Azken egunetako gertakarien inguruan Ernaik bere kontakizuna egin du publiko Berria egunkarian. Egiazki, auzia “azken gertakarietatik” haratago doa, Ezker Abertzaleak azken urteetan Mugimendu Sozialistaren aurrean eduki duen jarrera suntsitzailearen ondorioak baino ez baitira gertakari horiek. Ernaik eta, oro har, Ezker Abertzaleak, gatazkaren dimentsio hori isilpean mantentzeko hautua egin dute beste behin, dagokion erantzukizuna alboratuz eta gertakizunen inguruko kontakizun interesatu eta manipulatua eskainiz.
Ernairen artikuluaren intentzionalitatea ulertzeko garrantzitsua da astelehen honetan Euskal Herriko Kontseilu Sozialisten adierazpena kontuan hartzea. Izan ere, bertan garbi adierazi genuen minimo batzuk errespetatuz gero, Mugimendu Sozialista prest dagoela Ezker Abertzalearekin negoziatzeko eta ahal dugun neurrian kaleetako egoera lasaitzen laguntzeko. Ez da asko eskatzea, minimo batzuen inguruan hitz egiten ari baikara: txosnetako beto politikoa bertan bera uztea, espazio publikoa erabiltzeko eskubidea errespetatzea eta militante sozialisten aurkako gezur eta difamazioak etetea. Finean, Mugimendu Sozialistaren aurkako intoxikazio kanpaina gelditzea eta komunismoaren politika egiteko baldintzak errespetatzea. Bada, artikulu horren bitartez (baita bestelako adierazpenen bitartez ere) Ezker Abertzalearen asmoak zein diren argi ikus daitezke: komuniston jarduna kriminalizatu nahi dute, orain arteko suntsipen estrategiarekin jarraitu ahal izateko.
Bitartean, beraien posizioa justifikatzeko kontakizun bat sortu dute, zeinak gertakariak eta militante sozialisten izaera karikaturizatzen dituen: batetik, biolento irrazional gisa definitzen gaituzte (gertakarien gure kontakizuna zuzena izatea frogatu bada ere) eta, bestetik, beraien interes alderdikoientzat darabiltzaten “herri mugimenduaren” eta “auzoaren” etsaitzat jo gaituzte, gatazkaren muina erabilerarik gabe zeuden aulki batzuen inguruko auzira modu absurdoan murriztuz. Horrela, beraiek aniztasunaren bandera faltsuaren ordezkari gisa azaldu nahi izan dute beraien burua eta komunistoi, kontrara, dogmatiko eta sektario moduan aurkeztu gaituzte, errealitatean adierazten denaren kontrara.
Sinplifikazio eta intoxikazio testuinguru hori sortzeak helburu jakin batzuk ditu, besteak beste, lehengo jarrera suntsikorrarekin jarraitzeko eta egiten dituzten erasoak justifikatzeko ulermen markoa eratzen baitu. Gertakariak sinplifikatzeak eta karikaturak egiteak ez du heldutasun politikorik adierazten; kontrara, nahasmendua dute helburu, egoera baretzeko baldintzak ezabatuz eta erantzukizunak alboratuz.
Baina azken aste honetako gertakariak ezin dira ulertu azken urteetan Ezker Abertzaleak Mugimendu Sozialistaren aurka sostengatu duen kanpaina kontuan eduki gabe: gezurrak, difamazioak, bazterketa sozial eta mediatikoa… Azkenengo hilabete eta asteetan areagotu egin da joera hori: beto politikoak txosnetan, ezkutuko grabaketak, arrazoi ideologikoengatik legez kanpoko lan kaleratzeak, eraso fisikoak, heriotza mehatxuak eta abar luze bat. Intoxikazio egoera hori ez da pertsona bat edo besteren ardura, EH Bildu eta Sortuk egindako apustu politikoaren adierazle baizik, eta hori da Euskal Herriko Kontseilu Sozialistek salatu dutena.
