.690 euro eman zizkion Aznarren gobernuak Franco fundazioari.
2015ean elkarteak aitortu zituen diru-sarreren artean 75.372 euro diru-laguntzetatik eta donazioetatik zetozen. Compromís alderdiko Carles Mulet senatariak eskatuta argitaratu zituen datu horiek Espainiako Gobernuak eta beste kontu esanguratsu bat ere agerian geratu zen: 2015etik aurrera Franco fundazioak ez duela Fundazioen Erregistroan daturik eman, legez hori egitera derrigortuta dagoen arren.
Horri gehitu behar zaio fundazio horrek dauzkan abantaila fiskalak: Francoren aldeko elkarteari donazioren bat egiten dionak Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan %75eko murrizketa dauka lehenbiziko 150 euroetan. Beraz, Franco fundazioari 150 euroko donazioa eginez gero, Espainiako Ogasunak 112,5 euro finantzatzen ditu.
Lintxamenduen ostean immigrazioaren aurka izan den lehen mobilizazio-saiakerak ez du jarraitzaile gehiegi erakarri, baina izu arrazistak hartu du herria.
Hainbat gauez jarraian, gorrotoa eta arrazakeria hedatu eta "etorkinen aurkako ehiza" egin dute Murtziako herri batean, "Espainia garbitzeko". Kolektibo antiarrazistek ultraeskuinaren inpunitatea salatu dute.
Hernaniko San Joan jaietan magrebtarren kontrako eraso gehiagoren berri eman dute Hernaniko Txosna Batzordeak eta Amher SOS Arrazakeriak. Salatu dute herrian asteak daramatzatela "jarrera, gezur eta ekintza antolatu arrazistak" bizitzen, eta ohartarazi dute: "Hau... [+]
Lanaren Ekonomia irratsaioan faxismoaren gorakada aztertu dugu, munduan eta Euskal Herrian gertatzen ari dena.
Joan den abenduan gaztetxeak pintaketa nazi-faxistak salatu zituen ere, eta oraingo honetan “Stop LGTBI”, “Fuera degenerados” edota “No os dejaremos dormir” bezalako mehatxuak izan dira asteburuan Lakaxitako hormetan azaldu diren mezuak, diana... [+]
Pippi Kaltzaluzeren istorioak lehenengoz kaleratu zirenetik 80 urte bete direla-eta, leku berezia eskaini diote Boloniako Nazioarteko Haur eta Gazte Liburu Azokan. Azkarra, independentea, errebeldea, lotsagabea, menderakaitza, apur bat basatia, sormen handikoa, ausarta eta... [+]
Euskal Herriko Mugimendu Feministak aurtengo Martxoak 8ko mobilizazioak "faxismoaren, erreakzionarismoaren eta zapalkuntzaren aurkako aliantzak" ehuntzean ardaztu ditu.
Kepa Kortak Naiz-en idatzitako “Musikariaren jakituria” artikuluan faxismoa definitzeko... [+]
Martxoak 8an egindako pintaketak gainetik margotu dituzte ikur faxistekin Zuberoako hiriburuan. Horren aurrean elkarretaratzera deitu dute, astelehenean.
Martxoaren 8a Getxo bere bizitokian igaro du: kumbia dekolonial eta antiarrazista topaketa antolatu du Algortako Herriko Tabernan, Abianen, Hija del Nopal DJrekin batera.
Argentinatik Getxora migratu zen Celeste Agüero, kantutegi herrikoi batekin eta poesia xuxurlatzeko... [+]
Leporaturikoa ez onarturik, eta sare sozialetako kontuak "lapurtu" zizkiotela erranik, salaketa jarri zuen Arabako campuseko Farmazia Fakultateko irakasleak. Gernikako auzitegiak ondorioztatu du ez dagoela modurik frogatzeko mezu horiek berak idatzitakoak diren ala ez.
Martxoak 8a heltzear da beste urtebetez, eta nahiz eta zenbaitek erabiltzen duten urtean behin beren irudia morez margotzeko soilik, feministek kaleak aldarriz betetzeko baliatzen dute egun seinalatu hau. 2020an, duela bost urte, milaka emakumek elkarrekin oihukatu zuten euren... [+]
Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.
Eraso faxistak, xenofoboak edo homofoboak gero eta ugariagoak dira Euskal Herrian ere, eta kezka barreiatu da han-hemenka. Behe Bidasoa da eraso horiek pairatzen dituen eremuetakoa, eta hor, zehazki, eraso edota ekintza gehienak Devenir Europeo (Europaren bilakaera) izeneko... [+]