Zineman ikusitakoa egia izatera, zirkuan sartzean gladiatoreek oihu batekin agurtzen zuten Erromako enperadorea: “Ave, Caesar, morituri te salutant”. Ondoren, filma zein den, gizajo haiek elkarren aurka edo piztia izugarrien aurka borrokatzen ziren, ezin epikoago. Une gorenean, azkenik, ikuskizuneko agintariak ahalmena zuen keinu txiki batekin galtzailearen patua erabakitzeko: erpurua gora biratzeak adierazten zuen bizitzea merezi zuela, eta erpuruaren beheranzko mugimenduak, aldiz, hiltzera kondenatua zegoela.
Historialariek aspaldidanik diote zinema-industriak puztu egin dituela gladiatoreen gorabeherak, eta haien borroketan heriotzak ez zirela horren ohikoak. Adituen kalkuluen arabera, hamar lehiatik batek soilik izaten zuen amaiera tragikoa. Gainera, esklabo eta gatibuekin batera, ba omen zeuden atleta profesionalak. Kirolarien arteko onenak benetako izarrak ziren eta publikoa haiek ikusteko irrikan egoten zen.
“Panem et circenses”. Zirkuko ikuskizunek antz handiagoa zuten egungo kirol-txapelketekin Hollywoodek iltzatu digun irudi heroikoarekin baino. Ez dago dudarik Estatu Batuetako zinemagintzak desitxuratu egin duela Erromako historia, kontakizun handinahien mesedetan. Beste horrenbeste gertatu da western eta gangster filmekin.
"Imajinatzen ditut ikasleak, BECen lekua hartzean, aho batez erregutzen: 'HABE, morituri te salutant'"
Esanak esan, nire gogoan gladiatoreen eta enperadoreen irudi epikoa gorde dut. Harekin gogoratzen naiz HABEren idazmen-proba hurbiltzen zaigun bakoitzean. Imajinatzen ditut ikasleak, BECen lekua hartzean, aho batez erregutzen: “HABE, morituri te salutant”. Horren ostean, borroka agonikoan ikusten ditut egokitu zaien gaiarekin eta norbere munstro propioekin. Amaitzeko, hortxe dago aztertzailearen hatz lodia, idazlana suspendituen multzora ala salbatuenera bota erabakitzeko.
Azterketen kasuan, datuak gladiatoreenak baino dezente okerragoak dira. Sarean eskuragarri ditugun azken emaitzei erreparatuz gero, matrikulatutako ikasleen %60k lortu zuen B2 mailako titulua, %36k C1ekoa eta %25ek C2koa. Erromako zirkuan bagina, edota Hollywoodeko gidoilaririk tartean bagenu, euskaltegiko ikuspegia litzateke idazmen-proban eroritakoen odol-arrastoa garbitzen dabilen borreroarena.
Lautik bat. Dagoeneko egin ditut nire kalkuluak maiatza hasieran izango dugun azterketarako. Bataz bestekoan ibiliz gero, BECera bidaliko ditudan hogei ikasleetatik bostek esan ahalko dute, Julio Zesarrek Farnazes erregea garaitu berritan bezalatsu, “veni, vidi, vici”. Gainontzeko hamabostek ez dute probako langa igaroko, eta urriko aukeraren zain geratuko dira.
Fikzioak errealitatea handiagotzen du. Edo alderantziz ote? Zenbaitek dioenez, errealitateak beti gainditzen du fikzioa. Tira, egia bata ala bestea izan, ea gure filmak amaiera zoriontsua duen.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu
Antropologo eta ingeniaria den Yayo Herrerok dioen bezala, datu bat da. Horren jatorria ulertzeko erraza den baieztapen xume batean laburbil daiteke: Lurra agortzen ari da.
