Faxista talde batek errefuxiatuen kontrako itsasontzi bat atera nahi du Mediterraneora

  • Errefuxiatuak laguntzeko GKEek itsasoan dituzten barkuak oztopatzea da Generation Identity talde faxistaren helburua. Itsasontzia atera ahal izateko crowdfoundinga egiten ari dira.


2017ko uztailaren 07an - 12:35

Batez ere Alemanian antolatzen den Generation Identity gazte erakunde faxista ari da ekimena sustatzen. Alt-right edo eskuin alternatiboaren etiketa erabili arren, nazismoaren ideiak lantzen dituen kolektiboa da: zurien gailentasuna, “Europaren defentsa” eta migrazioaren kontrako kanpainak dira beraien ikur. Komunikazio estrategia landuak eta diskurtso eta estetika berritzaileek faxismoaren gorakada ekarri dute Europan, eta mugimendu hau beste ikur bat baino ez da.

Greenpeacek baleontziak edo urpekari nuklearrak blokeatzeko erabiltzen duen teknika bera erabili nahi dute migratzaileen kontra. Kasu honetan ez da ekintza sinbolikoa, eta bizirik hartzen dituztenak Libiako kostara itzultzea da beraien helburua.

“Bilatze eta erreskate misio identitarioa” deitu diote ekimenari eta uztailean jarri nahi dute martxan, “Defendatu Europa” lelopean. Itsasontzia ateratzeko crowdfoundinga abiatu dute, 54.000 dolar lortu dituzte 658 laguntzaileren bitartez.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Faxismoa
2024-03-31 | David Bou
‘La xarxa ultra’

ARGIArekin azken kolaborazioa egin nuenetik lau hilabete igaro direnean, testu honen bidez nire iritzi-artikuluei berriro heldu diet, baina azalduko dizuet zergatik alde egin dudan denboraldi honetan aldizkari maitagarri honen orrialdeetatik.

Otsailaren 20an La xarxa ultra... [+]


Erorikoen monumentua eraistea eskatu dute Iruñean

Memoria historikoaren aldeko hemeretzi eragilek bat egin dute, Askatasunaren Plazako eraikina eraisteko eskatzeko. “Ezinezkoa da frankismoaren monumentu honi nortasun berri bat ematea”, azaldu dute.


2024-02-09 | Gedar
Isuna jarri diote Barakaldoko lagun bati, faxista bati aurre egitea egotzita

Iazko uztailean eraso zion faxista talde batek, labanaz. Orain, erasotua izan zen pertsona horri jarri diote 600 euroko isuna, faxistetako bati aurre egitea leporatuta.


Manifestazio jendetsu batekin oroitu dute Aitor Zabaleta

Ehunka lagun elkartu ziren ostiralean Aitor Zabaletaren omenez Bultzadak eta bestelako talde antifaxistek antolatu zuten manifestazioan. 25 urte bete berri dira ultraeskuindar batek Aitor Zabaleta realzalea hil zuenetik, eta hura gogoan, 19:00etan Bulebarretik abiatu zen... [+]


Eguneraketa berriak daude