Ez lurperatu Euskaldunon Egunkaria


2014ko urriaren 17an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Ez dezagun estali hilotz itsusi hori. Denon bistan egon dadila. Seguru haren ustel kiratsak inkomodatuko dituela bihotz oneko sinestunak eta demokrazia guay honen propagandistak. Ikuskizun polita ez du ematen, kateak itsusiak baitira hilotzaren gorputzean. Baina ez genuke utzi behar inpunitatez eta amnesiaz lurperatzen.

Zorionak eta besarkada bana Egunkaria Auzia 2 artxibatzen ikusi duzuenoi, aurretik Egunkaria Auzia 1 errugabetze orokorrarekin bukatzeak askeago egin zintuztenoi bezala. Lehenbiziko epaiketaren ateetan berea preskripzioz ixten ikusi nuen honek hurbiletik sentitu dut gero zuek sentitutako lasaitze handia. Zuen familien ondoan sufritu du gureak zuen kalbarioko bidea, hainbeste drama txiki eta tragedia handiz betea.

Karpeta itxitako baten itxura duen kasuari, ordea, odola dario oraindik. Asko beharko luke 2003ko otsailaren 20an emandako aizkorakadaren arrakalak orbaintzeko.

Non dira egun hartatik falta diren diru guztiak? Ez dakit badenik ere galera izugarri haren kontabilitaterik. Ez dut entzun Madrildik inor hurbildu denik haien galdezka.

Zertan dira Egunkariaz, hartan parte izan edo lagundu zuten beste enpresez eta zepo mixerable hartan harrapatu gintuzten pertsonez zientoka orri, minutu, hitz eta iruditan zabaldutako irainak? Konpontzeko keinurik txikienik ikusi ote zaio irain-ereileetako inori?

Argitu gabe diraute geure soinetan jasandako tortura eta tratu txarrek. Bihotzez eskertuta nago torturak salatuz ahalegindu zirenei ikerketa egin zedin, harik eta epaile espainolek formulismo hipokriten artean ito zuten arte. Adorez borrokatu zarete salaketaren bidean, jakinik aurrean dagoela aste honetan bertan El Pais egunkari progreak “Un Estado dentro del Estado” definitu duen gorputz militarra. Ez da oraindik sortu ez progrerik eta ez liberalik, ez apezpiku, ez epaile, ez ararteko, ez lehendakari, ez diputatu, ez ofiziozko bakegile, ez kristorik, horiei kontuak eskatuko dizkienik. Kontuak eskatu, diot: nork amestu horiek kontrolatzea…

Egunkariaren hilotzak abisatzen digu funtsean ezer gutxi aldatu dela Espainian 2003tik euskaldunokiko. Orduan guk kontatutakoen berdinak kontatu ditu geroztik beste askok, garrasi, haluzinazio, usain, jipoi, oinaze. Orduan bezala hedabide bat ixteko, nahi den edozein enpresa edo proiektu hondoratzeko, esku libreak dauzkate Madrilgo kuarteletan.

Ez hobiratu, arren, Euskaldunon Egunkaria. Ez, behintzat, zer egin zuten-ziguten jakin eta berriro beste inori egingo ez diotela bermea eskuratu arte.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Egunkaria auzia
2023-02-17 | Leire Artola Arin
‘Egunero behar genuen’ liburua aurkeztu du Imanol Muruak, behin-behineko egunkariaren kronika

Otsailaren 20an beteko dira 20 urte Euskaldunon Egunkaria Guardia Zibilak indarrez itxi zuenetik. “Euskarazko egunkaria itxi duzue baina hemen gaude”, halaxe erakutsi zuten biharamunean Egunero argitaratuta. Bertako zazpi langile elkarrizketatu ditu Muruak, eta bere... [+]


2021-03-17 | Ander Perez
Samara Velte. 'Euskaldunon Egunkaria'-ren memoria
“Sumatzen genuen ‘Egunkaria’-ren inguruan orokortuta zegoen narratiba oso onbera zela”

Euskaldunon Egunkariaren itxierari buruzko Paperezko hegoak dokumentala zuzendu eta aurkeztu berri du Samara Veltek (Zarautz, 1991) Josu Martinezekin batera. Azkenaldian euskal gatazkaren memoriaren transmisioari buruzko doktore tesian murgilduta badago ere, ezin izan dio... [+]


2021-01-26 | Saioa Baleztena
Sara González. Estoldak astintzen
“Beldurra da gizartea kontrolatzeko arma”

Kazetaria eta analista politikoa da Sara González (Sant Celoni, Katalunia, 1985). Disidentziaren kriminalizazioa agerian jarri du argitaratu berri duen Per raó d’Estat (Estatu arrazoiagatik) liburuan, Espainiako Estatuko estolden egitura politiko, polizial,... [+]


2020-02-20 | ARGIA
Gaurko egunez, 2003ko otsailaren 20an ‘Euskaldunon Egunkaria’ itxi zuen indarrez Espainiako Guardia Zibilak

Euskaraz argitaratzen zen egunkari nazional bakarra, Juan del Olmo Auzitegi Nazionaleko epailearen aginduz zigilatu zuten.


2019-02-22 | Miren Osa Galdona
2003-02-20 Euskaldunon Egunkaria itxi zuen Guardia Zibilak
Dena aldatu zuen deia

‘Egunkaria’ and Sedition: Spain closed down the Basque-language newspaper 15 years ago

On the morning of 20th February, 2003, I picked up the phone and heard Joxemari Irazusta's voice: "The Civil Guard have arrested Pello Zubiria." Pello? Joxemari told me the little he knew about it, and I couldn't believe it. I got back into bed; I couldn't... [+]


2016-09-17 | Gaizka Izagirre
Sorrera pozgarri bati buruzko kronika

Denok dakigun bezala, 2003an Espainiako gobernuak euskaraz idatzitako egunkari bakarra ixteko agindu zuen: Euskaldunon Egunkaria. Egunkaria itxi eta bere zuzendaritzako partaideak torturatu egin zituzten. ETAko kide zirela esan zuten.


2015-04-21 | Jon Alonso
Etsipenez eta amorruz

Público egunkari digitalean irakurria: Guardia Zibileko zuzendaria Guerrilleros de Cristo Rey taldekoa izan omen zen, Ferrolen, 70eko hamarkadan. Hainbat lekukok salatzen dute artikuluan, izen-deiturekin salatu ere. Garai horiek ezagutu genituenontzat, salaketa guztiz... [+]


2015-04-15 | Igor Agirre
Torrealdai: “Torturapean sentitu nuen hark bere bidea egin du minbiziarekin”

Joan Mari Torrealdai elkarrizketatu du Maite Artola kazetariak Euskadi Irratian. Larunbatean, Baionako torturaren inguruko jardunaldietan jakinarazi zuen Torrealdaik hezur-muineko minbizia duela eta Egunkariaren aurkako operazioan jasandako torturekin lotzen duela bere gaitza.


Eguneraketa berriak daude