Gaia konplexua da. Ikuspegi asko daude, interesak gurutzatzen dira, informazioa desinformazioarekin... [+]
Sasijakintsua, jakineza eta franco txikia: horiexek dira aurrekoan Gotzon Lobera jaunak, Bilboko kale batzuen izenak aldatzeko ekimenaren kariaz, Deia egunkarian zuzendu dizkidan epitetoak. Ez du nire izena aipatu, egia, baina neu izan naizenez urte eta erdi luzeko borrokan... [+]
Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]
Hasieratik argi utzi nahiko nuke ez naizela inolaz ere feminismoan, sexu- eta genero-teorietan ezta LGTBIQ+ komunitatearekin lotutako gaietan aditua. Gizon txuri heterosexual bat naiz, ezkertiarra esan dezagun, bere burua feministatzat hartzen duena (edo feministen aliatua,... [+]
Goizaldeko lehenengo eguzki-izpiekin batera zabaldu ditu ateak Kirikiño Ikastolak. Zapatua da, auzolan eguna. Parte-hartze batzordeko arduradunak irrintzia egin eta lanera bideratu ditu bertaratu diren ehundik gora partaide: “Hemen erronkak denonak dira! Aurrera,... [+]
Amasa-Villabonako EH Bilduk argitaratutako idatziaren harira, hainbat adierazpen egin nahiko genituzke. Lehenik eta behin, argi utzi nahi dugu larrialdi klimatikoari aurre egitearen urgentzia ukaezina dela, eta horregatik, krisi honekiko dugun kezkagatik beragatik jartzen dugula... [+]
Milaka pertsonak modu aktiboan parte hartu dute, eta hala jarraitzen dute, XXI. mendeko holokausto telebisatu handienaren aurka protestatzeko, eta pertsona horiei errespetu eta miresmen handiena zor diet. Baina, gizateriaren zoritxarrerako, askoz gehiago dira, egoerarekin... [+]
Gizakia kosmosa da. Kosmosa, mundua ez da gizakiarena, askotan hala dela ematen badu ere.
Udako solstizioan, egunez eguzkiak itsutu egiten gaitu duen argiaren indarrarekin, baina gauak ederrak dira, zeruan izar dirdiratsuak kabitu ezinka ikusten ditugunean. San Juan suaren... [+]
"Saharar erradikalizatuek Estatu Islamikoaren burutza hartu dute Sahel-en". Izenburu asaldagarria, berriki argitaratua, baina hasierako asalduratik harago, testuaren irakurketa eta analisi sakonago bat eginda, honako ondorio hauek atera daitezke.
Kezka, ezinegona eta... [+]
Aurrean duzunak min ematen badizu, ez begiratu aurrera. Muturren aurrean duguna saihesteko logikoa dirudi, ezta? Zer ikusiko ote du gutako bakoitzak albo aldera so egiten duenean? Beharbada, miope batek betaurreko bila ikusten duen antzeko zerbait.
Miope bezain itsu,... [+]
Gu gara euskara. Euskara gure baitan bizi da. Guk biziarazten dugu. Euskara bizi dugu eta euskarak bizi gaitu. Guk elikatzen dugu eta gu elikatzen gaitu. Euskara gara. Euskara egiten dugunean euskarak egiten gaitu. Guk dugu, euskarak gaitu.
Euskararik gabe ez gara, eta hori... [+]
Barau kolektiboak beti erdaraz izaten ziren, baraualdi bat euskara hutsean antolatzen hasi ginen arte. Irakurketa dramatizatuak taldean, abestu, dantzatu, arnasketa kontzientea, masaje trukaketa, Bergarako igerilekura jaistea, kanten liburuxka... eta pilota partiduak.
Aurten,... [+]
Zenbat min jasan dezake bihotz batek?
Zenbat aztarna sentitu dezake azkenengo bihotz-taupadara arte?
Jaiotzen garenetik, min desberdinak sentitzen ditugu. Desilusioak eta arazoak, gero eta helduago garenean, orduan eta jasanezinagoak bihurtzen dira.
Jolasa bukatzea... [+]
Askotan hitz egin izaten da (dugu) banketxeen inguruan, kritika askoren jo-puntuan jarriz behin baino gehiagotan. Inor gutxi ezagutzen dut banketxeei buruz zerbait txarra esan ez duenik… baina, era berean, inor gutxi ezagutzen dut banketxeen zerbitzurik erabiltzen ez... [+]