Berretsi egiten gara asteleheneko adierazpenean esandakoan: komeni zaigu egoera hobetu eta aterabidea ematea, baina ezinbestekoa da minimo etiko eta sozial batzuk errespetatzea. Ez gaude interesatuta egoera honetan, proiektu sozialistaren indar guneak beste batzuek direlako: eztabaida arrazoitua eta kapitalaren dinamikari aurre egitea. Gainera, kaleetako tentsioaren gorakada arazo orokor bihurtu da eta ez dio inori mesede egiten, militatzeko baldintzak okertu eta politikarekiko desatxikimendua eragiten baitu gazteria langilearengan. Egoera baretzeko baldintzak badaude, guk geuk adierazi baitugu negoziaziorako borondatea, baina beraiek dira horretarako baliabideak dituztenak. Jokoan daudenak langileriaren eskubide politikoak eta militatzeko baldintzak direlako.
* Unai Martinez eta Ane Ibarzabal Gazte Koordinadora Sozialistaren izenean
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu
Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]
Gaztetxo bati lehen mugikor adimentsuak eskaini beharko liokeena zer izan beharko litzatekeen hasi naiz pentsatzen. Nork daki, beharbada ordenagailuetarako Luberri edota Txikilinux sistema eragile libre euskaldunak sortu ziren bezala, mugikorretarako garatu liteke Linage... [+]
Inoiz Erdi Aroko etxe museifikaturen batean egon bazarete, etxeko altzarigintza egurrezkoa, berniz ilunekoa eta dekorazio landuarekin egina zela konturatuko zineten. Eta etxearen dekorazioari dagokionean, deigarriena da zeinen altzari gutxi zituzten edozein gela motan, baita... [+]
Bilboko 13 konpartsek iragarri dute ez dutela Coca-Colarik salduko Aste Nagusiko txosnetan. Instagramek albiste horri buruzko Deiaren argitalpena iradoki zidan, eta iruzkinak hiru multzotan sailkatuko dizkizuet: konpartsei isekak, halako ekintzek eraginik ez dutela... [+]
Uda honetako erronka omen sare sozialetan: kaka egitea igerileku publikoetan. Ohikoak dira jokabide zikinak sare horietan, eta batzuek beren gorotz fisikoa libratzea, ororen begi-bistan eta eskura, honezkero gaina hartu digun zikinkeria digital erraldoia hezurmamitzea besterik... [+]
Liburuak hasi, utzi… begietatik garunera nagi doaz esaldiak, eta itzali ezin dudan tik-tak bat entzuten dut. Ikus-entzunezkoak pikatzen ari naiz.
Entzun dut burpee, eta Llados, eta body count, eta nahi duzulako zara pobrea, eta Milei, eta Thiel, eta unibertsitatea... [+]
Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]
Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]
Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]
Sasijakintsua, jakineza eta franco txikia: horiexek dira aurrekoan Gotzon Lobera jaunak, Bilboko kale batzuen izenak aldatzeko ekimenaren kariaz, Deia egunkarian zuzendu dizkidan epitetoak. Ez du nire izena aipatu, egia, baina neu izan naizenez urte eta erdi luzeko borrokan... [+]
Antropologo eta ingeniaria den Yayo Herrerok dioen bezala, datu bat da. Horren jatorria ulertzeko erraza den baieztapen xume batean laburbil daiteke: Lurra agortzen ari da.
Gaia konplexua da. Ikuspegi asko daude, interesak gurutzatzen dira, informazioa desinformazioarekin... [+]
Hasieratik argi utzi nahiko nuke ez naizela inolaz ere feminismoan, sexu- eta genero-teorietan ezta LGTBIQ+ komunitatearekin lotutako gaietan aditua. Gizon txuri heterosexual bat naiz, ezkertiarra esan dezagun, bere burua feministatzat hartzen duena (edo feministen aliatua,... [+]
Goizaldeko lehenengo eguzki-izpiekin batera zabaldu ditu ateak Kirikiño Ikastolak. Zapatua da, auzolan eguna. Parte-hartze batzordeko arduradunak irrintzia egin eta lanera bideratu ditu bertaratu diren ehundik gora partaide: “Hemen erronkak denonak dira! Aurrera,... [+]