Festa inklusiboagoak egiteko, jaietako bi arratsaldetan ez da musikarik izango barraketan

  • Behar bereziak dituzten haurrek ere barrakez goza dezaten hartu dute uztailaren 27an eta 31n, 17:00etatik 19:00etara, Betharrametako jolastokian musikarik ez jartzeko erabakia udalak eta Marea Urdina elkarteak. Horrez gain, behar bereziak dituzten pertsonek barraketan ibiltzeko lehentasuna izan dezaten txartel batzuk kaleratuko ditu udalak.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko uztailaren 17an - 09:18
Marea Urdinako kideak eta Mikel Odriozola Festa batzordeburua. Argazkia: Azpeitiko Udala.

Azpeitiko Udalak eta Marea Urdina elkarteak erdietsi duten akordioa tarteko, uztailaren 27ko eta 31ko arratsaldeetan ez da musikarik izango barraketako eremuan. Behar bereziak dituzten haurrek eta gaztetxoek ere barrakez goza dezaten hartu dute bi egun horietan 17:00etatik 19:00etara Betharrametako jolastokian musikarik ez jartzeko erabakia. Horrez gain, behar bereziak dituzten pertsonek barraketako ilaretan lehentasuna izan dezaten, txartel batzuk kaleratuko ditu udalak. Txartelak udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan eskatu ahal izango dira.

Aniztasun funtzionala duten pertsonek hipersentsibilitatea dute zaratarekiko, argiarekiko nahiz musika altuarekiko, eta barraken moduko eremuetan "oso urduri" jarri ohi direla azaldu dute udalak nahiz Marea Urdinak. Musika kentzeko erabakiarekin, barraketan ibiltzea gustatu arren gaizki pasatzen duten pertsonei "tiobiboetan ibiltzea erraztuko" zaiela adierazi du Mikel Odriozola Festa batzordeburuak: "Keinu txiki horren bidez, sentsibilizazio ekintza polita egin daitekeela uste dugu". Odriozolak azaldu duenez, hartu duten neurria "ekintza sinple bezain esanguratsua" da. "Festetan ere inklusiboak izan behar dugu, eta ekintza horren bidez, errealitate bati egingo diogu aurre. Gainera, aniztasun funtzionala duten pertsonek eta horien familiek dituzten zailtasunez kontzienteago egingo gara guztiok", azaldu du Festa batzordeburuak. Bestalde, Odriozolak eskerrak eman dizkie barraketako arduradunei, "hasieratik" ulertu dutelako egitasmoaren helburua eta inongo eragozpenik ez dutelako jarri.

Aritz Orbegozo Marea Urdina elkarteko kideak Azpeitiko Udala zoriondu eta eskertu du: "Udalak proposatu zigun egitasmoa, eta guk esku zabalik hartu genuen. Poztekoa da udalak sentsibilitatea erakustea eta festetan ere gurekin akordatzea". Hark adierazi duenez, leku "deserosoa" da barrakena: "Umeek barraketara joan nahi izaten dute, baina azkenean leku deseroso bihurtzen da; musikak eta zaratak estresa sortzen die haurrei, ilaran egoteko zailtasunak izan ohi ditugu, eta ondo pasatu beharrean estres leku bihurtzen zaizkigu". Orbegozok esan du inguruan ez duela horrelako egitasmoarik ezagutzen, "ezta Gipuzkoan ere". Hori dela eta, hark uste du beste hainbat udalentzat ere "eredugarria" izango dela Azpeitikoak hartu duen neurria.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Espazio publikoaren erabilera
Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Gasteizko Udalak ia 40 milioi euro bideratuko ditu segurtasun arloko langileen soldatak ordaintzera

Iñaki Gurtubai Segurtasuneko zinegotziak "Poliziaren Lan Eskaintza Publiko bateratua” eta “inteligentzia kamerak instalatzea” iragarri ditu 2024rako, besteak beste.


Gasteizko Udalak 117.000 euroko inbertsioa egingo du bideozaintzarako hamazazpi kameren instalazioan

Gasteizko Udalak Insitel enpresari esleitu dio hiriaren erdigunean prestazio altuko hamazazpi kameraren bidez bideozaintza sistema hornitzeko, instalatzeko eta konfiguratzeko kontratua. Besteak beste, Andre Maria Zuriaren plazan, Plaza Berrian eta San Frantzisko aldapan jarriko... [+]


Zaintza-kamerek ezkutatzen dutena

Gasteizen, beste hiri batzuetan bezala, zaintza-kamera berriak jarri nahi dituzte, baina ez digute horien benetako ezaugarririk kontatzen. Are larriagoa da ez dizkigutela azaltzen benetako arrazoiak zein diren, ezta kamerek nori egiten dioten mesede ere. Gaia orokorrean... [+]


Eguneraketa berriak daude